Aintzioa
Aintzioa | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Aintzioko ikuspegi gainetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Aintzioa |
Burua (2019-2023) | Alain Goiena Raton (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | aintzioar, antxuar, antxoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′10″N 1°25′25″W / 42.91944°N 1.42361°W |
Azalera | 7,97 km² |
Garaiera | 1004 metro |
Distantzia | 34,8 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 21 (2020) |
Aintzioa[1][a] (erroibarreraz: Antxua edo Antxoa)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean. Nafarroko bigarren herririk altuena da.
2020 urtean 21 biztanle zituen.
Bertako biztanleak aintzioarrak (erroibarreraz: antxuar edo antxoar) dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioa, Antxua edo Antxoa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ançioa (1240)
- Aincioa (1268)
- Ancyoa (1274)
- Ancio (1275)
- Aincioa (1276)
- Aynçoa (1366)
- Aynçioa (1428)
- Ayncioa (1591)
- Anicioa (1829)
- Anzioa (1966)
- Aintzioa (1996)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioa toponimoa euskara batuan "aintzira", "zingira" edo "lokatza" bezala ezagutzen den tokiko forma da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioko armarriak honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean haritz batez osatuta dago | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioa Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Erroko estazioa da Aintziorako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak kale bakarra ditu:[7]
- Done Eztebe karrika
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 28 etxe ditu:[7]
- Etxeberri korrala
- Txolda korrala
- Juanaña korrala
- Artxondoetxea
- Alkitz
- Bizkai
- Kontzejuetxea
- Argain
- Txaunta
- Luskaretxea
- Martin Jose etxea
- Murilloetxea
- Txiltoetxea
- Zarakoetxea
- Balantzaetxea
- Amiñarenaetxea
- Arnegietxea
- Amatxerenaetxea
- Iturrienea
- Txokolatero borda
- Goienetxea
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege hiribildu bezala, 1240an jada aipatua, koroari paparrak ordaintzen zizkion diruz, garagarrez eta oloz. Orreagako Santa Mariak ondasunak eskuratu zituen 1313an.
Erroibarko tokia izanik, 1802an, jurisdikzio zibila, Erroko kondesak izendatzen zuen haraneko alkateak egikaritzen zuen, jurisdikzio "ekonomikoa" haranak aukeratutako diputatuen eta herriko erregidoreen ardurapean zegoen bitartean, hauek, auzokoen artean txandakatuz izendatzen zirelarik. 1849an 160 labore lapurtu zizkioten. 1920ko hamarkadan, ibarreko beste toki batzuetan bezala, Aintzioan koilarak eta egurrezko sardexkak, kaikuak, txokeak eta antzeko beste objektu batzuk egiten ziren.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 21 biztanle zituen Aintzioak.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
26 | 24 | 24 | 21 | 20 | 19 | 19 | 19 | 18 | 17 | 16 | 17 | 16 | 18 | 19 | 21 | 21 | 20 | 19 | 20 | 21 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Denis Goiena Raton da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzioko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Denis Goiena Raton da.
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Aintzioak 3 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Jose Joaquin Villanueva Zazpe | 2011 | 2015 |
Ainara Ekisoain Erro | 2015 | 2019 |
Denis Goiena Raton | 2019 | jardunean |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Aintzioko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[11]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Eztebeko jaiak: urriaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Eztebeko eliza, XIII. mendeko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /aint͡s̻ió.a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /ant͡ʃú.a/ edo /ant͡ʃó.a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Mezkiritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Aintzioko planoa
- ↑ «Aintzioa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.