Pirinioaurrea
Pirinioaurrea[1] Pirinioen ondoko eskualde menditsua da, batzuen ustez mendilerro nagusiaren parte dena. Mendi-sistema gisa, Pirinioetako mendikatearen zati dira Pirinioaurreak, eta hortik sortzen dira kontrahormak.
Pirinioaurrea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.912 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 425 km |
Zabalera | 40 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°20′N 1°00′E / 42.33°N 1°E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Pirinioen hegoaldeko Pirinioaurrea
aldatuBi unitatetan banatzen dira, bien artean Pirinioaurreko Erdialdeko Sakonunea izanik[2]:
- barnealdean mendilerroko altuera gehien duten tontorrak daude (Barruko Mendilerroa);
- kanpoaldean eta aurrekoaren paraleloan daude, altuera txikiagoa duten tontorrak daude (Kanpoaldeko Mendilerroa).
Hegoaldean mendebalde-ekialde ardatzean 425 kilometroko luzera du, Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen dituela:
- Euskal Herrian: Baztan, Esteribar, Erroibar, Artzibar, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkaribar haranak.
- Aragoin: Jazetania, Alto Gállego, Sobrarbe eta Ribagorza eskualdeak.
- Katalunian: Alta Ribagorça, Pallars Jussà, Noguera, Alt Urgell, Solsonès, Berguedà, Ripollès, Garrotxa eta Alt Empordà eskualdeak.
Zabalera handiena erdigunean du: 40 kilometro. Altuera handiena duten Pirinioaurreko tontorrek 2.000 metro baino gehiago dutenez, zaila da Pirinioaurrearen eta Pirinioen arteko muga zehaztea.
Pirinioen iparraldeko Pirinioaurrea
aldatuIparraldean, Ipar Euskal Herritik Ipar Kataluniaraino heltzen da Pirinioaurrea. Han, mendiek altuera txikiagoa dute, gune nagusiak Corbières eta Plantaurel mendilerroak izanik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia, 41 or. (Noiz kontsultatua: 2010-10-5).
- ↑ Edeso, José Miguel. Euskal Herriko Geologia esparrua. "Andrés de Urdaneta" Euskal Geografi Elkargoa.