[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gurbizar

Koordenatuak: 42°55′23″N 1°27′48″W / 42.92294919°N 1.4633823°W / 42.92294919; -1.4633823
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurbizar
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaGurbizar
Posta kodea31697
Herritarragurbiztar
Geografia
Koordenatuak42°55′23″N 1°27′48″W / 42.92294919°N 1.4633823°W / 42.92294919; -1.4633823
Garaiera688 metro
Distantzia35,6 km (Iruñetik)

Gurbizar[1][a] Erroibar ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

1960n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erroko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak gurbiztarrak ziren.

Gubizar toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Guruiçar (1366)
  • Gurbiçarr (1366)
  • Gurbizar (1534)
  • Gurrizar (1800)
  • Gurbizar (1829)
  • Gulbizar (1974)
  • Zubizar (1974)
  • Gurbizar (1976)

Gurbizar toponimoa izen gardena da. Gurbi (gurbitz) eta zar (zahar) hitzeten arteko elkarketa da. "Gurbitz zaharra" bezala birformulatu liteke.

Gurbizar Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Gurbizarrerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

XIX. mendearen lehen erdira arte, jurisdikzio zibila ibarreko alkateak zuen, Erroko bizkondesak izendatua, eta ekonomikoa ibarrak aukeratutako diputatuek eta herriko errejidoreek, auzokoen artean txandakatuz. 21 biztanle zituen 1858an, 25 1887an, 35 1920an, 17 1930ean, 16 1940an, 8 1950ean, bat ere ez 1960an eta ez da agertzen hurrengo izendegietan. Nafarroako Baso Ondareari dagokio, eta Oiaide, Urniza eta Larraingoarekin 746 hektareako finka bat osatzen du.

Herriko jai nagusiak Santa Luziaren omenez ospatzen ziren eta jai txikiak Santa Zeziliaren omenez.

  1. /guɾβ̞ís̻aɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Gurbizar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]