TKE Ligako 2022ko denboraldia
Getariako Arraun Elkarteak (irudian) lehen aldiz egin zuen arraun TKE Ligan 2022ko denboraldian. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2022ko uztailaren 2a |
Amaiera | 2022ko irailaren 18a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Urdaibai (218 p.) |
Txapeldunordea | Hondarribia (215 p.) |
Ohorezko tx. | Donostiarra (200 p.) Orio (184 p.) |
Jaitsiera | Ares (51 p.) |
← 2021
|
2023 →
|
TKE Ligako 2022ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 2an hasi zen Bilbo hiriko uretan eta irailaren 18an bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra bigarren aldiz jarraian irabazi ostean, Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen 2022an titulua defendatzen saiatu zen elkartea[2]; santurtziarrek, baina, ontzia osatzeko arazoak izan zituzten, neguan arraunlari ugarik taldea utzi baitzuen, eta denboraldiari ziurgabetasun handiarekin ekin zioten[3]. Lehian Getaria eta Kaiku elkartu zitzaizkion, 2021ean lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[4].
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai izan zen[5]. TKE Ligaren historian zortzigarren aldia izan zen Bou Bizkaiako mutilek garaikurra irabazi zutena (azkenekoa 2018an izan zen); guztira, 218 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 7tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, Ama Guadalupekoa ontziarekin. Hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 215 puntu eta 7 bandera eskuratu zituen. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten[6]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Hondarribiak 7 bandera eraman zituen herrira, Urdaibaik 6, Donostiarrak 3, eta Oriok eta Ondarroak bana. Antiguako Amako arraunlariek etxean irabazitako bandera ondarrutarrek lehen mailan irabazi zuten bigarren bandera izan zen[5].
Bestetik, Ares arraun elkarteak agur esan behar izan zion TKE Ligari. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 11etan bi ontzi motelenen artean izan ziren eta 51 puntu baino ez zituzten eskuratu. GT Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen; hori bai, TKE Ligaren historian 12. gelditu diren elkarteen artean puntu gehien eskuratu zituena izan zen. Isuntza Arraun Elkartea, aldiz, azkenaurrekoa izan zen 69 punturekin eta lekittarrek maila eusteko jaitsiera play-offa jokatu behar izan zuten. Kanporaketa horretan, baina, atzean utzi zituzten Bueu, San Pedro eta Pedreña ontziak eta, beraz, hurrengo urtean lehen mailan arituko dira Samertolameurekin batera[5].
Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Ander Etxegoien getariarrarentzat izan zen bigarren aldiz[7]. Podiuma Unax Eizagirrek eta Gorka Aranberrik osatu zuten.
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Getaria eta Kaiku elkarteen parte hartzea izan zen, Tiránek eta Zarautzek utzitako postuak bete zituztenak[4].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2021 |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | José Manuel Peláez | Ares (Coruña) | 9.a | |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Gustavo Vázquez | Boiro (Coruña) | 8.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia (Gipuzkoa) | 4.a | |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Ion Larrañaga | Getaria (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia (Gipuzkoa) | 2.a | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | Jose Luis Korta | Sestao (Bizkaia) | 2.a (KAE) | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 10.a | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa (Bizkaia) | 7.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Jon Salsamendi | Orio (Gipuzkoa) | 3.a | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Mikel Portularrume | Santurtzi (Bizkaia) | 1.a | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Iker Zabala | Bermeo (Bizkaia) | 6.a | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Jon Elortegi | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 5.a |
Estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldi honetan 20 estropada eta 18 bandera izan ziren jokoan[1].
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
2 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Urdaibai | 218 | 8 | 10 | 12 | 12 | 10 | 9 | 11 | 11 | 10 | 11 | 12 | 12 | 10 | 11 | 12 | 11 | 12 | 11 | 11 | 12 | 62,3 | Txapelduna | |
2. | Hondarribia | 215 | 10 | 11 | 10 | 10 | 12 | 11 | 12 | 12 | 11 | 12 | 11 | 3 | 9 | 12 | 11 | 12 | 11 | 12 | 12 | 11 | 73 | Txapeldunordea | |
3. | Donostiarra | 200 | 11 | 12 | 9 | 11 | 11 | 12 | 10 | 10 | 12 | 10 | 10 | 10 | 6 | 10 | 9 | 10 | 9 | 10 | 10 | 8 | 3 | Ohorezko txanda | |
4. | Orio | 184 | 12 | 9 | 11 | 9 | 9 | 10 | 9 | 9 | 9 | 9 | 8 | 11 | 5 | 9 | 10 | 9 | 10 | 9 | 7 | 10 | 1 | ||
5. | Getaria | 128 | 6 | 8 | 8 | 7 | 3 | 8 | 5 | 2 | 6 | 8 | 9 | 6 | 4 | 8 | 7 | 6 | 6 | 6 | 8 | 7 | - | ||
6. | Kaiku | 113 | 4 | 71 | 5 | 8 | 7 | 7 | 7 | 7 | 8 | 2 | 3 | 8 | 2 | 4 | 2 | 8 | 5 | 5 | 5 | 9 | - | ||
7. | Zierbena | 111 | 9 | 4 | 4 | 6 | 8 | 6 | 8 | 3 | 5 | 4 | 4 | 2 | 3 | 6 | 8 | 7 | 1 | 8 | 9 | 6 | - | ||
8. | Cabo da Cruz | 98 | 5 | 51 | 1 | 1 | 5 | 1 | 6 | 4 | 7 | 6 | 5 | 5 | 11 | 3 | 4 | 3 | 8 | 7 | 6 | 5 | - | ||
9. | Ondarroa | 77 | 3 | 1 | 3 | 5 | 4 | 2 | 3 | 5 | 4 | 5 | 7 | 4 | 12 | 5 | 6 | 2 | 3 | 3 | - | - | 1 | ||
10. | Santurtzi | 75 | 7 | 3 | 2 | 4 | 2 | 4 | 4 | 6 | 1 | 1 | 1 | 9 | 8 | 7 | 3 | 5 | 7 | 1 | - | - | - | ||
11. | Lekittarra | 69 | 1 | 6 | 7 | 2 | 6 | 5 | 1 | 1 | 3 | 7 | 6 | 7 | 1 | 1 | 5 | 4 | 2 | 4 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Ares | 51 | 2 | 2 | 6 | 3 | 04 | 3 | 2 | 8 | 2 | 3 | 2 | 1 | 7 | 2 | 1 | 1 | 4 | 2 | - | - | - | 2023ko GT Liga |
1 Kaikuk eta Cabo da Cruzek hiruna segundoko zigorra jaso zuten[10].
2 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
3 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].
4 Ares estropadatik kanporatua izan zen azken luzean Cabo da Cruzen traineruaren aurka jo ondoren[11].
Jaitsiera/Igoera play-offa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Lekittarrak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Pedreñak; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortuko 2023ko denboraldian parte hartzeko txartela[12].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Bueu | Club de Mar Bueu | Maruxia | José Ferral | Bueu (Pontevedra) | 2.a (GTL) | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 11.a | |
Pedreña | Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | La Pedreñera | Joseba Fernández | Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) | 2.a (KAE) | |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | Daniel Pérez | Meira, Moaña (Pontevedra) | 1.a (GTL) | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Asier Carballeda | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Lekittarra | 9 | 5 | 4 | 2023ko TKE Liga |
2 | Samertolameu | 9 | 4 | 5 | |
3 | Bueu | 6 | 3 | 3 | 2023ko GT Liga |
4 | San Pedro | 3 | 2 | 1 | 2023ko KAE Liga |
5 | Pedreña | 3 | 1 | 2 |
Patroi Hoberenaren saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[1] |
---|---|---|---|
1 | Ander Etxegoien | Orio | 141 |
2 | Unax Eizagirre | Getaria | 115 |
3 | Gorka Aranberri | Urdaibai | 109 |
4 | Felix Duarte | Cabo da Cruz | 102 |
5 | Arkaitz Diaz | Donostiarra | 98 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d "2022ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.05.25
- ↑ (Gaztelaniaz) «Santurtzi deja de ser amenaza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021.11.12).
- ↑ «Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.06).
- ↑ a b «Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.01.02).
- ↑ a b c «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
- ↑ «Urdaibai, Eusko Label Ligako txapeldun denboraldiko azken bandera irabazita» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
- ↑ «Ander Etxegoien eta Nadeth Agirre sarituko dituzte bihar, patroi onenak izan direlako» Karkara (Noiz kontsultatua: 2022.10.20).
- ↑ a b «Urdaibaik aurrerapausoa eman du Coruñako Banderako lehen jardunaldian» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.07.09).
- ↑ a b «Oriok eta Urdaibaik irabazi dituzte Zarauzko Ikurrinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.08.21).
- ↑ "Fabrika XIV. Bandera-Emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.07.02
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cabo recupera los puntos de Orio tras estimarse sus alegaciones» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022.07.26).
- ↑ "Play-off 2. jardunaldia". Eusko Label Liga. 2022.09.18
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
TKE Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |