[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aiaraldea

Koordenatuak: 43°06′N 3°00′W / 43.1°N 3°W / 43.1; -3
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiaraldea
 Euskal Herria

Aiaraldea armarria

Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak5 (lista ikusi)
EskualdeburuaArespalditza
Herri handienaLaudio
Izen ofiziala Aiarako Kuadrilla
Presidentea
(2023-2027)
Encina Castresana Astarloa
(EAJ)
Geografia
Koordenatuak43°06′N 3°00′W / 43.1°N 3°W / 43.1; -3
Azalera328,12 km²
Distantzia52,9 km (Gasteizetik)
Demografia
Biztanleria34.496 (2024:  128)
Dentsitatea105,13 biztanle/km²
Datu gehigarriak
Sorrera1989
Webguneacuadrilladeayala.eus


Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla[1] da Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat, probintziako ipar-mendebaldean eta izen bereko haranean kokatua. Udalerri hauek hartzen ditu: Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo. Guztira 328,12 km² ditu (Arabaren % 10), eta 34.353 biztanle zituen 2020ean (Arabaren % 11).

Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio (hiriburua) eta Amurrio, biztanleria aldetik herrialdeko bigarren eta hirugarren udalerri arabarrak, hurrenez hurren.

Eskualde mugakideak iparraldean Enkarterri, Bilboaldea eta Arratia-Nerbioi, hegoaldean Merindadeak eta Añanako kuadrilla, ekialdean Gorbeialdea eta mendebaldean Merindadeak.

Gorobel da eskualdeko mendilerro nagusia, eta Nerbioi ibaiak zonaldea zeharkatzen du.

Aiaraldeak bost udalerri biltzen ditu. Eskualdearen azaleraren % 40 Aiarak hartzen badu ere, Aiaraldeko biztanleria oso kontzentratuta dago Laudion eta Amurrion, ondorengo taulan ageri denez.

# Udalerria Kontzejuak Alkatea Alkatearen
alderdi politikoa
Biztanleria
(2020)
Biztanleriaren
ehunekoa,
Aiaraldeko
guztizkoan
Azalera
(km²)
1 Laudio Ainize Gastaka Martinez Euskal Herria Bildu 18.118 53,8 37,56
2 Amurrio Aloria
Artomaña
Baranbio
Delika
Larrinbe
Lekamaña
Lezama
Saratxo
Tertanga
Txerra Molinuevo Laña Euzko Alderdi Jeltzalea 10.264 29,3 96,36
3 Aiara Aginaga
Añes
Arespalditza (herriburua)
Beotegi
Erbi
Erretes-Lanteno
Etxegoien
Izoria
Kexaa
Lanteno
Lexartzu
Luiaondo
Luxo
Madaria
Maroño
Menagarai
Menoio
Murga
Olabezar
Opellora
Ozeka
Sanbantone
Soxo
Zuhatza
Pruden Otegi Etxebarria Euskal Herria Bildu 2.968 8,3 140,85
4 Artziniega Campijo

Erretes Tutera

Gordeliz

Mendieta

Santa Koloma

Soxoguti

Joseba Vivanco Retes Euskal Herria Bildu 1.800 5,3 27,45
5 Okondo Jon Escuza del Campo Euzko Alderdi Jeltzalea 1.203 3,3 29,90
Aiaraldea 34.353 328,12

Arrazoi geografikoegatik, batzutan Bizkaiko Orozko eta Urduña ere Aiaraldea ibarreko partetzat hartzen dira.

Aiarako Jaurerriak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan. XIV.-XV. mendeetan, Arabako gainerako lurraldeak bezala, Gaztelako Koroaren menpe geratu zen.

Oro har, industriari emandako eskualdea da. Lehen sektoreak ez du pisu handirik, baina Aiaraldea da Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia, jatorrizko izendapena 2003tik duena, eta Amurrion daude eskualdeko bi upelategiak.

Gaztelania da nagusi Aiaraldean, baina azken hamarkada hauetan gero eta handiagoa da euskaldunen kopurua. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 58 erdalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 33.246 biztanleetatik 6.791 euskalduntzat zuten euren burua, 7.037k ia euskalduntzat -euskara indarberritzen ari den seinale- eta 19.418k erdalduntzat.

Amurrioko[2] eta Laudioko[3] Udalek Berdintasun Zerbitzu propioak dituzte eta Kuadrillako Berdintasun Zerbitzutik[4] udalerri txikien berdintasun politikak kudeatzen dira, hain zuzen ere, Aiara,[5] Artziniega[6] eta Okondokoak[7].

Aipatutako udalerrietan berdintasuna bultzatzeaz gain, hiru Berdintasun Zerbitzuak Urduña[8] eta Orozkokoekin[9] kolaboratu eta koordinatzen dira, Bizkaiko udalerriak izan arren, Aiaraldean daudelako. Era berean, udalerri eta eskualdean koordinatzen diren bezala, gainerako erakundeekin ere berdin egiten dute: Arabako Foru Aldundiarekin koordinatzen dira lurraldeko berdintasun politikak txertatzeko eta Emakunde eta Eudelekin[10] erkidegoko politikak koordinatzeko.

Berdintasun Zerbitzuek gauzatutako ekintzen artean, honakoak aipatu dira: Udalerri guztiek Berdintasun Planak dauzkate, Udalekoak edo Kuadrillakoa, berdintasun politikak antolatu eta egituratzeko; denek dute indarkeria matxistari aurre egiteko Protokoloa; elkarrekin, ekintzak gauzatzen dituzte (Beldur Barik Lehiaketa Aiaraldean,[11] LAIAeskolaren programazioa Aiaraldean,[12] jaietan eraso sexisten aurkako kanpaina, Aiaraldeko Berdintasun Topaketa.[13]

Aiaraldean emakume elkarte eta talde feminista ugari daude, besteak beste, Artziniegako Hiriska Emakume Elkartea, Menagaraiko Emakume Elkartea, Okondoko Ametsus Emakume Elkartea, Laudioko Solastiar Emakume Elkartea, Laudioko Jakaranda Emakume Elkartea, Laudioko AVILLO Emakume Alargunen Elkartea, Amurrioko Aurreraka Emakume Elkartea, Aiarako Eskutxiko Ahotsak Abesbatza, Urduñako Adi Emakumeak Elkartea, Urduñako Loraldi Emakume Elkartea eta Orozkoko Matxintxu Emakume Elkartea.

2017an Arabako lehen Emakumeen Etxea, Arespalditzan hasi zen martxan: Emakumeen Gela du izena.[14]

Aiaraldearrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastika Datutegia.
  2. Emakumea eta hirugarren adina – Amurrioko Udala. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  3. «Laudio Udala» www.laudio.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  4. «Berdintasuna» www.cuadrilladeayala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  5. «Hasiera» aiarakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  6. «Hasiera - Artziniegako Udala» artziniegakoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  7. «Hasiera» www.okondokoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  8. «Urduñako Udala - Igualdad» www.urduna.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  9. «Orozkoko Udala - Igualdad» www.orozkoudala.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  10. Berdinsarea. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  11. «Aiaraldeako Beldur Barik lehiaketa 2019 martxan da!» Beldur barik 2019-09-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  12. Laia Eskola Aiaraldea 2019-2020 egitaraua aurkeztu da Laudion. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  13. Artziniega – Aiaraldeko Berdintasun Topaketa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).
  14. (Gaztelaniaz) «Respaldiza inaugura la primera casa de las mujeres de Álava. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]