Irlandar mitologia
Mitologia zelta |
---|
Irlandar mitologiak ez dio osorik eutsi kristautasunaren helduerak ekarritako eragin handiari, baina haren zatirik handiena Erdi Aroko fraide kristauek idatzita jaso zen, nahiz eta Erdi Aroko irlandar literaturan jada mitologia honen jatorrizko esanahi erlijiosoa nabarmen murriztu zen. Irlandar mitologia da zelta mitologiako adarretatik hobekien eta gehien jaso eta gorde izan dena. Halere, eskuizkribu hauetako asko ezin izan dira gureganaino iritsi eta beste material asko idatzita jasotzeko aukerarik ere ez zuten izan. Gaur egunera ailegatu diren material apurrak nahikoak dira lau ziklo ezberdin antzemateko: Ziklo mitologikoa, Ziklo historikoa, Ulsterko zikloa eta Fenian zikloa. Ziklo hauetan kokatu ahal ezin litezkeen beste hainbat testu mitologiko ere badaude. Modu berean, ziklo honetako pertsonai batek edo gehiagok parte hartzen duten ipuin herrikoi sail zabal bat ere kontserbatu da.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandar eskuizkribuetako hiru iturri nagusiak XI. mende amaiera eta XII. mende hasierakoak dira Lebor na huidre lanarekin, Irlandar Erret Akademiako liburutegian, XII. mendeko hasieran Leinstergo Liburuarekin, Trinty Collegeko Liburutegian, eta Rawlinson Eskuizkribua, Oxford Unibertsitateko Bodleiar Liburutegian. Nahiz eta iturri hauek data horietan barne egon, materialaren zatirik handiena bere konposizioaren aurretikoa da. Lehenengo prosa edo hitz-laua VIII. mendean datatu liteke arrazoi linguistikoei jarraituz gero, eta zenbait bertso VI. mendekoak ere izan litezke.
Beste iturri garrantzitsuen artean Irlandako mendebaldean agertutako XIV. mendearen amaierako eta XV. mendearen hasierako lau eskuizkribu sail nabarmendu litezke: Lecan-en Liburu Horia, Lecan-en Liburu Handia, Hy Many-en Liburua eta Ballymote-ko Liburua. Lehendabizikoak, Trinity College-en dagoen Táin Bó Cúailnge ("Cooley-ko Ganadu Lapurreta") kontakizunaren aurreneko bertsioa dakar. Beste hiruak Irlandar Erret Akademian daude. Beste XV. mendeko eskuizkribuek, Fermoy-ko Liburua bezala, argibide edo informazio interesgarria gordetzen dute, bai eta aurregora agertu ziren lan sinkretikoek, Geoffrey Keating-en Foras Feasa ar Éirinn (Irlandako Historia) (1640an sortua), Geoffrey of Monmouth ingelesaren britaniar inbaditzaileen arbaso mitologikoen parekide izango zen irlandar historia bat sortzeko saiakera bat izan. Irlandar genealogiak berinterpretatzeko joera bat egon zen greziar eta bibliako eskema mitologikotan kokatu nahian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia zelta | ||
---|---|---|
Irlandar mitologia: Ulsterko zikloa • Fenian zikloa • Ziklo mitologikoa • Ziklo historikoa • Tuatha Dé Danann • Fomoré • Cúchulainn • Clurichaun • Táin Bó Cúailnge • Lebor Gabála Érenn • Fionn Mac Cumhaill • Fianna • Oisín • Leprechaun • Tír na nÓg • Banshee • Fir Bolg • Deirdre • Bran mac Febal • Amergin • Far darrig • Conmáel • Dagda • Daurblada • Dian Cecht • Dullahan • Eber Finn Eskoziar mitologia: Ulsterko zikloa • Finn eta Fianna • Dál Riata Galestar mitologia: Mabinogion • Mabinogiko lau adarrak • Lludd eta Llefelys • Culhwch eta Olwen • Taliesinen liburua • Galestar triadak Bretainiar mitologia: Ankou • Ys • Korrigan • Bugul Noz • Annard Noz • Morgen Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh |