[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Galestar triadak

Wikipedia, Entziklopedia askea

'Galestar Triadak' edo galeserazko bere jatorrizko izendapenean Trioedd Ynys Prydein (euskaraz "Bretainiar Uharteko Triadak"), galesko usadio edo tradiziozko historia, mitologia eta folklorearen zatiak gordetzen dituzten heuren artean erlazionatutako testuak dira eta Erdi Aroko eskuizkribuetan aurkitu izan ziren.

Testuak Artur erregea eta Britainia aurre-erromatarreko pertsonai erdi historikoen aipamenak ditu. [Bran Bendeinkatua]] bezalakoak, ezbairik gabe historikoak izan ziren pertsonaiak Bretainiako Dukea zen Britaniako Alan IV bezala (Alan Fyrgan bezala izendatzen dena), bai eta Burdin Arokoak Cassivellaunus eta Caratacus bezalakoak. Zenbait triadek amankomunean zerbaituten hiru nortasunen zerrenda besterik ez dute ematen ("Bretainia uharteko hiru bardo buruarinak" bezala), aldiz, beste batzuk azalpen narratibo substantziala dakarkite. Beharbada triadaren eitea bardo edo olerkarien artean sortuko zen nemoteknika modura, olerkiak eta historiak konposatzean, eta beranduago galestar literaturaren baliabide erretorikoa bilakatuko zen. Culhwch ac Olwen Erdi Aroko galestar ipuiak bere narratiban triada ugari ditu txertatuta.

  • Rachel Bromwich, argitaratzaile eta itzultzailea. Trioedd Ynys Prydein: The Welsh Triads. Cardiff: University of Wales Press, segunda edición, 1978. ISBN 0-7083-0690-X
  • Rachel Bromwich, argitaratzaile eta itzultzailea. Trioedd Ynys Prydein: The Welsh Triads. Cardiff: University of Wales Press, tercera edición, 2006. ISBN 0-7083-1386-8
  • W. Probert (itzultzailea) (1977), Iolo Morganwg, Britainia Handiko Triadak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
[[:s:{{{1}}}|Galestar triadak]]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]