Zangozako merindadea
Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.
Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea.
Ingurune naturala
aldatuAragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak.
Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira.
Eskualdeak
aldatu- Auñamendi (Aezkoa, Erroibar, Zaraitzu eta Erronkari).
- Esteribar
- Irunberrialdea edo Urraul
- Iruñerria (Aranguren, Burlata, Eguesibar, Noain, Tebas-Muru Artederreta eta Uharte udalerriak bakarrik)
- Pirinioaurrea (Agoitzaldea, Artzibar, Orotz-Betelu, Urraulbeiti eta Urraulgoiti)
- Tafallaldea (Lerga udalerria bakarrik)
- Zangozerria edo Zangozaldea
Udalerriak
aldatu- Abaurregaina (Auñamendi)
- Abaurrepea (Auñamendi)
- Agoitz (Pirinioaurrea)
- Aranguren (Iruñerria)
- Aria (Auñamendi)
- Aribe (Auñamendi)
- Artzibar (Pirinioaurrea)
- Auritz (Auñamendi)
- Bidankoze (Auñamendi)
- Burgi (Auñamendi)
- Burlata (Iruñerria)
- Eguesibar (Iruñerria)
- Elo-Monreal (Pirinioaurrea)
- Erroibar (Auñamendi)
- Erromantzatua (Irunberrialdea)
- Erronkari (Auñamendi)
- Esa (Zangozerria)
- Eslaba (Zangozerria)
- Espartza-Zaraitzu
- Esteribar
- Ezkaroze (Auñamendi)
- Ezporogi (Zangozerria)
- Galipentzu (Zangozerria)
- Galoze (Auñamendi)
- Garaioa (Auñamendi)
- Garde (Auñamendi)
- Garralda (Auñamendi)
- Gazteluberri (Auñamendi)
- Gorza (Auñamendi)
- Hiriberri (Auñamendi)
- Uharte (Iruñerria)
- Ibargoiti (Pirinioaurrea)
- Irunberri (Irunberrialdea)
- Itzagaondoa (Pirinioaurrea)
- Itzaltzu (Auñamendi)
- Izaba (Auñamendi)
- Jaurrieta (Auñamendi)
- Kaseda (Zangozerria)
- Leatxe (Zangozerria)
- Ledea (Irunberrialdea)
- Lerga (Tafallaldea)
- Lizoainibar-Arriasgoiti (Pirinioaurrea)
- Longida (Pirinioaurrea)
- Luzaide (Auñamendi)
- Nabaskoze (Auñamendi)
- Noain (Iruñerria)
- Oibar (Zangozerria)
- Orbaitzeta (Auñamendi)
- Orbara (Auñamendi)
- Orontze (Auñamendi)
- Orotz-Betelu (Pirinioaurrea)
- Orreaga (Auñamendi)
- Otsagabia (Auñamendi)
- Petilla Aragoi (Zangozerria)
- Sartze (Auñamendi)
- Tebas-Muru Artederreta (Iruñerria)
- Untzitibar (Agoitzaldea)
- Urraulbeiti (Irunberrialdea)
- Urraulgoiti (Irunberrialdea)
- Urrotz (Pirinioaurrea)
- Urzainki (Auñamendi)
- Uztarroze (Auñamendi)
- Xabier (Zangozerria)
- Zangoza (Zangozerria)
- Zare (Zangozerria)
Monumentuak
aldatu- Artzibar.
- Aria.
- Apat etxeko garaia
- Etxeberri etxeko garaia
- Jamar etxeko garaia.
- Jauri etxeko garaia.
- Aribe.
- Eslaba.
- Galipentzu.
- Galoze.
- Garaioa.
- Garralda.
- Xabier.
- Irunberri.
- Nabaskoze.
- Noain.
- Otsagabia.
- Orbaizeta.
- Orbara.
- Orreaga.
- Zangoza.
- Tebas-Muru Artederreta.
- Untzitibar.
- Artaizko San Martin eliza
- Artaizko dorre gotikoaren aztarnak.
- Urraulgoiti.
- Baratzagaizko Fede Santuaren monasterioa (Eparoz herrian)
- Garaia (Fede Santuaren monasterioaren ondoan)
- Estoki etxeko garaia (Zabalza).
- Urraulbeiti.
- Hiriberri .
- Esa.
Ekonomia
aldatuPirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.
Erreferentziak
aldatu- Monumentuak :NAVARRA , guía y mapa. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN : 84-505-3457-7
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Monumentuan argazkiak [1] (2020ko maiatzean begiratua)
- (Gaztelaniaz) Zangozako merindadearen mapa