[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rhiannon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhiannon
Zelta mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakEpona eta Macha (en) Itzuli
Ogibideaerregina
Familia
Ezkontidea(k)Pwyll Pendefig Dyfed (en) Itzuli

Rhiannon, zelten erlijioan, Epona jainkosa zaldun galiarraren eta eta Macha irlandarraren adierazpen galestarra da. Batez ere Mabinogionen, Erdi Aroko galesen ipuin-bilduman agertzen delako da ezaguna. Lehenengo agerraldian zaldi zuri eta misteriotsu batean azaltzen da, Pwyll erregea ezagutu du eta harekin ezkondu da. Geroago, seme txikia hiltzea leporatzen diote bidegabeki, eta zigorrean zaldi gisa jokatu eta erregearen gortera bisitariak eraman behar izan zituen. Beste istorio baten arabera, lepoan asto-lepokoak eramatera behartu zuten piztia abere bat izango balitz bezala[1].

Rhiannonen irudikapena 1910eko "Myths and legends ; the Celtic race" liburuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Rhiannon | Welsh Goddess, Goddess of Horses, Sovereignty | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.