François Fénelon
François Fénelon, jaiotza-izena: François de Salignac de la Mothe (Fénelon gaztelua, Sainte-Mondane, Périgord, 1651ko abuztuaren 6a - Cambrai, 1715ko urtarrilaren 7a) frantziar artzapezpiku eta teologoa izan zen.
François Fénelon | |||||
---|---|---|---|---|---|
1695eko uztailaren 10a - ← Jacques-Théodore de Bryas (mul) - Joseph-Emmanuel de La Trémoille (mul) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Cambrai (en)
1693 - 1715 ← Paul Pellisson (en) - Claude Gros de Boze (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | François de Salignac de La Mothe-Fénelon | ||||
Jaiotza | Sainte-Mondane, 1651ko abuztuaren 6a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Cambrai, 1715eko urtarrilaren 7a (63 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Pons de Salignac, Marquis de La Mothe-Fénelon | ||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Q123846879 | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, teologoa, idazlea, poeta, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||
Genero artistikoa | tratatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza eta lanak
aldatu1678an, katoliko egindako protestanteen alabek ikasten zuten barnetegiko (Institut des Nouvelles Catholiques) zuzendari izendatu zuten, eta hamar urte egin zituen kargu horretan. Garai horretan idatzi zituen Traité de l´éducation des filles (1687, Nesken irakaskuntzarako gidaliburua), Traité du ministère des Pasteurs (1688, Apaizen egitekoei buruzko liburua) eta Réfutation du système de Malebranche (Malebrancheren sistema arbuiatuz).
1689an Luis XIV.aren bilobaren irakasle izendatu zuten, eta harentzat idatzi zituen Aventures de Télémaque (1699. Joan Piarres Duvoisin idazle euskaldunak itzuli zuen obra hori, 1830. urtetik aurrera[1]), Dialogues des morts (1700, Hildakoen hizketak) eta alegia-liburu bat (Fables).
Plan de Gouvernement (1710) eta Essai philosophique sur le Gouvernement civil liburuetan herrien aginpideko oinarriak finkatu zituen. Liburu horietan azaldu zituen ideiei esker, 1695ean Cambraiko artzapezpiku izendatu zuten. Bossueten États d´oraison liburuari erantzunez, Explication des maximes des Saints (1697) idatzi zuen. Bossuetek Relation sur le quiétisme (1698) idatziz erantzun zion, eta azkenik Inozentzio XII.a aita santuak haren liburuko 23 proposamen kondena zitzan lortu zuen. Fénelon erabaki horren aurrean makurtu zen, De Auctoritate liburuan esaten zuena betez.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Fénelon |
- Euskarari ekarriak: Fenelon Ekarriak.armiarma.eus