Urdazubi
Urdazubi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
San Salbatore monasterioaren irudia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Baztanaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Urdazubi / Urdax | ||
Alkatea | Iñaki Ariztia Urriza (Azkar) | ||
Posta kodea | 31711 | ||
INE kodea | 31239 | ||
Herritarra | urdazubiar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°15′59″N 1°30′14″W / 43.266388888889°N 1.5038888888889°W | ||
Azalera | 8 km² | ||
Garaiera | 94 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 362 (2023: 32) | ||
Dentsitatea | 45,25 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,86 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 24,1 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 83,02 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,59 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 80,20 (2018: %-10,81) |
Urdazubi[4] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 349 biztanle zituen 2019. urteko erroldaren arabera. Zugarramurdi eta Baztan udalerriekin batera Baztanaldea eskualdea osatzen du Baztan Bidasoa eskualdearen barnean.
Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea osatzen du.
Toponimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Belaskoren ustez, herriaren izen zaharra Urdax izan liteke, Urdaizen aldaera bat; beraz, pertsona bati lotuta -iz amaiera duen euskal toponimo ohiko bat, kasu horretan Urda. Haren iritziz, gaur egungo herriaren izena jatorrizko Urdax izenetik bide dator: hari, zubi izena gehitu zitzaion (Urdazubi = Urdaxen zubia).
1989tik, toponimo ofiziala Urdazubi/Urdax da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdazubi Nafarroa Garaiko eta Iruñeko merindadeko ipar-mendebaldean dago, Lapurdiko mugatik gertu. Herrira heltzeko, N-121-B errepidea hartu behar da Lapurdirako norabidean.
Ugarana errekak herria zeharkatzen du. Aurrerago, Urdazuri izena hartuta, Donibane Lohizunen itsasoratzen da.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima ozeaniko epela da, aldaketa termikoa txikia da eta prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, baita uda garaian ere. Urteko batez besteko tenperatura 1.800 eta 2.000mm artekoa eta tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da. Urteroko egun euritsuak 170 inguru dira, eta gunerik menditsuenetan balio horiek gainditu daitezke.
Jatorrizko landaredia gaztainondoek, haritzek eta hosto erorkorreko antzeko espeziek osatzen zuten, baina gaur egun basoen azalera asko murriztu da mendeetako zuhaitz ebaketaren ondorioz. Gaur egun sastrakak eta iratzeak dira herriaren inguruko landaredian nagusi. Horrez gain, hariztiren bat ere gordetzen da.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baztan | Baztan eta Ainhoa | Ainhoa | ||
Zugarramurdi | Ainhoa eta Baztan | |||
| ||||
Baztan | Baztan | Baztan |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alkerdi
- Dantxarinea
- Landibar
- Larrainta
- Leorlas
- Telleria
- Iribere
- Koilar
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdazubiko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,76 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken agintaldietan, Urdazubiko alkatea Azkar zerrendako Santiago Iñaki Ariztia Urriza da, 2019an, haren taldeak (Azkar-Agrupación Electoral Independiente, A-AEI izena zuena) udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa. Boto baliogabeak 13 izan ziren eta zuriak, 18. Abstentzioa % 10,40 izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Azkar | 140 | 4 |
Urtxume | 126 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak aurkeztu ziren, bai eta Azkar garaile atera ere. Zinegotzi banaketa bera izan zen, eta Villaresek alkate kargua gorde zuen.[5]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Azkar | 154 | 4 |
Urtxume | 113 | 3 |
2015eko maiatzaren 25eko hauteskundeei begira, Andres Diharasarri alkate ohiak zuzentzen zuen Urtxume taldea desegin zen. Hala ere, Santiago Villares Alkatearen Azkar taldeaz aparte, beste herritar talde batek Urdazubi Elgarrekin talde berria sortu zuen, Iñigo Imaz historialaria buru zuela. Villaresek alkatetzari eustea lortu zuen, hala ere:
Urdazubiko Udala (2015)
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Azkar | 151 | 4 |
Urdazubi Elgarrekin | 123 | 3 |
Urdazubiko Udala (2019)
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Azkar | 147 | 4 |
Urdazubi Elgarrekin | 89 | 3 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdazubiko udaletxeko idazkaria Zugarramurdiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Salbatore Kalea, 1
Alkateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999-2003 | Andres Francisco Diharasarry Orgambide | Urtxume |
2003-2007 | Andres Francisco Diharasarry Orgamide | Urtxume |
2007-2011 | Santiago Villares Otegi | Azkar |
2011-2015 | Santiago Villares Otegi | Azkar |
2015- | Santiago Villares Otegi | Azkar |
Festak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdazubiko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urdazubiko leizeak edo Ikaburukoak.
- Urdazubiko monasterioa edo San Salbatore monasterioa: (IX. mendean sortua eta 1839an utzia): Herrigunean dago.
- Urdazubiko errota (1713): Herrigunean dago.
- Axular baserria, Pedro Agerre Axular idazlearen jaiotetxea, herrigunea sartu aurretik eskuinetara doan mendi-bide bat hartuz.
- Doneztebe baseliza, Alkerdi auzoan
- 500 urteko haritza
Urdazubiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Agerre "Axular" (1556-1644), apaiza eta euskal idazlea.
- Bruno Etxenike (1820-1893), euskal idazle eta itzultzailea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Emaitzak Berrian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Xareta elkartea
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko euskarazko hedabidea
- (Gaztelaniaz) Urdazubiko lezeak.
- (Gaztelaniaz) Urdazubiri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Salbador kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Urdazubiko auzoak | ||
---|---|---|
Alkerdi · Dantxarinea · Landibar · Leorlaz · Telleria · Urdazubi |
Xaretako udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Ainhoa • Sara • Urdazubi • Zugarramurdi |
Baztanaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|