Orondritz
Orondritz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Orondritz |
Burua (2019-2023) | Lazaro Javier Ainziburu Erneta (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31697 |
Herritarra | orondriztar, olondiriztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′51″N 1°26′38″W / 42.93083°N 1.44389°W |
Azalera | 4,65 km² |
Garaiera | 717 metro |
Distantzia | 31,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 43 (2020) |
Dentsitatea | 16 bizt/km² |
Orondritz[1][a] (erroibarreraz: Olondiritz)[b] Erroibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
2020 urtean 43 biztanle zituen.
Bertako biztanleak orondriztarrak (erroibarreraz: olondiriztarrak) dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orondritz edo Olondiritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Olondiritz (1268)
- Orondariz (1275)
- Oronderiz (1276)
- Orondoriz (1277)
- Orondiriz (1279)
- Horondiriz (1280)
- Orondritz (1340)
- Orondyriz (1366)
- Orondiz (1587)
- Olandriz (1800)
- Olondiritz (1959)
- Orondritz (1989)
Etimología
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orondritz toponimoa izen gardena da. Olondir (pertsona izena) eta itz (kokapen atzizkia) hitzeten arteko elkarketa da. "Olondir izeneko pertsona baten jabetzako lekua" bezala birformulatu liteke.[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orondritz Erroiberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [4] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[5] Erroko estazioa da Orondiritzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 4 kale ditu:[7]
- Larrezar karrika
- Larrañeta karrika
- Done Joanes karrika
- Done Anderes industrialdea
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 43 etxe ditu:[7]
- Xaskil
- Berri
- Marko
- Baratzenea
- Baltegi
- Larrainenea
- Bordixka
- Larrain toki
- Haritzenea
- Xotro
- Sastrerena
- Sangorena
- Txokolatero
- Ezerrena
- Eskolazarra
- Mitxos
- Artaiz
- Espartingilenea
- Txampin
- Etxeberri
- Zazkil
- Korreo
- Saket
- Agederena
- Borda Berri
- Txai
- Antonena
- Iturralde
- Zanzet
- Txantxo
- Euntxe
- Felipe etxea
- Kastellot
- Alkaterena
- Zabaltza etxea
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurerriaren antzinako lekua zen, 1280an urtero 104 soldata gehi 31 garagar eta olozko papar bat zor zuena.
1835-1845eko udal erreformetara arte, ibarreko alkateak herriaren gaineko jurisdikzioa erabili zuen, nahiz eta ekonomikoa bailarako beraren diputatuei eta bertako erregidoreei zegokien, txandaka euren bizilagunen artean izendatuak zirenak (1802an hogeita bat etxetatik, 1847an hemezortzi bizilagun). Erreforma horien ondoren, administrazio-araubide erkidearen mende geratu zen. Elizari dagokionez, azken data horretan oraindik auzotarrak ziren parrokiako abadea aurkezteko eskubidea zutenak. Urte berean, 1847an, eskola bat zuen, urtean 960 errealekin hornitua.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 43 biztanle zituen Orondritzek.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
39 | 39 | 39 | 36 | 35 | 40 | 40 | 39 | 44 | 48 | 46 | 49 | 45 | 48 | 49 | 42 | 42 | 42 | 40 | 42 | 43 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orondritzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orondritzeko kontzejuakontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Lazaro Javier Ainziburu Erneta da.
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Orondritzek kontzejuburu bat izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2011 | 2015 |
Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2015 | 2019 |
Lazaro Javier Ainziburu Erneta | 2019 | jardunean |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Orondritzeko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[11]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Joanesko jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Joanesko eliza, XVI. mendeko kristiau eliza.
- Orondritzeko zubia, Erro ibaiaren gaineko zubi erromanikoa.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /oɾónð̞rit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /olónð̞iɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Orondritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Mikel Belasko. Toponimia. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b Erroibarko Udala. Orondritzeko planoa
- ↑ «Orondritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.