[go: up one dir, main page]

Manuel Arriandiaga

Euskal idazlea

Manuel Arriandiaga Gorozika (Elantxobe, Bizkaia, 1876Beire, Nafarroa, 1947) euskal idazlea izan zen, euskara garbiaren aldeko sutsuenetarikoa.[1]

Manuel Arriandiaga
Bizitza
JaiotzaElantxobe, 1876
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBeire, 1947 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Klaretar apaiza, haien idazkari nagusi izatera iritsi zen. Erroman Zuzenbidea ikasi zuen, eta 1907tik Gora Euzkadi aldizkarian idazlan ugari argitaratu zituen. Beste aldizkari batzuetan ere idatzi zuen: Euskalzale, Euzkerea, Euzko Deya, Euzko-gogoa. Euskaraz erlijio kutsuko hainbat liburu idatzi zuen, baita itzulpen batzuk ere, besteak beste Emiliano Arriagari itzulitako Lekobide eta Daviden kantuak. 1921ean, bere Verbo vasco familiar y dialogado liburua argitaratu zuen. Handik hamabi urtera, Itxaropena argitaletxean Goiz parraik eta beldubaik egiña («apostoluen egintzak») argitaratu zuen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Manuel de Arriandiaga Gorocica», Auñamendi Eusko Entziklopedia.