[go: up one dir, main page]

Niceto Alcalá-Zamora

Niceto Alcalá-Zamora (Priego de Córdoba, 1877ko uztailaren 6a -Buenos Aires, Argentina, 1949ko otsailaren 18a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. 1931-1936 bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea izan zen.

Niceto Alcalá-Zamora


1. Espainiako Errepublikako Presidentea

1931ko abenduaren 10a - 1936ko apirilaren 7a - Manuel Azaña

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 20a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Jaén (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 9a - 1931ko abuztuaren 21a - Basilio Paraiso Labad (en) Itzuli
Barrutia: Zaragoza (provintzia)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Ministro Kontseiluko Presidentea

1931ko apirilaren 14a - 1931ko urriaren 14a
Juan Bautista Aznar-Cabañas - Manuel Azaña
Errepublikako Behin-behineko Gobernuko Presidentea

1931ko apirila - 1931ko urria
Juan Bautista Aznar-Cabañas - Manuel Azaña

Espainiako gerra ministro

1922ko abenduaren 7a - 1923ko maiatzaren 26a
José Sánchez Guerra (en) Itzuli - Luis Aizpuru y Mondéjar (en) Itzuli

Espainiako gerra ministro

1922ko abendua - 1923ko maiatza
José Sánchez Guerra (en) Itzuli - Luis Aizpuru y Mondéjar (en) Itzuli

Sustapen ministroa

1917ko azaroaren 3a - 1918ko martxoaren 22a
Luis Marichalar y Monreal (en) Itzuli - Francesc Cambó

Madrilgo Udaleko zinegotzia


Undersecretary of the Ministry of the Interior (en) Itzuli



Gorteetako diputatua

Bizitza
JaiotzaPriego de Córdoba1877ko uztailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBuenos Aires1949ko otsailaren 18a (71 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria, diplomazialaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Real Academia Española
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Sociedad de Amigos de Portugal (en) Itzuli
Real Academia Galega
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaAlderdi Liberal Fusionista
Liberal Republican Right (en) Itzuli

Find a Grave: 7288733 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

aldatu

Priego de Córdoban jaio zen, 1877ko uztailaren 6an, ideia aurrerazaleak zituen familia aski dirudun batean. 17 urterekin zuzenbideko lizentziatura lortu zuen Kordobako unibertsitatean, eta 22rekin Estatu Kontseiluko abokatua zen. Ondoko urteetan abokatu karrera profesionala hasi zuen, arrakasta handiz. Ideia liberal eta monarkikoak zituen, eta oso gazterik Alderdi Liberalean sartu zen. Romanonesko kondearen idazkari politikoa izan zen, eta 1905eko hauteskundeetan La Carolinako barrutiko diputatu aukeratu zuten. Kargu hori 1923 arte atxiki zuen. Epe horretan ardura politiko-administratibo garrantzitsuak izan zituen, eta Gorteetan hizlari gisa nabarmendu zen[1]. Toki administrazioko zuzendaria eta Gobernazioko idazkariordea izan zen eta, Espainiako lurralde antolaketaren arazoa konpontzeko asmoz, José Canalejasek Mankomunitateen proiektua aurkeztu zuelarik, uneoro jakinaren gainean egon zen.

1917an, 40 urte zituela, Sustapen Ministerioaren ardura hartu zuen, Manuel García Prieto, Alhucemetako markesaren gobernuan[2]. Hau, alabaina, pozoituriko mandatua zen, Espainiak behar adina janari ekoizteko arazoak zituela, eta Lehen Mundu Gerrak ohiko hornibideak arriskuan jartzen ari zela kontuan hartuta. Gobernu hark urtebete ere ez zuen iraun.

1922an García Prietok ministro izendatu zuen berriz, kasu honetan Gerrakoa, Alfontso XIII.aren erregealdiko azken gobernu konstituzionalean[2]. Kabinete hau, Antonio Cánovas del Castillo (1897) eta Práxedes Mateo Sagastaren (1903) heriotzen ondoren eratu ziren gehienak bezala, erabat eragin gabea zen.

Espainiako Gorteak 1923ko maiatzaren 23an bildu zirenean, hemizikloa 22 alderdi ezberdinez osaturik zegoen: demokratak, liberalak, ezkerrekoak, liberalak, nekazal liberalak, erreformistak, nizetistak, kontserbadoreak, ciervistak, mauristak, erregionalistak, errepublikanoak, sozialistak, unionista monarkikoak, Kataluniako nazionalistak, euskal abertzaleak, Liga Monarkiko Bizkaitarreko kideak, tradizionalistak, katolikoak, merkatari klaseak, nekazariak, integristak eta independenteak. Hitz batean, ezinezkoa zen gobernatzea.

Guzti honegatik, 1923ko irailean Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman eta bere Diktadura ezarri zuenean, espainiar askok pozez edo nolabaiteko lasaitasunez hartu zuten erregimen berria[3]. Alcalá-Zamorak uko egin zion diktadurarekin kolaboratzeari, Estatu-Kontseilari kargua eskaini zioten arren. Horrez gainera, Alfontso XIII.ak Primo de Riverari sostengua emateak biziki desilusionatu zuenez gero, bere jarrera politikoa aldatzen hasi zen eta, monarkiko izatetik errepublikazale izatera pasatu zen[1].

1930eko urtarrilean Primo de Rivera jeneralak bere kargutik dimititu zuenean, Dámaso Berenguer jeneralak ordeztu zuen. Honek Alfontso XIII.aren agindua zeukan, 1876ko erregimen konstituzionalera itzultzeko. Urte bereko apirilaren 13an, Alcalá-Zamorak hitzaldi ospetsu bat eman zuen Valentziako Apolo Antzokian, non monarkiari bere babesa eta konfiantza ukatu zizkion, eta klase ertainetan eta intelektualengan errotutako errepublika kontserbadore eta burgesa aldeztu zuen.

Behin-behineko gobernua

aldatu

1930eko abuztuaren 17an Donostiako Ituna sinatu zen, monarkia kendu eta Errepublika ezarriko zuen mugimendu herrikoi bat bultzatzeko asmoz eginikoa. Bertan, Niceto Alcalá-Zamora eta Miguel Maura izan ziren Derecha Liberal Republicana, alderdi errepublikano kontserbadorearen ordezkariak[4]. Itun horretan errepublikaren aldeko ekintza zuzentzeaz arduratuko zen Batzorde Betearazle bat sortu zen, eta Alcalá-Zamora aukeratu zuten horren presidente. Izatez, Behin-behineko Gobernuaren aurrekaria izen zen.

1930eko abenduaren 12an Jakako altxamendua gertatu zen: Fermín Galán eta Ángel García Hernández kapitainek Errepublika aldarrikatu zuten Jakako goarnizioan eta Huescarantz abiatu ziren; baina, gobernuaren indarrek garaituak, epaituak eta exekutatuak izan ziren. Madrilgo Cuatro Vientos aireportuan Ramón Franco komandantea eta Gonzalo Queipo de Llano jenerala ere matxinatu ziren. Madrilgo Errege Jauregiaren bonbardaketa aurreikusirik zegoen altxaldi militarrarentzako seinale gisa. Baina, dirudienez, Ramón Francok haur batzuk ikusi zituen Sabatiniren lorategietan jolasean, eta bonbak ez botatzea erabaki zuen, haur haiei kalterik ez egiteko. Honela, gainontzeko unitateak ez ziren altxamendura batu, inguruko tropek aireportua ingurutatu zuten, eta Franco eta Queipo de Llanok Portugalera ihes egin behar izan zuten, hegazkinez[5]. Batzorde Iraultzaileko kidea izanik, Alcalá-Zamora atxilotua izan zen. 1931ko martxoan egin zen epaiketa publikoan sei hilabete eta egun bateko kartzela zigorrera zigortu zuten, baina ez zen espetxeratua izan.

Espainiako Bigarren Errepublika

aldatu
 
Niceto Alcalá-Zamoraren presidente-zutoihala.

1931ko apirileko udal hauteskundeetako emaitzek monarkia erortzea eta Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena eragin zuten. Apirilaren 14an Alfontso XIII.a erbesteratu zen, eta egun horretan bertan Alcalá-Zamorak Behin-behineko Gobernuko presidentzia hartu zuen. Koalizio gobernuaren barneko desadostasun politikoek zaildu zuten handik aurrerako lana. 1931ko maiatzeko gertaerek (komentuak erretzea barne) eztabaida larriak eragin zituzten, eta Alcalá-Zamora, errotik katolikoa baitzen, egoera zailean jarri zuten. Gauza bera gertatu zen konstituzio berria egiteko izan ziren parlamentu-eztabaidetan. Izan ere, erlijioaren aferari eman zitzaion konponbidea —jesuitak Espainiatik egoztea, Elizaren ikastetxeak ixtea— arbuiatu eta 1931ko urrian dimisioa eman zuen. Manuel Azañak ordeztu zuen Behin-behineko Gobernuko presidentzian[1].

1931ko Konstituzioa onartu ostean, Alcalá-Zamora Errepublikako presidentetzarako proposatua izan zen. Urte horretako abenduan kargua hartu zuenetik, errepublikano sozialisten eta eskuin demokratikoaren arteko adostasuna bilatu zuen[2]. Manuel Azaña izendatu zuen gobernuburu. Bien arteko harremanak aski tirabiratsuak izan ziren, batez ere, 1932ko Kongregazioen Legeak Alcalá-Zamora nahigabetu zuelako. 1933ko amaieran, gobernuak parlamentuko bozketa bat galdu zuela baliatuz, hauteskunde aurreratuak deitu zituen. Hauteskundeen ostean, Alejandro Lerroux izendatu zuen Gobernuko presidente. Ez zuen harreman onik izan, ez honekin, ez ondorengo zentro-eskuindar gobernuekin. Sanjurjadan matxinatutakoak amnistiatzearen aurka agertu zen, Asturiasko Iraultzaren ostean ezarritako zenbait heriotza zigor kommutatzera behartu zuen gobernua, eta uko egin zion gobernuko presidentzia CEDAri emateari. Azkenik, 1935eko abenduan, Gorteak desegin eta hauteskundeetara deitu zuen[1].

1936ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularra nagusitu zen. Parlamentua berriak Alcalá-Zamora kargutik kendu zuen, haren jarduerarekin ados ez zegoelako, eta 1936ko maiatzean Manuel Azaña aukeratu zuen Errepublikako Presidente. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Alcalá-Zamora Norvegian zegoen familiarekin, eta Espainiara ez itzultzea erabaki zuen. Lehenik Parisen kokatu zen, Paben eta Marseillan gero eta, azkenik, Buenos Airesera joan zen. Hiri horretan hil zen, 1949ko otsailean[2].

Idazlanak

aldatu
  • El regionalismo y los problemas de Cataluña, 1916.
  • El expediente Picazo, 1923.
  • La unidad del Estado y la diversidad de sus legislaciones civiles, 1924.
  • Los defectos de la Constitución de 1931, 1936.
  • Lo que puede ser y lo que no puede ser, 1945.
  • Memorias, 1998.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Niceto Alcalá-Zamora Alianzaeditorial.es
  2. a b c d Niceto Alcalá-Zamora Artehistoria.jcyl.es
  3. Genoveva GARCÍA QUEIPO DE LLANO: El golpe de Estado de Primo de Rivera Artehistoria.jcyl.es
  4. Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: Pacto de San Sebastián Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
  5. María LOSADA URIGÜEN: El movimiento de Jaca y Cuatro Vientos: Historia, memoria y movilización Memorialibertaria.org

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Luis de Marichalar y Monreal
Espainiako Sustapen Ministroa
1917-1918
Ondorengoa
Francisco Cambó y Batlle


Aurrekoa
Juan Bautista Aznar-Cabañas
Espainiako Bigarren Errepublikaren Behin-behineko Gobernuko Presidentea
1931ko apirilaren 14tik urriaren 14ra
Ondorengoa
Manuel Azaña


Aurrekoa
Alfontso XIII.a (Espainiako erregea)
Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea
1931-1936
Ondorengoa
Diego Martínez Barrio (behin-behinekoa)