Sorogain
Sorogain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Sorogain |
Posta kodea | 31696 |
Herritarra | sorogaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′21″N 1°24′32″W / 43.00586261°N 1.4088619°W |
Garaiera | 821 metro |
Distantzia | 39,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 3 (2020) |
Sorogain[1][a] Erroibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
2020 urtean 3 biztanle zituen.
Bertako biztanleak sorogaindarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorogain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Sorogoyen (1300)
- Sorhogain (1723)
- Sorogain (1743)
- Soragain (1769)
- Sorogoyen (1787)
- Sorogaina (1856)
- Sorogoain (1945)
- Sorogain (1981)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorogain toponimoa izen gardena da. Soro eta gain (garaia) hitzeten arteko elkarketa da. "Soro garaia" bezala birformulatu liteke.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorogain Erroibarkoa da administratiboki eta geografikoki. Bere barnean, Sorogainibarren dago, Erro ibaia jaiotzen den ibar txiki bat.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Aurizperriko estazioa da Sorogainerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Aurizperri, 1972-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.0 | 20.0 | 23.0 | 25.0 | 29.0 | 36.0 | 35.0 | 35.0 | 31.0 | 27.0 | 20.0 | 15.0 | 36.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.7 | 6.5 | 9.6 | 12.8 | 16.1 | 20.6 | 23.2 | 23.1 | 19.9 | 15.4 | 9.2 | 6.4 | 14.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 2.4 | 5.2 | 8.1 | 11.3 | 15.2 | 17.5 | 17.1 | 1.1 | 10.6 | 5.6 | 2.7 | 9.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.6 | 00.8 | 3.5 | 6.5 | 9.8 | 11.8 | 11.1 | 8.3 | 5.7 | 2.0 | -1.1 | 4.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.3 | -10.3 | -5.8 | -2.2 | 0.6 | 4.1 | 7.0 | 5.3 | 1.1 | -2.4 | -6.4 | -9.3 | -2.3 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 188.2 | 162.4 | 162.3 | 156.3 | 138.8 | 80.2 | 61.7 | 61.3 | 95.5 | 152.8 | 204.9 | 176.1 | 1640.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 123.0 | 106.8 | 90.0 | 79.6 | 94.0 | 86.4 | 85.1 | 73.4 | 93.5 | 92.4 | 122.4 | 122.0 | 123.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.5 | 13.4 | 13.6 | 15.4 | 14.8 | 9.4 | 7.8 | 8.3 | 9.2 | 12.7 | 13.8 | 14.0 | 146.9 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4.9 | 5.3 | 4.8 | 3.0 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.4 | 2.5 | 3.7 | 25.0 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 3 biztanle zituen Sorogainek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[8]
Sorogaingo azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Iparerroibartar aldaera.[9]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sorogainibar, Bizkarreta eta Urepele arteko belardiak dituen ibarra.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Sorogain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Aurizperriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Sorogain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.