Izko
Izko[1][a] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Izko | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia mendebaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Ibargoiti |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Izco |
Burua (2019-2023) | Miguel Angel Olleta Esparza (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31743 |
Herritarra | izkoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°39′29″N 1°25′40″W / 42.658055555556°N 1.4277777777778°W |
Azalera | 6,52 km² |
Garaiera | 710 metro |
Distantzia | 29,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 45 (2020) |
2020 urtean 45 biztanle zituen.
Bertako biztanleak izkoarrak dira.
Somportetik | Donejakue bidea Aragoiko bidea |
Donejakuera | |||||
Rocaforte (15,5 km) |
Izko | Abintzao (1,9 km) | |||||
Izena
aldatuIzko toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Eizco (1025)
- Eyssco (1056)
- Yzco (1268)
- Izco (1280)
- Itsco (1346)
- Izco (1366)
- Eyzco (1532)
- Yzco (1587)
- Izco (1767)
- Izco (1829)
- Izko (1990)
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuIzkoko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. | » |
Geografia
aldatuIzko Ibargoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuIbargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landaredia
aldatuIbargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Estazio meteorologikoak
aldatuIbargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatu1835 eta 1845 urteen arteko udal eraberriketa burutu aurretik, Izko Oibarko diputatuak gobernatzen zuen, herritarrek aukeratutako erregidorearekin batera. Hasiera batean Izko Ezporogin sartu zen, baina mendearen bigarren erdian Ibargoitira pasatu zen. 1847an 800 erreal zituen eskola zeukan
XX. mendearen amaieratik herrian hainbat etxebizitza berri eraiki dira, eta Iruñeatik etorritako hainbat pertsonen bizitoki bihurtu da Izko.
Demografia
aldatu2020 urteko erroldaren arabera 45 biztanle zituen Izkok.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
56 | 55 | 55 | 52 | 51 | 52 | 50 | 58 | 57 | 57 | 54 | 49 | 46 | 45 | 45 | 43 | 42 | 42 | 41 | 44 | 45 |
Politika
aldatuIzkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da.
Kontzejua
aldatuIzkoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Miguel Angel Olleta Esparza da.
Kontzejuburuak
aldatu2011tik, Izkok 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Miguel Angel Bustince Ibañez | 2011 | 2015 |
Miguel Angel Olleta Esparza | 2015 | 2019 |
Miguel Angel Olleta Esparza | 2019 | jardunean |
Garraioa
aldatuLa Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze Alduate - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Martin eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Izko - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Izko» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.