[go: up one dir, main page]

Abintzao

Ibargoitiko kontzejua, Nafarroa Garaian

Abintzao[1][a] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Abintzao
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko enparantzako ikuspegia
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaIbargoiti
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Abínzano
Burua
(2019-2023)
Jose Javier Zabalza Maeztu
(kontzejuburua)
Posta kodea31743
Herritarraabintzaotar
Geografia
Koordenatuak42°39′53″N 1°26′59″W / 42.66472°N 1.44972°W / 42.66472; -1.44972
Azalera3,57 km²
Garaiera690 metro
Distantzia26,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria18 (2020)

2020 urtean 18 biztanle zituen.

Bertako biztanleak abintzaotarrak dira.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Izko
(1,9 km)
   Abintzao    Getze
(4,8 km)


Abintzao toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Auizano (1105)
  • Auizan (1116)
  • Auizau (1121)
  • Avitçano (1268)
  • Auiçano (1366)
  • Avinzano' (1534)
  • Abincano (1587)
  • Abinzano (1787)
  • Avinzano (1845)
  • Abinzano (1945)
  • Abintzao (1990)

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Abintzaoko armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. »

Geografia

aldatu

Abintzao Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

aldatu

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]


      Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Herrian, Brontze Aroko hainbat aztarna eta material litiko aurkitu dira. Erdi Aroan jaurerri izan zen, eta XI. mendean esaterako Antso Sanchez izan zen jaurerriaren jabea.

Herri nekazaria, 1802an garagarra eta garia ekoizten zuten bertako biztanleek. Ibargoitiko haranak izendatutako diputatu batek eta herritarrek aukeratutako erregidore batek gobernatzen zuten herria.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 18 biztanle zituen Abintzaok.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
19 18 18 17 14 16 16 16 17 16 15 15 15 16 16 15 15 16 20 19 18
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Abintzaoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jose Javier Zabalza Maeztu da.

Kontzejua

aldatu

Abintzaoko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jose Javier Zabalza Maeztu da.

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Abintzaok 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Luis Enrique Martinez Polo Arnedo 2011 2015
Luis Enrique Martinez Polo Arnedo 2015 2019
Jose Javier Zabalza Maeztu 2019 jardunean

Garraioa

aldatu

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /aβ̞ínt͡s̻a.ò/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Abintzao - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Abintzao» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu