[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Club de Remo Cabo da Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Cabo de Cruz» orritik birbideratua)
Club de Remo Cabo da Cruz
Sorrera 1979
Herria Galizia Cabo de Cruz, Boiro, Coruña
Lehendakaria Galizia Luis Piñeiro Oliveira
Entrenatzailea Galizia Iago Davila
Patroia(k) Galizia Martin Leborán
Galizia Alfonso Díaz
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Galiziako Liga
0 Espainiako Txapelketa
12 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa 8.a
2024 9.a (TKE Liga)
Webgunea www.crcc.gal
Cabo da Cruz, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Club de Remo Cabo da Cruz (euskaraz: Cabo da Cruz Arraun Elkartea) Boiro udalerriko (Coruña) Cabo de Cruz herriko arraun taldea da. TKE Ligan ibili zen 2008 arte. eta 2014an itzuli zen.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan. 2024an lau traineru izan zituen lehian, gizonezkoen bi eta emakumezkoen bi, harrobiarekin lan handia egiten duenaren erakusgarri-

Aulki mugikorrean ere jarduten du, klubeko Esmeralda Santos Maceiras edo Marcos García Treus Espainiako selekzioarekin aritu izan ziren Munduko Txapelketetan.[1]

Elastikoak eta trainerua gorriak dira. Traineruaren izena Cabo da Cruz da.

Klubaren lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko irailaren 9an sortua[2], 1990eko hamarkada arte Galiziako lehiaketetan hartu zuen parte, A Coruñako probintziako traineru nagusia izan zelarik, honen adierazgarri 1980 eta 1985 arteko txapelketa probintzial guztiak irabazi izana. 1992 eta 1993an ez zuen trainerua ateratzerik izan baina azken urte honetan Udal Arraun Eskola eraiki eta kluba berpiztu zen.[1]

TKE ligaren sorreran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an TKE Liga sortu zenean, Cabo de Cruz bertan hasi zen lehiatzen Mecos eta Tiránekin batera[2]. Bigarren txandan finkatu zen eta 2004an Hondarribiako Bandera ere lortu zuen. 2009 urtean TKE Ligan parte hartzeari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta[2], baina kirol maila mantendu zuen Galiziako Liga irabaziz. 2010 eta 2011ean hirugarrena izan zen Ligan.

TKE Ligara itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an Galiziako Ligan bigarren egin ondoren play offak jokatu eta berriz ere TKE Ligara igotzea lortu zuen. Harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta urte honetan bigarren taldea osatu zuen, Náutico de Boiro izenarekin, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu zena.

2014ko denboraldia bikaina osatu zuen. Galiziako Txapelketa irabazi zuen berriz, TKE Ligako ohorezko txandan aritu zen eta laugarren postua eskuratu zuen bukaeran. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen bosgarren aldiz, azkenean 7. postua eskuratu zuen. Hurrengo urteetan Ligan postu lasaietan ibili ondoren 2018an berriz sailkatu zen Kontxako Banderarako eta aurrenekoz ohorezko txandan aritu zen. Bigarren garaipen bat lortu zuen TKE Ligako estropadetan, berriz ere Hondarribiko Bandera.[1]

Hurrengo urteetan TKE Ligako erdiko txandan aritu da eta 2020 eta 2021eko Kontxan ere sartu zen. 2022an denboraldi gorabeheratsu baten ondoren bi segundogatik ez zen Donostiako Banderarako sailkatu.

Harrobi lanetan ari den kluba da. Bigarren trainerua Galiziako B Ligako onenetakoa izan zen eta nesketan Liga nagusian sartzea lortu zuen 2016an. Hurrengo urteetan bigaren txandan egonkortu da. 2018an berriz sailkatu zen Kontxarako eta 5. postua lortu zuen. Hurrengo urteetan Ligako bigarren txandan justu antzean ibili da eta 2024an bederatzigarren amaitu zuen Liga. Hala ere Kontxako Banderara sarritan sailkatu da, 2018, 2020, 2021, 2023 eta 2024 urteetan.[3]

Cabo da Cruz 2012ko Teresa Herrera Banderan.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Bosgarrena 2004, 2005 eta 2018an.
  • Sailkatua (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2014, 2018, 2020, 2021, 2023 eta 2024.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0):
  • Laugarrena 2014an.
  • Irabazitako estropadak (2022 barne): 2
  • Parte hartzeak (17): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
  • Galiziako Traineruen Liga (1): 2009.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2004.
  • Txapelduna (12): 2005, 2006, 2008, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
  • Iparraldeko Galiziako Txapelketa (1977-1986) (6): 1980, 1981, 1982, 1984, 1985 eta 1986.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziatik kanpora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Batel estropadak Boiron.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE 18
LGT 1 5
LGT 2 0
2025 barne.
Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 6.a 7.a
2004 TKE Liga, 6.a 5.a
2005 TKE Liga, 7.a 5.a
2006 TKE Liga, 5.a 7.a
2007 TKE Liga, 10.a -
2008 TKE Liga, 9.a -
2009 Galiziako A Liga, 1.a -
2010 Galiziako A Liga, 3.a -
2011 Galiziako A Liga, 3.a -
2012 Galiziako A Liga, 4.a -
2013 Galiziako A Liga, 2.a -
2014 TKE Liga, 4.a 7.a
2015 TKE Liga, 6.a -
2016 TKE Liga, 8.a -
2017 TKE Liga, 10.a -
2018 TKE Liga, 6.a 5.a
2019 TKE Liga, 8.a -
2020 TKE Liga, 7.a 7.a
2021 TKE Liga, 8.a 7.a
2022 TKE Liga, 8.a -
2023 TKE Liga, 6.a 6.a
2024 TKE Liga, 9.a 8.a
2025 TKE Liga,
Club de Remo Cabo da Cruz B
Entrenatzailea Galizia Marco Antonio Silva
Patroia(k) Galizia Ana Rodriguez Ourille
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Galiziako A Liga
1 Galiziako B Liga
2024 10.a (Galiziako A Liga)


2013an bigarren trainerua atera zuten Club Náutico Boiro izenarekin Galiziako Traineruen B Ligan aritzeko, baina gaur egun Cabo da Cruz B izenaz ezagutzen da.

Lehen urtean B mailako bigarren postua eskuratu zuen. Harrobi lan horri esker talde nagusiak TKE Ligara igo eta 2014an denboraldi bikaina egin zuen. 2015ean lehorrean egon ondoren 2016an berriz atera zuen bigarren trainerua eta bi estropada irabazita bigarren egin zuen. 2018an B Liga irabazi eta 2019tik aurrera A mailan ibili da urtetik urtera postuak hobetuz[4]. 2021eko denboraldian hirugarrena izan zen.

Dendoraldiak
LGT 1 7
LGT 2 4
2025 barne.
Urtea Liga
2013 Galiziako B Liga, 2.a
2014 Galiziako B Liga, 6.a
2015 -
2016 Galiziako B Liga, 2.a
2017 -
2018 Galiziako B Liga, 1.a
2019 Galiziako A Liga, 8.a
2020 Galiziako A maila, 5.a
2021 Galiziako A maila, 3.a
2022 Galiziako A maila, 5.a
2023 Galiziako A maila, 6.a
2024 Galiziako A maila, 10.a
2025 Galiziako A maila

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Cabo da Cruz
Entrenatzailea Galizia Eugenio Pena
Patroia(k) Galizia Natalia Tubío Dieste
Galizia Ana Rodriguez Ourille
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
5 Galiziako Liga
4 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 7.a (Euskotren Liga)


Cabo da Cruz taldeko arraunlaria 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.
A Pobra-Cabo, 2018ko trainerua.

Inoiz jokatu den aurreneko emakumezkoen traineru estropada irabazi zuen Cabo da Cruzek, Hondarribian 2005ean jokatu zen Txingudi Bandera hain zuzen ere[5]. Ordutik ez du trainerurik atera 2014an berriz animatu diren arte. Galiziako ligan hartu du parte eta Euskotren Ligarako sailkapen estropadan ere aritu zen baina ez zuen sailkatzerik lortu.

Galiziako ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean trainerua uretaratu zuen berriz baina Traineru Ligarako sailkapen estropadan laugarren egin zuenez ez zen artu. Kontxako sailkapen estropadan ere bosgarrena izan zenez ez zen sailkatu. Galizian ordea nagusi izan zen, txapelketa irabazi zuen eta baita galiziar ligako estropada guztiak ere. 2016an berriz saiatu eta lortu zuen Emakumezkoen Traineru Ligan sartzea. Ligan laugarren egin zuen[6] eta ondoren Kontxan ere laugarren egin zuen[7]. 2017an ordea denboraldi apala egin zuen.

2018an Pueblarekin bat egin zuen A Pobra-Cabo izena hartuz, baina ez zuen lortu Euskotren Ligara (9.) edo Kontxara (8.) sartzerik eta bigarren egin zuen Galiziako Ligan.

2019an berriz ere bakarrean osatu zuen trainerua eta Galizian bigarren bada ere estropada bat irabazi zuen, txapelduna izan zen Mecos-en etxean hain zuzen ere. 2020an Galiziako Liga irabazi zuen sei estropadatatik bost irabazita eta Galiziako txapelduna ere izan zen, baina ez zuen Kontxako Banderara sartzerik lortu. 2021ean laugarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga, bigarrena jarraian.

Euskotren ligan hiru urte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an bosgarrenez irabazi zuen Galiziako Liga eta Euskotren Ligara igo zen. Denboraldia borobiltzeko Kontxako Banderara sailkatu zen bigarren aldiz. 2023 eta 2024an zazpigarren egin zuen Ligan. Lehenengo urtean araudiak hala esanda salbuetsita egon bazen ere[8] bigarrenean play-ffak jokatu behar izan zituen eta maila galdu zuen.[9]

  • Laugarrena (1): 2016.
  • Sailkatua (2): 2016, 2022.
  • Laugarrena (1): 2016.
  • Parte hartzeak (2): 2016, 2023.
  • Galiziako Liga (5): 2015, 2016, 2020, 2021, 2022.
  • Txingudi Bandera (1): 2005.
  • Teresa Herrera Bandera (2): 2016, 2022.
  • Bueu-Presentación (1): 2015.
  • Virxe do Carme (O Grove) (2): 2015, 2019.
  • Concello Rianxo (2): 2015, 2020.
  • Parquistas de Carril (1): 2015.
  • Concello de Cangas (1); 2015.
  • Cidade de Ferrol (2): 2016, 2022.
  • Bandera Rianxeira (3): 2020, 2021, 2022.
  • Redondela (2): 2020, 2022.
  • Fandicosta-Tirán (1): 2020.
  • Perillo (1): 2020.
  • Alicrusa, A Pobran (2): 2021, 2022.
  • Liga LGT, Rianxon (2): 2021.
  • Bandeira Cortizo (1): 2021.
  • Concello Sanxenxo (1): 2022.
  • Bandeira Reganosa (1): 2022.
  • San Jose Sari Nagusia (Astillero) (1): 2024.

SD Rias Baixas

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen. Patroi nagusia izan zen Laura Hermo bera ere Boirokoa da. Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:

Dendoraldiak
Euskotren 3
LGT 9
2025 barne.
Urtea Liga Kontxa Galiziako txap. Espainiako txap.
2014 Galiziako Liga, 2.a - 2.a -
2015 Galiziako Liga, 1.a - 1.a -
2016 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a 1.a -
2017 Galiziako Liga, 4.a - 2.a -
2018 Galiziako Liga, 2.a - 2.a -
2019 Galiziako Liga, 2.a - 3.a -
2020 Galiziako Liga, 1.a - 1.a -
2021 Galiziako Liga, 1.a - 1.a -
2022 Galiziako Liga, 1.a 7.a 1.a 2.a
2023 Emakumezkoen Liga, 7.a - 1.a -
2024 Emakumezkoen Liga, 7.a - 2.a -

Emakumezkoen B trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Cabo da Cruz - B
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Galiziako Liga
2024 5.a (Galiziako Liga)

2024an emakumezkoen B trainerua atera zuen.

Urtea Liga
2024 Galiziako Liga, 5.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz, 40 años no son nada» La Voz de Galicia 2019-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  3. (Gaztelaniaz) Fraile, Iban Camino. (2024-08-28). «ZIERBENA GANA LA CLASIFICATORIA DE LA CONCHA 2024» La Grada Sports (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz B quiere dar el siguiente paso» La Voz de Galicia 2020-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  5. (Gaztelaniaz) «La tripulación femenina ganó su primera bandera en Hondarribia» La Voz de Galicia 2005-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  7. «San Juanek eta Urdaibaik lortu dute Kontxako Bandera» Irutxuloko Hitza 2016-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  8. (Gaztelaniaz) «Cabo da Cruz cerró en la Liga Euskotren un «bo ano de aprendizaxe»» La Voz de Galicia 2023-08-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  9. (Gaztelaniaz) Efe. (2024-09-16). «Galicia se queda fuera de la Liga Euskotren» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]