Donostiarra
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 2007 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Alberto López |
Entrenatzailea | Igor Makazaga |
Patroia(k) | Arkaitz Diaz Jon Iruretagoiena |
Kolorea(k) | Zuria eta urdina |
Trainerua | Torrekua II |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera (Donostiak 14) 0 TKE Liga (Donostiak 0) 1 KAE1 Liga (Donostiak 1) 1 KAE2 Liga (Donostiak 1) 0 Espainiako Txapelketa (Donostiak 2) 0 Euskadiko Txapelketa (Donostiak 1) |
2024: Kontxa | 3.a |
2024 | 3.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.donostiarra.eus |
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Donostiako (Gipuzkoa) traineru bateratua da. Hiria ordezkatzen duen traineru bakarrean biltzen ditu Donostiako arraunketaren historiako klub desberdinetako arraunlariak.
Donostiarra da taldearentzat hautatu zen izena; hori da lehiaketarako erabiltzen dena, eta horixe agertzen da traineruan eta klubaren ikurrean. Hala ere, arautegiak ez zuen izen hori erabiltzen uzten, eta CDR Kaiarriba du ofizialki izena klubak.
Jarduera nagusia trainerua bada ere, trainerilla eta batela ere lantzen ditu, baita noizbait aulki mugikorreko modalitateren bat ere, eta Mediterraneoko Llaut modalitateko Espainiako Txapelketan ere parte hartu izan du.
Klubaren traineruan eta arraunlarien jantzietan zuria da kolore nagusia, horixe baita historikoki Donostia arraunean bereizi izan duen kolorea. Alabaina, elementu edo zati osagarri urdin batzuk ere ageri dira, zuriarekin batera, Donostiako Banderaren koloreei erreferentzia egiteko.
Donostiarra Bandera antolatzen duen taldea da.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiaren izenean lehiatu diren traineru guztiek kate luzea osatu dute arraunaren historian zehar, eta kate horri beste katebegi bat erantsi zion 2007an Donostiarra sortu zuen ekimenak.
Historikoki, Donostia hiriko traineruak lehiakorrak izan dira. Arraunketa tradizionalaren garaian, arrantzale-kuadrillek eratutako traineruen garaian, lehen mailakoak ziren traineru donostiarrak Luis Karril, Kiriko eta Soterotxo bezalako patroien gidaritzapean. Kontxako Banderaren lehen 30 edizioetatik 13 irabazita, hirugarrena da Donostia irabazleen sailkapen historikoan, guztira 14 baititu.
Kuadrillen garaiaren ondoren, arraun kluben zerrenda luzea osatu dute donostiarrek historian zehar (guztira 12 arraun elkarte donostiar aritu dira Kontxan), Donostian tradizio handiko kirola izan baita traineruko arraunketa, kirol honen hasiera-hasieratik. Eta maila onean betiere, Espainiako Txapelketak lortu dituenez Donostiak traineruetan, trainerilletan, bateletan, aulki mugikorreko kategoria nagusi guztietan, eta baita Mediterraneoko llaütetan ere.
Hiriko arraun-klub bakoitzak bere trainerua eratu eta traineru donostiar bat baino gehiago uretaratzen zirenean ere, maila oso ona ematen zuten: 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat.
Hala ere, 1990eko hamarkadako bigarren erdian elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Izan ere, Donostiako klubak batzuetan trainerua osatu ezinik ere geratu baitziren. Horren ondorioz, emaitzak eskasten joan ziren, eta donostiar arraunlariak nahi baino errazago joaten ziren hiritik kanpo arraun egitera.
Traineru bateratuaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu eta traineru bateratua eratu behar zela kontsideratu zen. Udalaren inplikazioa lortuta, harekin hitzarmena eratu zuten klub historikoek, eta horrela sortu zen, 2007ko amaieran, Donostiako traineru bateratua: Donostiarra. Horretarako espreski klub berria sortu zen: CDR Kaiarriba (klubari izen ofizial hori eman zitzaion, arautegiak ez baitzuen uzten Donostiarra izeneko kluba sortzen). Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek ordezkaritza paritarioa zuten klub berriaren zuzendaritzan, Iñaki Arana lehen lehendakaria izanik.
2008 denboraldian Luis Mari Etxart izan zen entrenatzailea, eta, kirol-bilakaerari ondo ez iritzita, Jose Ramon Mendizabal ''Mendi'' entrenatzailea ekartzeko proposamena egin zen. Horrek tirabirak sortu zituen Ur-Kirolaken eta Donostia Arraun eta udalaren artean. Zuzendaritzako ordezkaritza paritarioaren eraginez, berdinketan oinarritutako blokeoa zegoen erabakiak hartzeko orduan. Blokeo horrek ez atzera ez aurrerako egoera sortzen zuela eta, udalak hitzarmena hautsi eta planteamendu berri bat bultzatzea erabaki zuen.
2009 urtearen hasieran, klub egitura berria ezarriko zuten estatutu eta hitzarmen berriak eratu ziren udalarekin: lehengo bi klubez gainera, Club Deportivo Fortuna ere gehitu zen, eta herritarrei bazkide izateko aukera eman zitzaien. Horrela, berdinketak eragotziko lituzkeen zuzendaritza eratu zen: bina kide dute zuzendaritzan Ur-Kirolak eta Arraunek, beste bi kide bazkide-masa berriak, eta bat Fortunak. Alberto Goitia izendatu zen lehendakari berria.
2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.
Fortunatik bereizi zen Kiriko AKE klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoen traineruak KAE-1 Ligan hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik TKE Ligarako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo. 2017 denboraldirako, Igor Makazaga sanjuandarra izendatu zen entrenatzaile, eta, KAE 1 Liga irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuta, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen[1].
Lehen banderak, berriz, 2015eko denboraldian lortu zituen Donostiarrak. 2019an irabazi zuen TKE Ligako lehen bandera, eta 2019an bertan irabazi zuen Arkaitz Diaz patroiak liga horretako patroi onenaren saria. 2021ean denboraldi bikaina osatu zuen, Kontxan berriz laugarren eginez eta Ligan ohorezko txandan arituz eta berriz ere patroi onenaren saria jasoz. 2022an, 3. postua lortu zuen Ligan.
Kontxako Banderan, 2022an lortutako 2. postua du orain arteko posturik onena. Beste modalitateetan egindako saioen artean, azpimarratzekoa da Espainiako Llaüt Txapelketa irabazi zuela 2013an eta Espainiako Batel Txapelketa 2019an.
B traineruaren helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta KAE 2 Ligan aritu zen, 2018an KAE 1 Ligara igotzea lortu zuen arte.
Emakumezkoen trainerua 2017an uretaratu zuen lehen aldiz. Hauxe izan zen emakumezkoen hirugarren traineru donostiarra, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen eta play-offak jokatu ondoren maila gorenera igo zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako traineruek, arrantzale-kuadrillen garaitik hasita, garaipen eta bandera ugari lortu dituzte historian zehar, eta honako hauek dira garrantzizkoenak:
- Txapelduna (14): 1879, 1883, 1887, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950.
- Txapelduna (2): 1945 eta 1992.
- Txapelduna (1): 1992.
Garaipen horien zerrenda osoa ikusteko:
Donostiarraren palmaresa (gizonezkoak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipen horietatik, hauek dira Donostiarra 2008an lehian hasi zenetik klub honek lortutakoak:
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2022.
- Hirugarrena (1): 2024.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0):
- Hirugarrena (2): 2022, 2024
- Irabazitako estropadak (2024 barne): 9
- TKE Ligako patroi onenaren saria (2): 2019[2], 2021
- Parte hartzeak (7): 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
- KAE 1 Liga (1): 2017
- KAE 2 Liga (1): 2018
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (0):
- Hirugarren 2019an.
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (1): 2021.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (0): bigarrena, 2017, 2020 eta 2021ean.
- Txapelduna (0):
- Bigarrena (4): 2020, 2021, 2022, 2023.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2019
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (6): 2018, 2019, 2021, 2022, 2023, 2024
- Gipuzkoako Batel Liga (4): 2019, 2020, 2022, 2023
Mediterraneoko Llaütak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Llaüt Txapelketa (1): 2013
Sailkapenak eta urteko bestelako datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Traineru Liga | Liga | Kontxa | GipTx | EusTx | EspTx | Trainerua | Entrenatzailea | Patroia |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2008 | KAE 1 Liga | 7. | 8. | 7. | - | - | Kiriko | Luis Mari Etxart | Ander Iriarte |
2009 | KAE 1 Liga | 7. | 7. | 7. | 7. | - | Lugañene/Donostiarra[3] | Mendi | Asier Lopez |
2010 | KAE 1 Liga | 5. | 8. | 7. | - | - | Torrekua [4] | Mendi | Juan Mari Lujanbio |
2011 | KAE 1 Liga | 4. | 4. | 4. | 8. | - | Torrekua | Mendi | Arkaitz Diaz |
2012 | KAE 1 Liga | 5. | 8. | 7. | - | - | Torrekua | Mendi | Arkaitz Diaz |
2013 | KAE 1 Liga | 7. | 7. | 8. | - | - | Torrekua II[5] | Xabier Zabala | Ander Iriarte |
2014 | KAE 1 Liga | 5. | 8. | 8. | - | - | Torrekua II | Xabier Zabala | Ander Iriarte |
2015 | KAE 1 Liga | 6. | 8. | 5. | - | - | Torrekua II | Xabier Zabala | Ander Iriarte |
2016 | KAE 1 Liga | 2. | 7. | 6. | - | - | Torrekua II | Mendi | Ander Iriarte |
2017 | KAE 1 Liga | 1. | 7. | 3. | 6. | - | Bantxa | Igor Makazaga | Ander Iriarte |
2018 | TKE Liga | 7. | 7. | 3. | 7. | - | Bantxa | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2019 | TKE Liga | 6. | 4. | 3. | 6. | 3. | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2020 | TKE Liga | 6. | 6. | 2. | 3. | - | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2021 | TKE Liga | 4. | 4. | 2. | 2. | - | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2022 | TKE Liga | 3. | 2. | 2. | 3. | - | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2023 | TKE Liga | 4. | 4. | 2. | 4. | - | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
2024 | TKE Liga | 3. | 3. | 3. | 6. | - | Torrekua II | Igor Makazaga | Arkaitz Diaz |
B trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiarra B | |
---|---|
Entrenatzailea | David Sainz |
Patroia(k) | - |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Torrekua |
Palmaresa | 0 KAE 1 Liga 1 KAE 2 Liga |
2024 | 2.a (KAE 2 Ligan) |
Donostiarraren B ontzia klubaren bigarren urtean uretaratu zen lehen aldiz, 2009an.
Harrobia lantzea du helburu, lehen trainerurako mutilak prestatzeko zereginean betiere: Donostiako klubetako gaztetxoak biltzen ditu, baita Urumearen arroako hainbat arraunlari ere.
KAE 2 Ligan hasi zuen ibilbidea, eta KAE 1 Ligarako igoera lortu zuen 2018an. Bi denboraldi egin zituen bertan. 2022an bigarren egin eta play-offetan mailaz igotzea lortu zuen berriz. Play-offetako gainerako taldeek errekurtsoa jarru zuten arraunlari baten partehartze ezegokiaz eta epaileek arrazoia eman ondoren Ligako hainbat jardunalditan ere puntu kenketak egin zitzaizkion eta KAE 2 Ligako bosgarren postuan gelditu zen.
2024 denboraldian hiru bandera irabazi zituen (Santoña, Erandio eta Ría del Ason) eta Ligan 2. postua eskuratu zuen. Ondoren play-offetan bigarren egin eta mailaz igotzeko aukera handiak ditu.
Ligak:
- KAE 2 Liga (1): 2018
Banderak:
Etxekoak | Donostiarra Bandera (0) |
Gipuzkoan | Hondarribiko Promozio estropada (1): 2018. Pasaiako Bandera (1): 2018. Getariako Bandera (1): 2019. |
Bizkaian | Erandioko Ikurrina (1): 2024. |
Kantabrian | Camargoko Bandera (1): 2018. Castro Urdialesko Bandera (1): 2018. Laredoko Bandera (1): 2018. Pedreña Dynasol Saria (1): 2019. Challenge Castro Urdiales (1): 2021. Santoñako Bandera (1): 2024. Ría del Asón Bandera (1): 2024 |
Denboraldiak
Urtea | Traineru Liga | Trainerua | Entrenatzailea | Patroia |
---|---|---|---|---|
2009 | KAE 2 Liga: 11. | Koruko Ama / Lugañene | Manu Roteta | Andoni Ostolaza |
2010 | KAE 2 Liga: 8. | Lugañene | Joxan Jauregi | Xabier Goienetxea |
2011 | KAE 2 Liga: 8. | Lugañene | Joxan Jauregi | Xabier Goienetxea |
2012 | KAE 2 Liga: 4. | Lugañene | Joxan Jauregi | Xabier Goienetxea |
2013 | B ontzirik ez. | |||
2014 | KAE 2 Liga: 13. | Torrekua / Lugañene | Mikel Kortadi | Jon Iruretagoiena |
2015 | KAE 2 Liga: 10. | Torrekua | Garikoitz Azkue | Jon Iruretagoiena |
2016 | KAE 2 Liga: 5. | Torrekua | Garikoitz Azkue | Jon Iruretagoiena |
2017 | KAE 2 Liga: 4. | Torrekua II | Garikoitz Azkue | Jon Iruretagoiena |
2018 | KAE 2 Liga: 1. | Torrekua II | Rufo Urtizberea | Andoni Saizar |
2019 | KAE 1 Liga: 4. | Bantxa | Rufo Urtizberea | Ander Egaña, Andoni Saizar |
2020 | KAE 1 Liga: 11. | Bantxa | Hegoi Intxauspe | Ander Egaña |
2021 | KAE 2 Liga: 5. | Torrekua | Rufo Urtizberea | Natalia Tubio |
2022 | KAE 2 Liga: 5. | Torrekua | Fernando Balenziaga | Maddi Retegi |
2023 | KAE 2 Liga: 3. | Torrekua | Fernando Balenziaga | Aitzol Tolosa |
2024 | KAE 2 Liga: 2. | Torrekua | Fernando Balenziaga | Aitzol Tolosa |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiarra | |
---|---|
Entrenatzailea | Ibon Urbieta |
Patroia(k) | Nerea Perez |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Bantxa |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 2 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa 1 ETE Liga |
2024: Kontxa | 2.a |
2024 | 4.a (Euskotren Liga) |
2017an uretaratu zuen Donostiarrak lehen aldiz emakumezkoen trainerua. Donostian antolatu zen emakumezkoen hirugarren trainerua izan zen, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Donostia Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren (2015 denboraldi horretan, Donostiarra hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait, baina 2016an ez zen akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta Arraun Lagunakek bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua). 2017 denboraldirako bi traineru donostiar izan ziren uretan, Arraun Lagunak eta Donostiarra.
Bere lehen denboraldian, 2017an, lortu zuen Donostiarrak emakumezkoen bere lehen bandera. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen[6], maila gordeneko ligara igotzeko play-offera sailkatuz. Play-offetan, Euskotren ligara igotzea lortu zuen[7]. Euskotren Ligako lehen parte-hartzean hirugarren postua lortu, eta play-offa sahiestu zuen.
Donostiako talde bateko lehen emakumezko entrenatzailea Maialen Arrazola donostiarra izan zen, 2020 denboraldian Donostiarrako entrenatzaile eta arraunlari modura itzuli baitzen arraun-mundura, bi urtez utzita izan ondoren.[8]
Nerea Perez patroiak Emakumezkoen Traineru Ligako patroi onenaren saria irabazi zuen 2023an eta 2024. 2023an traineru donostiarren arteko lehia izan zen Kontxako Banderan eta Donostiarrak bigarren egin zuen.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2020.
- Hirugarrena (4): 2019, 2021, 2022, 2023.
- Irabazitako estropadak (2024 barne): 7
- Parte hartzeak (6): 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
- Patroirik onena (1): 2023.
- ETE Liga (1): 2018.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (0)
- Euskadiko Txapelketa (2): 2020, 2023.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2020, 2021.
- Gipuzkoako Txapelketa (1): 2023.
Gainontzeko banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handiak | Zarauzko Ikurrina (0) Getxoko Bandera (0) |
Etxekoak | Donostiarra Bandera (1): 2018. Donostiako Aste Nagusiko Bandera (5): 2017, 2018, 2021, 2022, 2023. Fabrika Bandera (1): 2023. |
Gipuzkoan | Bisiguaren Eguneko bandera (1): 2018. Pasaiako Bandera (1): 2018. Orioko Bandera (1): 2020. Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2023. Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2024. |
Bizkaian | Lekeitioko Bandera (2): 2018, 2021. Ondarroako Bandera (1): 2018. Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2019. Petronor Bandera (1): 2020. Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2023. Santurtziko Bandera (1): 2023. |
Kantabrian | Colindresko Bandera (1): 2018. |
Galizian | Rianxeira Bandera - Boiro (1): 2023. |
Aulki mugikorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako aulki mugikorreko itsas arraunketa txapelketa (C4X+): 2017
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Trainerilla Txapelketa (1): 2021
- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (1): 2021
- Gipuzkoako Trainerilla Liga (1): 2021
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (2): 2020, 2023
- Euskadiko Batel Txapelketa (2): 2020, 2023
- Gipuzkoako Batel Liga (2): 2020, 2023
Sailkapenak eta urteko bestelako datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Traineru Liga | Liga | Kontxa | GipTx | EusTx | EspTx | Trainerua | Entrenatzailea | Patroia |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 | Gipuzkoako Liga | 7. | 7. | 6. | 7. | - | Torrekua | Borja Mena | Erika Gonzalez |
2018 | ETE Liga | 1. | 6. | 3. | 4. | - | Torrekua | Iñaki Mendizabal | Inder Paredes |
2019 | Euskotren Liga | 3. | 5. | 6. | - | - | Torrekua | Iñaki Mendizabal | Inder Paredes |
2020 | Euskotren Liga | 2. | 2. | 2. | 1. | - | Torrekua | Maialen Arrazola | Natalia Tubio |
2021 | Euskotren Liga | 3. | 3. | 6. | 3. | - | Bantxa, Torrekua | "Mendi" | Nerea Perez, Natalia Tubio |
2022 | Euskotren Liga | 3. | 3. | 4. | 4. | - | Bantxa | Rufo Urtizberea | Nerea Perez, Natalia Tubio |
2023 | Euskotren Liga | 3. | 2. | 1. | 1. | - | Bantxa | Rufo Urtizberea | Nerea Perez |
2024 | Euskotren Liga | 4. | 2. | 3. | 3. | 3. | Bantxa | Rufo Urtizberea | Nerea Perez |
Presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak» TKEren weba 2017-09-17.
- ↑ «Arkaitz Diazek patroi onenaren saria jaso du» TKE Ligako webgunea 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ Bigarren ontzi hau, SDR Castrok utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta Torrekua izena eman zitzaion.
- ↑ Kontxako Banderan Lugañene traineruarekin atera ziren.
- ↑ «Kuadrilla eta traineru berria aurkeztu ditu Donostiarrak» Irutxuloko Hitza 2018-08-26.
- ↑ «Amaiera paregabea» BERRIA 2018-08-26.
- ↑ «Gailurretik, itsasoa bare» BERRIA 2018-09-20.
- ↑ «Maialen Arrazola izango da Donostiarrako emakumezkoen traineruko entrenatzailea» BERRIA 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostiarraren webgune ofiziala
- KAE-ARC Ligaren webgunea Klubaren urtez urteko sailkapenak eta plantillak ageri dira
- Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga
- "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da
2024ko TKE ligako taldeak | ||
---|---|---|
Bermeo Urdaibai • Bueu • Cabo da Cruz • Donostiarra • Getaria • Hondarribia • Kaiku • Lekittarra • Ondarroa • Orio • San Pedro • Zierbena |