Amosen Liburua
Itxura
(«Amosen liburua» orritik birbideratua)
Amosen Liburua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | עָמוֹס, Αμως eta Amos | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | liburu santua eta prophetic books (en) | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Twelve Minor Prophets (en) | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Amosen Liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Profeten sailekoa. Biblian, Joelen Liburua du aurrean, eta Abdiasen liburua ondotik.
Liburuaren gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak hiru zati ditu. Amos egilea omen zuen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarrera: Amos profeta (1,1-2)
- Inguruko nazioen eta Judea eta Israelen aurka mezuak (1,3–2,16)
- Siria (1,3-5)
- Filistea (1,6-8)
- Tiro (1,9-10)
- Edom (1,11-12)
- Amon (1,13-15)
- Moab (2,1-3)
- Judea (2,4-5)
- Israel (2,6-16)
- Israelen aurka mezuak (3,1–6,14)
- Profetagintza (3,3-8)
- Jaunak Samaria zigortuko (3,9-4,3)
- «Ez zarete niregana itzuli» (4,4-13)
- Negar-kanta (5,1-3)
- Deia: «Etorri nire bila, bizi zaitezte» (5,4-17)
- Jaunaren eguna (5,18-20)
- Sasikultuaren aurka (5,21-27)
- Israelgo erreinua hondatua (6,1-14)
- Ikuskariak (7,1–9,15)
- Lehenengo ikuskaria: matxinsaltoak (7,1-3)
- Bigarren ikuskaria: suaren zigorra (7,4-6)
- Hirugarren ikuskaria: berun-haria (7,7-9)
- Amatzias eta Amos (7,10-17)
- Laugarren ikuskaria: fruitu-saskia (8,1-3)
- Badator zigor-eguna (8,4-14)
- Bosgarren ikuskaria: Israelgo erresumaren azkena (9,1-10)
- Jaunak Daviden erreinua berregin (9,11-15)