[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Merlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merlin
Ziklo arturikoa
Merlin eta Vivien
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
SexuaGizon
EgoitzaBretainia, Kornualles, Gales eta Ingalaterra
Jardueraidazlea
Aztia
Druida
profeta
aztia
alkimista
magialaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakMorgana le Fay

Merlin[1] (ingelesez: Merlin; galesez: Myrddin) edo Merlin aztia VI. mende amaierako galestar azti bat izan zen, halere, hipotesi baten arabera Merlin ez zen pertsona jakin bat izanen, titulu bat baizik, druida bezala, eta ziklo arturikoaren pertsonai garrantzitsuenetakoa. Europar historiako azti ospetsuena da eta literatura unibertsaleko azti askoen oinarri.

Merlin aztia bere olerkiak diktatzen. XIII. mendeko frantziar eskuizkribu bateko irudia.

Merlinen historia misterioz beteta dago eta bere bizitzaren gehiengoa literatur lan edo balio historiko eskaseko iturrietan oinarrituta dagoenez, zaila egiten da bere jaiotzaren data zehatza ezartzea.

Kondairen arabera, Asmodeo deabru inkuboak sortu omen zuen, izpiritu lizun bat moja bati elkartu omen zitzaion modu ez-zilegi batean. Beste bertsio ez hain lazgarrien arabera, Merlin bere amak sortu omen zuen inongo gizonen esku hartzerik gabe. Amaitzeko, beste batzuen ustez antzinateko indar magiko batek sortu omen zuen. Bestalde, beste bertsio ilunago batek dioenez, Merlin edo galeseraz Myrddin Emrys edo Myrddin Wyllt, Britaniako errege batzuen sasikumea izan omen zen: Aurelius Ambrosius edo Merlin Anbrosius, Uther Pendragonen anaia zaharrena.

Edozein modutan, Merlinen sorreraren helburua zera omen zen: gizakiok gizon guztiok gordetzen dugun alde ilunerantz hurbilaraztea, baina Merlin heldutasunera iristean alderantzizkoa egitea erabaki zuen: garaiko gidari izpirituala bilakatu zen, eta errege ezberdinen aholkulari, horien artean Vortigern, Uther Pendragon eta Kameloteko Artur errege ospetsuarena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]