[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zakariasen Liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zakarias profeta; Errusiako Kizhi monasterioko ikonoa, XVIII. mendekoa, egile ezezagunekoa

Zakariasen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Zakarias profetari egotzia. Badirudi erbestealdiaren ondoren idatzia izan zela, K.a. 520. urtearen inguruan, persiarrek Zorobabel gobernadore izendatu zutenean.

Liburuak 14 kapitulu ditu: zortzi jatorrizko bertsioari dagozkio, eta gainerako seiak gerora erantsi zizkioten.


Liburuak bi zati ditu, ongi bereiziak. Lehen zatia sarrera batez eta zortzi ikuskariz osatuta dago. Bigarrenak bi profezia ditu. Hauek dira atalak eta azpiatalak:


SARRERA

  • Jaunak konbertsiora dei (1,1-6)


ZORTZI IKUSKARIAK (1,7–8,23) (1,7-8,23)

Zakariasen lau gurdien ikuskaria (Zakariass, 6:1-8); Gustave Doré-ren grabatua
  • Lehen ikuskaria: zaldizkoak (1,7-13)
  • Jerusalem berreraikia (1,14-17)
  • Bigarren ikuskaria: adarrak eta errementariak (2,1-4)
  • Hirugarren ikuskaria: neurtzeko haria (2,5-9)
  • Erbestetuei deia (2,10-17)
  • Laugarren ikuskaria: Josue apaiz nagusia (3,1-10)
  • Bosgarren ikuskaria: argimutila eta bi olibondoak (4,1-5)
  • Jaunaren agintzaria Zorobabeli (4,6-14)
  • Seigarren ikuskaria: liburua (5,1-4)
  • Zazpigarren ikuskaria: ontzia eta emakumea (5,5-11)
  • Zortzigarren ikuskaria: lau gurdiak (6,1-8)
  • Josue koroatua (6,9-15)
  • Barauari buruzko galdera: ospakizunak eta zuzentasuna (7,1-14)
  • Jaunak zorion-agintzaria Jerusalemi (8,1-23)


ISRAEL ETA ATZERRIKO NAZIOAK (9,1–14,21) (9,1-14,21)

  • Jaunak atzerriak zigortu eta salbatuko (9,1-8)
  • Errege apal eta bakegilea (9,9-10)
  • Jaunak gatibuak askatu (9,11-17)
  • Jaunarengana zuzendu, ez sasijainkoengana (10,1-2)
  • Erbestetuak Jaunak herrira itzularaziko (10,3-12)
  • Jaunak herri ahaltsuak hondatu (11,1-3)
  • Bi artzainak (11,4-17)
  • Jerusalem inguratua eta askatua (12,1-13,1)
  • Jaunak sasijainkoak eta sasiprofetak desegingo (13,2-6)
  • Herri berria sortuko (13,7-9)
  • Jerusalemen garaipena eta berrikuntza (14,1-21)


Zakarias profetari buruzko berririk ez dago, liburutik atera daitekeenetik kanpo; dirudienez, haren aitona, Ido izenekoa, apaiz-familia baten burua zen, eta Jerusalemera itzuli zen Zorobabelekin.

Zenbait adituren arabera, liburu pertsona bakar baten obra da, eta egilea Zakarias profeta izango zen. Gaur egun, aditu gehienek uste dute liburuaren lehen zatia profetak idatziko zuela eta, gero, haren ikasleren batek berrikusiko zuela. Bigarren partea berriagoa da, beharbada Alexandro Handiaren konkisten ondorengoa, egile batek edo bik idatzia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]