[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Itun Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itun Zaharra Gutenbergen Biblian.

Itun Zaharra[1] kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak, Hebrear Biblia edo Tanakh izenez ezagunak, hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grezierara itzuli zen bertsioan (Septuaginta) beste liburu batzuk gehitu ziren. Eliza Katolikoak azken bertsio hori sakratutzat hartzen du, latinez idatzitako Vulgata, alegia. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak soilik hartzen dituzte sakratutzat. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (horrek "bigarren kanonekoak" esan nahi du).

Literatur generoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun Zaharrean literatur genero ugari nahasten dira, eta horrek, sarritan, zaildu egiten dio ulermen egokia. Genero ohikoenak nagusiki hauek dira:

1- Historikoa: Kontakizunak biltzen dira bertan. Egintza historikoekin batera esanahi metaforikoa duten historiak biltzen dira, eta gehienbat Israelen historia kontatzen dute Munduaren hasieratik Nazareteko Jesus jaio arte.

2- Legea: Gizartea eta erlijioa antolatzeko arauak biltzen dira.

3- Profezia: Jainkoak bidalitako mezulari batek (profeta) esandako mezuak eta igarkizunak.

4- Lirikoa: Poesia eran jarritako otoitzak, maitasun kantuak eta negar kantuak, besteak beste.

5- Jakituriazkoa: Aholku praktikoak, esaera zaharrak...

Itun Zaharreko liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentateukoa

Liburu historikoak

Profeten idazkiak

Olerki eta Jakituriazko liburuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]