[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Samuelen I. Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuelen I. Liburua
Jatorria
Egilea(k)Samuel, Natan eta Gad (en) Itzuli
IzenburuaΒΑΣΙΛΕΙΩΝ Α eta 1. Buch Samuel
Ezaugarriak
HizkuntzaBibliako hebreera
Deskribapena
Honen parte daBooks of Samuel (en) Itzuli
Historical books (en) Itzuli
Q86664217 Itzuli
kronologia
Ruten Liburua Samuelen I. Liburua Samuelen II. Liburua
Samuelek David gantzutzen du.

Samuelen I. liburua (edo I Samuel edo 1 Samuel) Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Liburu historikoen sailekoa. Biblian, Ruten Liburua du aurrean, eta Samuelen II. liburua ondotik.

Jatorrizko liburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun I Erregeak, II Erregeak, eta Samuelen I. eta II. liburuak direnak liburu bakar bat izan ziren jatorriz, eta geroago, modu artifizialean, lau liburutan banatuak izan ziren. Ziur asko, banaketa horren arrazoia izango zen jatorrizko liburu handia tamaina txikiagokotan banatzea, eskuetan erabiltzeko errazagoa izan zedin. Horregatik, liburu horietako bakoitza liburu bakar baten partetzat jo behar da.

Liburuaren gaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak Samuel profetaren historia azaltzeari ekiten zion, Saul erregearen errainaldia bere heriotzaraino eta Daviden balentria Goliat menderatzean.

Samuelen historia (1,1–7,17)
  • Ana Xiloko santutegian (1,1-18)
  • Samuelen jaiotza eta haurtzaroa (1,19-28)
  • Anaren otoitza (2,1-11)
  • Eliren semeek oker jokatu (2,12-17)
  • Samuel Xilon (2,18-21)
  • Elik gogor egin bere semeei (2,22-26)
  • Jaunak Eliri zigorra iragarri (2,27-36)
  • Jaunak Samueli dei egin (3,1-21)
  • Itun-kutxa filistearrek eraman (4,1-11)
  • Eliren heriotza (4,12-18)
  • Pinhasen emaztearen heriotza (4,19-22)
  • Kutxa filistearren esku (5,1-12)
  • Filistearrek kutxa itzuli (6,1-12)
  • Kutxa Bet-Xemexen (6,13-19)
  • Kutxa Kiriat-Jearim hirian (6,20-7,1)
  • Samuel Israelen buruzagi (7,2-17)
Saul lehenbiziko erregea (8,1–15,35)
  • Herriak erregea nahi (8,1-22)
  • Saul, asto galduen bila (9,1-13)
  • Samuelek Saul aurkitu (9,14-25)
  • Samuelek errege sagaratu Saul (9,26-10,16)
  • Saul, errege izendatua herriaren aurrean (10,17-27)
  • Saul amondarren kontra (11,1-15)
  • Samuelen azken hitzaldia (12,1-25)
  • Filistearren aurka. Saulen akatsa (13,1-23)
  • Jonatanek filistear talde bati eraso (14,1-15)
  • Filistearrak ihesi (14,16-23)
  • Herriak Jonatan salbatu (14,24-46)
  • Saulen erregealdiaz laburpena (14,47-52)
  • Saulek berriro huts egin (15,1-9)
  • Jaunak Saul baztertu (15,10-35)
Saul eta David (16,1–31,13)
  • Jainkoak David errege izendatu (16,1-13)
  • David Saulen zerbitzura (16,14-23)
  • Goliatek israeldarrei erronka (17,1-11)
  • David Saulen kanpalekura (17,12-40)
  • Davidek Goliat hil (17,41-54)
  • David Sauli aurkeztu (17,55-58)
  • Jonatan eta David adiskide (18,1-5)
  • Saulek David hil nahi (18,6-16)
  • Saulen alaba Mikalekin ezkondu David (18,17-30)
  • Jonatan Daviden alde (19,1-7)
  • Mikalek Davidi bizia salbatu (19,8-17)
  • David, Saul eta Samuel Raman (19,18-24)
  • Jonatanek Davidi ihes egiten lagundu (20,1-42)
  • David eta Ahimelek apaiza (21,1-10)
  • David Gateko filistearren artean (21,11-16)
  • David talde armatu baten buruzagi (22,1-5)
  • Nobeko apaizak hilarazi Saulek (22,6-23)
  • Davidek Keila hiria askatu (23,1-13)
  • David mendian babestu (23,14-18)
  • Saul Daviden ondoren (23,19-28)
  • Davidek bizia barkatu Sauli (24,1-23)
  • Samuelen heriotza (25,1-13)
  • Nabalek Davidi lagundu nahi ez (25,1-13)
  • Abigail emazteak Davidi lagundu (25,14-35)
  • Nabal hil eta Abigail Davidekin ezkondu (25,36-44)
  • Davidek bizia barkatu Sauli Zif basamortuan (26,1-25)
  • David filistearren artean gorde (27,1-12)
  • Filistearrak israeldarren aurka borrokatzeko asmotan (28,1-2)
  • Saulek emakume nekromante bati kontsulta egin (28,3-25)
  • Filistearrek Daviden laguntzarik nahi ez (29,1-11)
  • Amalektarrek Tziklagi su eman (30,1-15)
  • Davidek amalektarrak menderatu (30,16-31)
  • Saulen heriotza (31,1-13)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]