[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Donostiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaiarriba Arraun Elkartea» orritik birbideratua)
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea
Sorrera 2007
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Alberto López
Entrenatzailea Euskal Herria Igor Makazaga
Patroia(k) Euskal Herria Arkaitz Diaz
Euskal Herria Jon Iruretagoiena
Kolorea(k)           Zuria eta urdina
Trainerua      Torrekua II
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
(Donostiak 14)
0 TKE Liga
(Donostiak 0)
1 KAE1 Liga
(Donostiak 1)
1 KAE2 Liga
(Donostiak 1)
0 Espainiako Txapelketa
(Donostiak 2)
0 Euskadiko Txapelketa
(Donostiak 1)
2024: Kontxa 3.a
2024 3.a (TKE Liga)
Webgunea www.donostiarra.eus

Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Donostiako (Gipuzkoa) traineru bateratua da. Hiria ordezkatzen duen traineru bakarrean biltzen ditu Donostiako arraunketaren historiako klub desberdinetako arraunlariak.

Donostiarra da taldearentzat hautatu zen izena; hori da lehiaketarako erabiltzen dena, eta horixe agertzen da traineruan eta klubaren ikurrean. Hala ere, arautegiak ez zuen izen hori erabiltzen uzten, eta CDR Kaiarriba du ofizialki izena klubak.

Jarduera nagusia trainerua bada ere, trainerilla eta batela ere lantzen ditu, baita noizbait aulki mugikorreko modalitateren bat ere, eta Mediterraneoko Llaut modalitateko Espainiako Txapelketan ere parte hartu izan du.

Klubaren traineruan eta arraunlarien jantzietan zuria da kolore nagusia, horixe baita historikoki Donostia arraunean bereizi izan duen kolorea. Alabaina, elementu edo zati osagarri urdin batzuk ere ageri dira, zuriarekin batera, Donostiako Banderaren koloreei erreferentzia egiteko.

Donostiarra Bandera antolatzen duen taldea da.

Donostiaren izenean lehiatu diren traineru guztiek kate luzea osatu dute arraunaren historian zehar, eta kate horri beste katebegi bat erantsi zion 2007an Donostiarra sortu zuen ekimenak.

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako arraunketa»

Historikoki, Donostia hiriko traineruak lehiakorrak izan dira. Arraunketa tradizionalaren garaian, arrantzale-kuadrillek eratutako traineruen garaian, lehen mailakoak ziren traineru donostiarrak Luis Karril, Kiriko eta Soterotxo bezalako patroien gidaritzapean. Kontxako Banderaren lehen 30 edizioetatik 13 irabazita, hirugarrena da Donostia irabazleen sailkapen historikoan, guztira 14 baititu.

Kuadrillen garaiaren ondoren, arraun kluben zerrenda luzea osatu dute donostiarrek historian zehar (guztira 12 arraun elkarte donostiar aritu dira Kontxan), Donostian tradizio handiko kirola izan baita traineruko arraunketa, kirol honen hasiera-hasieratik. Eta maila onean betiere, Espainiako Txapelketak lortu dituenez Donostiak traineruetan, trainerilletan, bateletan, aulki mugikorreko kategoria nagusi guztietan, eta baita Mediterraneoko llaütetan ere.

Hiriko arraun-klub bakoitzak bere trainerua eratu eta traineru donostiar bat baino gehiago uretaratzen zirenean ere, maila oso ona ematen zuten: 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat.

Hala ere, 1990eko hamarkadako bigarren erdian elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Izan ere, Donostiako klubak batzuetan trainerua osatu ezinik ere geratu baitziren. Horren ondorioz, emaitzak eskasten joan ziren, eta donostiar arraunlariak nahi baino errazago joaten ziren hiritik kanpo arraun egitera.

Traineru bateratuaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiarra 2016ko Kontxako Banderan.

Irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu eta traineru bateratua eratu behar zela kontsideratu zen. Udalaren inplikazioa lortuta, harekin hitzarmena eratu zuten klub historikoek, eta horrela sortu zen, 2007ko amaieran, Donostiako traineru bateratua: Donostiarra. Horretarako espreski klub berria sortu zen: CDR Kaiarriba (klubari izen ofizial hori eman zitzaion, arautegiak ez baitzuen uzten Donostiarra izeneko kluba sortzen). Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek ordezkaritza paritarioa zuten klub berriaren zuzendaritzan, Iñaki Arana lehen lehendakaria izanik.

2008 denboraldian Luis Mari Etxart izan zen entrenatzailea, eta, kirol-bilakaerari ondo ez iritzita, Jose Ramon Mendizabal ''Mendi'' entrenatzailea ekartzeko proposamena egin zen. Horrek tirabirak sortu zituen Ur-Kirolaken eta Donostia Arraun eta udalaren artean. Zuzendaritzako ordezkaritza paritarioaren eraginez, berdinketan oinarritutako blokeoa zegoen erabakiak hartzeko orduan. Blokeo horrek ez atzera ez aurrerako egoera sortzen zuela eta, udalak hitzarmena hautsi eta planteamendu berri bat bultzatzea erabaki zuen.

2009 urtearen hasieran, klub egitura berria ezarriko zuten estatutu eta hitzarmen berriak eratu ziren udalarekin: lehengo bi klubez gainera, Club Deportivo Fortuna ere gehitu zen, eta herritarrei bazkide izateko aukera eman zitzaien. Horrela, berdinketak eragotziko lituzkeen zuzendaritza eratu zen: bina kide dute zuzendaritzan Ur-Kirolak eta Arraunek, beste bi kide bazkide-masa berriak, eta bat Fortunak. Alberto Goitia izendatu zen lehendakari berria.

2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.

Fortunatik bereizi zen Kiriko AKE klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2016 urteko Torrekua II trainerua.

Gizonezkoen traineruak KAE-1 Ligan hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik TKE Ligarako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo. 2017 denboraldirako, Igor Makazaga sanjuandarra izendatu zen entrenatzaile, eta, KAE 1 Liga irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuta, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen[1].

Lehen banderak, berriz, 2015eko denboraldian lortu zituen Donostiarrak. 2019an irabazi zuen TKE Ligako lehen bandera, eta 2019an bertan irabazi zuen Arkaitz Diaz patroiak liga horretako patroi onenaren saria. 2021ean denboraldi bikaina osatu zuen, Kontxan berriz laugarren eginez eta Ligan ohorezko txandan arituz eta berriz ere patroi onenaren saria jasoz. 2022an, 3. postua lortu zuen Ligan.

Kontxako Banderan, 2022an lortutako 2. postua du orain arteko posturik onena. Beste modalitateetan egindako saioen artean, azpimarratzekoa da Espainiako Llaüt Txapelketa irabazi zuela 2013an eta Espainiako Batel Txapelketa 2019an.

B traineruaren helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta KAE 2 Ligan aritu zen, 2018an KAE 1 Ligara igotzea lortu zuen arte.

Emakumezkoen trainerua 2017an uretaratu zuen lehen aldiz. Hauxe izan zen emakumezkoen hirugarren traineru donostiarra, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen eta play-offak jokatu ondoren maila gorenera igo zen.

Donostiako traineruek, arrantzale-kuadrillen garaitik hasita, garaipen eta bandera ugari lortu dituzte historian zehar, eta honako hauek dira garrantzizkoenak:

  • Txapelduna (14): 1879, 1883, 1887, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950.
  • Txapelduna (2): 1945 eta 1992.
  • Txapelduna (1): 1992.

Garaipen horien zerrenda osoa ikusteko:

Donostiarraren palmaresa (gizonezkoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiarra 2017ko KAE Liga irabazi berritan.

Garaipen horietatik, hauek dira Donostiarra 2008an lehian hasi zenetik klub honek lortutakoak:

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2022.
  • Hirugarrena (1): 2024.
  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (0):
  • Hirugarren 2019an.
  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (4): 2020, 2021, 2022, 2023.
Handiak El Corte Ingles Bandera (0)
Zarauzko Ikurrina (1): 2024.
Etxekoak Donostiarra Bandera (3): 2017, 2022, 2023.
Gipuzkoan Bisiguaren Egunaren Bandera (1): 2015.
Getariako Bandera (3): 2017, 2019, 2024.
Zumaiako Ikurrina (1): 2017.
Hondarribiko Promozio estropada (2): 2017, 2018.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2017
Pasaiako Bandera (1): 2018
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2022
Mutrikuko Bandera (3): 2022, 2023, 2024
Bizkaian Bilbo Hiriko Bandera (2): 2015, 2017.
Santurtziko Bandera (1): 2016.
Portugaleteko Bandera (1): 2017.
Lekeitioko Bandera (1): 2017.
Plentziako Ikurrina (1): 2017.
Antiguako Ama estropada (1): 2019.
Isuntzaren Bandera (1): 2019.
Getxoko Bandera (2): 2019, 2022.
Petronor Bandera (1): 2022.
Zorrotzaurre uharteari itzulia (1): 2024.
Erandioko Ikurrina (1): 2024.
Nafarroan Aritzaleku Kanpinaren Bandera (1): 2017.
Kantabrian Santoñako Bandera (2): 2015, 2024.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2017.
Año Jubilar Lebaniego Bandera (1): 2017.
Camargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2018
Laredoko Bandera (1): 2018.
Pedreña Dynasol Saria (1): 2019.
Challenge Castro Urdiales (1): 2021
Ría del Asón Bandera (1): 2024
Galizian Bandeira Barbanza Arousa (1): 2021
Besterik Caixabank Bandera (1): 2020.

Mediterraneoko Llaütak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenak eta urteko bestelako datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Traineru Liga Liga Kontxa GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2008 KAE 1 Liga 7. 8. 7. - - Kiriko Luis Mari Etxart Ander Iriarte
2009 KAE 1 Liga 7. 7. 7. 7. - Lugañene/Donostiarra[3] Mendi Asier Lopez
2010 KAE 1 Liga 5. 8. 7. - - Torrekua [4] Mendi Juan Mari Lujanbio
2011 KAE 1 Liga 4. 4. 4. 8. - Torrekua Mendi Arkaitz Diaz
2012 KAE 1 Liga 5. 8. 7. - - Torrekua Mendi Arkaitz Diaz
2013 KAE 1 Liga 7. 7. 8. - - Torrekua II[5] Xabier Zabala Ander Iriarte
2014 KAE 1 Liga 5. 8. 8. - - Torrekua II Xabier Zabala Ander Iriarte
2015 KAE 1 Liga 6. 8. 5. - - Torrekua II Xabier Zabala Ander Iriarte
2016 KAE 1 Liga 2. 7. 6. - - Torrekua II Mendi Ander Iriarte
2017 KAE 1 Liga 1. 7. 3. 6. - Bantxa Igor Makazaga Ander Iriarte
2018 TKE Liga 7. 7. 3. 7. - Bantxa Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2019 TKE Liga 6. 4. 3. 6. 3. Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2020 TKE Liga 6. 6. 2. 3. - Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2021 TKE Liga 4. 4. 2. 2. - Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2022 TKE Liga 3. 2. 2. 3. - Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2023 TKE Liga 4. 4. 2. 4. - Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
2024 TKE Liga 3. 3. 3. 6. - Torrekua II Igor Makazaga Arkaitz Diaz
Donostiarra B
Entrenatzailea Euskal Herria David Sainz
Patroia(k) Euskal Herria -
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Torrekua
Palmaresa 0 KAE 1 Liga
1 KAE 2 Liga
2024 2.a (KAE 2 Ligan)

Donostiarraren B ontzia klubaren bigarren urtean uretaratu zen lehen aldiz, 2009an.

Harrobia lantzea du helburu, lehen trainerurako mutilak prestatzeko zereginean betiere: Donostiako klubetako gaztetxoak biltzen ditu, baita Urumearen arroako hainbat arraunlari ere.

KAE 2 Ligan hasi zuen ibilbidea, eta KAE 1 Ligarako igoera lortu zuen 2018an. Bi denboraldi egin zituen bertan. 2022an bigarren egin eta play-offetan mailaz igotzea lortu zuen berriz. Play-offetako gainerako taldeek errekurtsoa jarru zuten arraunlari baten partehartze ezegokiaz eta epaileek arrazoia eman ondoren Ligako hainbat jardunalditan ere puntu kenketak egin zitzaizkion eta KAE 2 Ligako bosgarren postuan gelditu zen.

2024 denboraldian hiru bandera irabazi zituen (Santoña, Erandio eta Ría del Ason) eta Ligan 2. postua eskuratu zuen. Ondoren play-offetan bigarren egin eta mailaz igotzeko aukera handiak ditu.

Ligak:

Banderak:

Etxekoak Donostiarra Bandera (0)
Gipuzkoan Hondarribiko Promozio estropada (1): 2018.
Pasaiako Bandera (1): 2018.
Getariako Bandera (1): 2019.
Bizkaian Erandioko Ikurrina (1): 2024.
Kantabrian Camargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2018.
Laredoko Bandera (1): 2018.
Pedreña Dynasol Saria (1): 2019.
Challenge Castro Urdiales (1): 2021.
Santoñako Bandera (1): 2024.
Ría del Asón Bandera (1): 2024

Denboraldiak

Urtea Traineru Liga Trainerua Entrenatzailea Patroia
2009 KAE 2 Liga: 11. Koruko Ama / Lugañene Manu Roteta Andoni Ostolaza
2010 KAE 2 Liga: 8. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2011 KAE 2 Liga: 8. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2012 KAE 2 Liga: 4. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2013 B ontzirik ez.
2014 KAE 2 Liga: 13. Torrekua / Lugañene Mikel Kortadi Jon Iruretagoiena
2015 KAE 2 Liga: 10. Torrekua Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2016 KAE 2 Liga: 5. Torrekua Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2017 KAE 2 Liga: 4. Torrekua II Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2018 KAE 2 Liga: 1. Torrekua II Rufo Urtizberea Andoni Saizar
2019 KAE 1 Liga: 4. Bantxa Rufo Urtizberea Ander Egaña, Andoni Saizar
2020 KAE 1 Liga: 11. Bantxa Hegoi Intxauspe Ander Egaña
2021 KAE 2 Liga: 5. Torrekua Rufo Urtizberea Natalia Tubio
2022 KAE 2 Liga: 5. Torrekua Fernando Balenziaga Maddi Retegi
2023 KAE 2 Liga: 3. Torrekua Fernando Balenziaga Aitzol Tolosa
2024 KAE 2 Liga: 2. Torrekua Fernando Balenziaga Aitzol Tolosa

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Donostiako_arrauna#Emakumezkoen_ontziak»
Donostiarra
Entrenatzailea Euskal Herria Ibon Urbieta
Patroia(k) Euskal Herria Nerea Perez
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Bantxa
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
2 Euskadiko Txapelketa
1 Gipuzkoako Txapelketa
1 ETE Liga
2024: Kontxa 2.a
2024 4.a (Euskotren Liga)
Donostiarrako emakumezkoen traineruko arraunlariak, Oriako Traineru Jaitsieran (2019)

2017an uretaratu zuen Donostiarrak lehen aldiz emakumezkoen trainerua. Donostian antolatu zen emakumezkoen hirugarren trainerua izan zen, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Donostia Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren (2015 denboraldi horretan, Donostiarra hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait, baina 2016an ez zen akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta Arraun Lagunakek bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua). 2017 denboraldirako bi traineru donostiar izan ziren uretan, Arraun Lagunak eta Donostiarra.

Bere lehen denboraldian, 2017an, lortu zuen Donostiarrak emakumezkoen bere lehen bandera. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen[6], maila gordeneko ligara igotzeko play-offera sailkatuz. Play-offetan, Euskotren ligara igotzea lortu zuen[7]. Euskotren Ligako lehen parte-hartzean hirugarren postua lortu, eta play-offa sahiestu zuen.

Donostiako talde bateko lehen emakumezko entrenatzailea Maialen Arrazola donostiarra izan zen, 2020 denboraldian Donostiarrako entrenatzaile eta arraunlari modura itzuli baitzen arraun-mundura, bi urtez utzita izan ondoren.[8]

Nerea Perez patroiak Emakumezkoen Traineru Ligako patroi onenaren saria irabazi zuen 2023an eta 2024. 2023an traineru donostiarren arteko lehia izan zen Kontxako Banderan eta Donostiarrak bigarren egin zuen.

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2020.
  • Hirugarrena (4): 2019, 2021, 2022, 2023.
  • Irabazitako estropadak (2024 barne): 7
  • Parte hartzeak (6): 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
  • Patroirik onena (1): 2023.
  • ETE Liga (1): 2018.

Gainontzeko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Handiak Zarauzko Ikurrina (0)
Getxoko Bandera (0)
Etxekoak Donostiarra Bandera (1): 2018.
Donostiako Aste Nagusiko Bandera (5): 2017, 2018, 2021, 2022, 2023.
Fabrika Bandera (1): 2023.
Gipuzkoan Bisiguaren Eguneko bandera (1): 2018.
Pasaiako Bandera (1): 2018.
Orioko Bandera (1): 2020.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2023.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2024.
Bizkaian Lekeitioko Bandera (2): 2018, 2021.
Ondarroako Bandera (1): 2018.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2019.
Petronor Bandera (1): 2020.
Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2023.
Santurtziko Bandera (1): 2023.
Kantabrian Colindresko Bandera (1): 2018.
Galizian Rianxeira Bandera - Boiro (1): 2023.

Aulki mugikorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiako aulki mugikorreko itsas arraunketa txapelketa (C4X+): 2017

Sailkapenak eta urteko bestelako datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Traineru Liga Liga Kontxa GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2017 Gipuzkoako Liga 7. 7. 6. 7. - Torrekua Borja Mena Erika Gonzalez
2018 ETE Liga 1. 6. 3. 4. - Torrekua Iñaki Mendizabal Inder Paredes
2019 Euskotren Liga 3. 5. 6. - - Torrekua Iñaki Mendizabal Inder Paredes
2020 Euskotren Liga 2. 2. 2. 1. - Torrekua Maialen Arrazola Natalia Tubio
2021 Euskotren Liga 3. 3. 6. 3. - Bantxa, Torrekua "Mendi" Nerea Perez, Natalia Tubio
2022 Euskotren Liga 3. 3. 4. 4. - Bantxa Rufo Urtizberea Nerea Perez, Natalia Tubio
2023 Euskotren Liga 3. 2. 1. 1. - Bantxa Rufo Urtizberea Nerea Perez
2024 Euskotren Liga 4. 2. 3. 3. 3. Bantxa Rufo Urtizberea Nerea Perez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak» TKEren weba 2017-09-17.
  2. «Arkaitz Diazek patroi onenaren saria jaso du» TKE Ligako webgunea 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. Bigarren ontzi hau, SDR Castrok utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta Torrekua izena eman zitzaion.
  4. Kontxako Banderan Lugañene traineruarekin atera ziren.
  5. «Kuadrilla eta traineru berria aurkeztu ditu Donostiarrak» Irutxuloko Hitza 2018-08-26.
  6. «Amaiera paregabea» BERRIA 2018-08-26.
  7. «Gailurretik, itsasoa bare» BERRIA 2018-09-20.
  8. «Maialen Arrazola izango da Donostiarrako emakumezkoen traineruko entrenatzailea» BERRIA 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]