[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mendi

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Matterhorn/Cervino mendia

Mendia lurrazaleko goragune handia da, inguruko eremutik nabarmen goratzen dena[1]. Mendia muinoa baino handiagoa da. Mendien sorrera indar tektonikoek edo sumendiek eragiten dute. Indar hauek lurrazala altxa dezakete. Mendiak gutxinaka higatuz doaz, ibaien, eguraldiren eta glaziareen eraginpean. Mendi batzuk tontor bakanduak dira, baina gehienak mendikate batean kokatzen dira.

Munduko lurren % 24 dira menditsu, eta gizakien %10 bizi dira gune menditsuetan. Munduko ibai guztien sorburua mendietan dago, eta gizakien erdiek baino gehiagok mendiak behar dituzte ura lortzeko. Mendietako altitude handiek itsas mailan baino klima hotzagoak sortzen dituzte eta eragin handia dute mendietako ekosistemetan: altitude ezberdinek flora eta fauna ezberdinak dituzte. Lurra eta klima hain abegikorrak ez direnez, mendiak gutxiago erabiltzen dira nekazaritza, baina gehiago baliabideen ekoizpenean eta aisian, hala nola eski eta ibilaldietarako (mendizaletasuna).

Munduko mendi garaiena Everest da (8.848m itsas-mailatik[2], Nepal-Tibet mugan) eta Euskal Herrikoa Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m[3], Nafarroa Garaian). Eguzki Sistemako edozein planetako mendi garaiena Olympus Mons da (21.171 m, Marten).

Mendi hitza euskararen eremu guztian erabiltzen da, nahiz eta leku batzuetan beste termino batzuk ere erabili, hala nola borthü Zuberoan edo atx Arrazola-Aramaion[4]. Batzuetan baso terminoarekin nahastu izan da[5]. Badirudi latinezko mons-montis terminoarekin zerikusia duela[5]. Euskal Herriko toponimian erruz erabili izan da. XIX. mende arte, -ko mendia erabiltzen zen batez ere (adibidez Kalbarioko mendia, Apeninoko mendiak...), salbuespen batzuk izan ezik, baina XIX. mende amaieratik -ko gabe erabiltzen hasi eta azkenean gailendu (Aralar mendia, Urgull mendia, Everest mendia..)[5].

Ez dago mendi baten definizio unibertsalik. Garaiera, bolumena, malda, erliebea, espazioa eta jarraitasuna erabili dira mendia definitzeko irizpide gisa. Lekuaren arabera, altitude ezberdinen arabera hartzen da goragune bat menditzat. Adibidez, Britainia Handian eta Irlandan, goragune batek 2.000 oinbeteko (610 metro) garaiera izan behar du gutxienez, menditzat hartua izateko[6].

Mendien sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Orogenia»

Orogeniak, Geografiaren adarrak, aztertzen du mendien sorrera[7]. Izena antzinako grezieratik eratorria da: ὄρος, óros, “mendi” + γένεσις, génesis, “sorrera/jatorria”[8].

Funtsean hiru prozesuren ondorioz sortzen eta eratzen dira mendiak: higidura orogenikoen ondorioz, sumendien eta lurpeko indarren eraginaren ondorioz eta higadura prozesuen ondorioz.

Higidura orogenikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Higidura orogenikoek lurrazalean dute eragina, eta lurreko parte batzuk altxarazi edo hondoratzen dituzte. Lurrazalak harrizko plaka zurrun batzuk ditu, puzzle bateko piezen antzera egokituta, azpiko geruzaren, astenosfera edo mantuaren, gainean; mantua biguna da, eta plakak higitu egiten dira haren gainean. Plakak elkarretara hurbiltzen direnean, plaka bat bestearen azpian hondoratzen da, eta lurrazala tolesten hasten da; hala sortzen dira mendiak.

Lurrazalaren higiduraren ondorioz sortzen diren mendiek edo mendikateek arku handiak eratzen dituzte kontinenteetan zehar; halaxe eratuak dira, adibidez, Ameriketan Ande mendiek eratzen duten arkua, edo Himalaiak Eurasian eratzen duena.

Geologia aldietan zehar ziklo orogenikoak izan dira bata bestearen ondoren. Aurrekanbriarrean sortu ziren mendiak, ordea, higaduraren ondorioz desagertu ziren. Paleozoikoan sortuak dira, besteak beste, Apalatxeak eta Uralak. Mesozoikoan ez zen orogenia mugimendu handirik izan, eta higadurak berebiziko eragina izan zuen. Zenozoikoan higidura orogeniko berri bat sortu zen; aldi hartan Afrikako plakak eta Eurasiakoak elkarren kontra jo zuten, eta Andeak, Pirinioak eta Atlas mendiak sortu ziren. Era berean sortu ziren Kaukaso mendiak, Himalaia eta Japoniako eta Zeelanda Berriko mendiak. Himalaiako mendikatea Indiako plaka Eurasiakoaren azpian sartzean eratu zen, gaineko plaka tolestu eta gora egin baitzuen; gaur egun ere, Indiako plaka indarra egiten ari da barrenetik eta Himalaia goratzen ari da oraindik ere. Garai hartan sortu eta eratu ziren mendi horiek guztiak gazteak eta garaiak dira.

Sumendiak eta lurpeko indarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi plakaren artean jarduera handia izaten da, eta batzuetan lurpeko magmak kanpora irteten da, kono itxurako sumendiak eratuz. Andeetako gailur asko halakoak dira. Halaber, bi plaka elkarretatik urruntzean, bien tartean eratzen diren rift haranetan ere sumendiak sortzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Higadura»

Geologia eragileek (urak, izotzak, haizeak…) egiten duten higalanaren ondorioz mendiek forma jakinak hartzen dituzte, eta erliebea eratzen da. Denborarekin, ordea, higadurak mendiak desagerrarazten ditu.

Mendiak eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Mendialdeko klima»

Garaierak moldatzen du, latitudearekin batera, lurralde bateko klima. Gora igo ahala presioa gutxitu egiten da, tenperatura hoztu, aireak ur gutxiago du… Klimarekin batera, landare motak eta landare ugaritasuna ere aldatuz joaten da garaieraren arabera. Bestetik, mendikateak hesien antzekoak dira, eta ez diote uzten haizeari igarotzen. Hala, haize hezea datorrenean, mendi hegalean gora joaten da, gora igotzean hoztu, lurruna kondentsatzen da eta euria edo elurra egiten du. Haize babesean dauden hegaletan, airea azkar jaisten eta berotzen da, eta lehor geratzen da berehalaxe. Foehn efektua deitzen zaio horri. Basamortu handi eta eremu idor askok mendikate handiak dituzte inguruan. Eskualde epeletan, 1.500 metrotik gora mendiko klimak izaten dira; halakoetan tenperatura hotzak izaten dira urte guztian.

Mendirik garaienak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zortzimilako»
Mendirik garaienak kontinenteen arabera
Mendia Garaiera Mendilerroa Herrialdea Koordenatuak
Asia
Everest 8.848 m Himalaia Tibet, Nepal 27°59′17″N 86°55′31″E / 27.98806°N 86.92528°E / 27.98806; 86.92528
K2 8.611 m Karakorum Txina, Pakistan 35°52′52.86″N 76°30′48.43″E / 35.8813500°N 76.5134528°E / 35.8813500; 76.5134528
Kanchenjunga 8.598 m Himalaia India, Nepal 27°42′09″N 88°08′54″E / 27.70250°N 88.14833°E / 27.70250; 88.14833
Lhotse 8.516 m Himalaia Tibet, Nepal 27°58′00″N 86°56′00″E / 27.96667°N 86.93333°E / 27.96667; 86.93333
Makalu 8.485 m Himalaia India, Nepal 27°53′03″N 87°05′20″E / 27.88417°N 87.08889°E / 27.88417; 87.08889
Ipar Amerika
Denali 6.194 m Alaskako mendikatea AEB (Alaska) 63°43′10″N 151°00′26″W / 63.71944°N 151.00722°W / 63.71944; -151.00722
Logan mendia 5.956 m Mendi Harritsuak Kanada (Yukon) 60°32′02″N 140°24′10″W / 60.53389°N 140.40278°W / 60.53389; -140.40278
Citlaltépetl 5.678 m Zeharkako Sumendi-ardatza Mexiko 19°01′08″N 97°16′12″W / 19.01889°N 97.27000°W / 19.01889; -97.27000
Saint Elias mendia 5.489 m Bareko kostako mendikateak Kanada (Yukon)/AEB (Alaska) 60°17′36″N 140°55′46″W / 60.29333°N 140.92944°W / 60.29333; -140.92944
Popocatépetl 5.410 m Zeharkako Sumendi-ardatza Mexiko 19°01′23″N 98°37′19″W / 19.02306°N 98.62194°W / 19.02306; -98.62194
Hego Amerika
Aconcagua 6.962 m Hegoaldeko Andeak Argentina 32°39′15″S 70°00′41″W / 32.65417°S 70.01139°W / -32.65417; -70.01139
Ojos del Salado 6.891 m Atacamako puna Txile 27°06′35″S 68°32′32″W / 27.10972°S 68.54222°W / -27.10972; -68.54222
Pissis 6.774 m Atacamako puna Argentina 27°45′14″S 68°47′53″W / 27.75389°S 68.79806°W / -27.75389; -68.79806
Huascarán 6.768 m Cordillera Blanca Peru 9°07′17″S 77°36′32″W / 9.12139°S 77.60889°W / -9.12139; -77.60889
Cerro Bonete Chico 6.759 m Atacamako puna Argentina 28°01′08″S 68°45′22″W / 28.01889°S 68.75611°W / -28.01889; -68.75611
Afrika
Kilimanjaro (Kibo sumendia) 5.895 m Tanzania 3°04′33″S 37°21′12″E / 3.07583°S 37.35333°E / -3.07583; 37.35333
Kenya 5.199 m Kenya 0°09′22″S 37°19′05″E / 0.15611°S 37.31806°E / -0.15611; 37.31806
Mawenzi 5.149 m Kilimanjaro mendigunea Tanzania
Stanley mendia 5.109 m Rwenzori Kongoko Errepublika Demokratikoa/Uganda 0°23′00″N 29°52′00″E / 0.38333°N 29.86667°E / 0.38333; 29.86667
Ras Dashen 4.623 m Simien mendiak Etiopia 13°14′12″N 38°22′21″E / 13.23667°N 38.37250°E / 13.23667; 38.37250
Europa
Elbrus 5.642 m Kaukaso Errusia 43°21′18″N 42°26′21″E / 43.35500°N 42.43917°E / 43.35500; 42.43917
Dykhtau 5.203 m Kaukaso Errusia 43°03′10″N 43°07′54″E / 43.05278°N 43.13167°E / 43.05278; 43.13167
Xkhara 5.201 m Kaukaso Errusia/Georgia 42°59′58″N 43°06′42″E / 42.99944°N 43.11167°E / 42.99944; 43.11167
Kazbek 5.047 m Kaukaso Georgia 42°41′48″N 44°31′07″E / 42.69667°N 44.51861°E / 42.69667; 44.51861
Mont Blanc 4.810 m Alpeak Frantzia/Italia 45°49′57″N 6°51′51″E / 45.83250°N 6.86417°E / 45.83250; 6.86417
Ozeania
Puncak Jaya 4.884 m Sudirman Indonesia (Mendebaldeko Papua) 4°04′44″S 137°09′34″E / 4.07889°S 137.15944°E / -4.07889; 137.15944
Puncak Trikora 4.750 m Sudirman Indonesia (Mendebaldeko Papua) 4°21′00″S 138°39′00″W / 4.35000°S 138.65000°W / -4.35000; -138.65000
Wilhelm mendia 4.509 m Bismarck mendiak Papua Ginea Berria 5°48′00″S 145°02′00″W / 5.80000°S 145.03333°W / -5.80000; -145.03333
Giluwe 4.368 m Bismarck mendiak Papua Ginea Berria 6°02′20″S 143°53′10″W / 6.03889°S 143.88611°W / -6.03889; -143.88611
Cook mendia 3.754 m Hegoaldeko Alpeak Zeelanda Berria 43°35′44″S 170°08′27″E / 43.59556°S 170.14083°E / -43.59556; 170.14083


Antartika
Vinson 4.897 m Sentinel mendilerroa 78°31′31″S 85°32′02″W / 78.52528°S 85.53389°W / -78.52528; -85.53389
Tyree mendia 4.852 m Sentinel mendilerroa 78°24′00″S 85°55′00″W / 78.40000°S 85.91667°W / -78.40000; -85.91667
Kirkpatrick mendia 4.528 m Alexandra Erregina mendilerroa 84°20′00″S 166°25′00″E / 84.33333°S 166.41667°E / -84.33333; 166.41667
Markham mendia 4.350 m Alexandra Erregina mendilerroa 82°51′00″S 161°21′00″E / 82.85000°S 161.35000°E / -82.85000; 161.35000
Domo A 4.030 m

Hala ere, Everesten gailurra ez da Lurraren erdigunetik urrunen dagoen puntua, baizik eta Chimborazo mendiren tontorra (Ekuador). Izan ere Lurraren itxura esfera bat baino oboide bat da eta, beraz, ekuatoretik gertuago dauden puntuak urrunago daude. Konkretuki erdigunetik 6.384.415,98 metrora (6.384,4 kilometrora) dago[9], nahiz eta itsas mailatik 6.263,47 m baino ez izan[9].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko mendiak»

Euskal Herriko mendirik garaiena Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m) da, tontorraren zati bat Nafarroa Garaian duena. Gailurrak egiten du Nafarroaren, Bearnoren eta Aragoiren arteko muga. Herrialdez herrialde begiratuta, Orhi (2.017 m) da Zuberoako garaiena; Aitxuri (1.551 m), Gipuzkoakoa; Gorbeia (1.481 m), Araba eta Bizkaikoa; Okabe (1.466 m), Nafarroa Beherekoa; eta Artzamendi (931 m) Lapurdikoa.

izena itsas mailaren gainetiko altuera honako erakunde administratiboan dago koordenatuak irudia
Hiru Erregeen Mahaia 2446 Erronkari 42°55′10″N 0°43′39″W / 42.919411°N 0.7275039°W / 42.919411; -0.7275039
Añelarra 2358 Nafarroa Garaia 42°56′21″N 0°43′53″W / 42.939087°N 0.731288°W / 42.939087; -0.731288
Ukerdi 2251 Nafarroa Garaia 42°55′26″N 0°44′57″W / 42.92379°N 0.749151°W / 42.92379; -0.749151
Ezkaurre 2050 Nafarroa Garaia
Huescako probintzia
42°51′15″N 0°50′24″W / 42.85416667°N 0.84°W / 42.85416667; -0.84
Orhi 2017 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°59′23″N 1°00′18″W / 42.989627777778°N 1.0049527777778°W / 42.989627777778; -1.0049527777778
Kartxela 1982 Erronkaribar
Nafarroa Garaia
Zuberoa
42°57′09″N 0°53′18″W / 42.9525°N 0.88833333333333°W / 42.9525; -0.88833333333333
Otsogorrigaña 1923 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′27″N 0°55′07″W / 42.9575°N 0.91861111°W / 42.9575; -0.91861111
Barazea 1893 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′50″N 0°54′21″W / 42.9638937°N 0.9057634°W / 42.9638937; -0.9057634
42°57′49″N 0°54′21″W / 42.963592°N 0.905738°W / 42.963592; -0.905738
Lakhura 1877 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′17″N 0°50′13″W / 42.95478°N 0.83704°W / 42.95478; -0.83704
Lapazarra 1785 Nafarroa Garaia 42°55′51″N 0°47′52″W / 42.93083333°N 0.79777778°W / 42.93083333; -0.79777778
Ezkaurretxikia 1769 Nafarroa Garaia 42°51′30″N 0°52′41″W / 42.858403°N 0.878088°W / 42.858403; -0.878088
Kañadaxiloa 1769 Nafarroa Garaia 42°50′20″N 0°51′27″W / 42.838929°N 0.857465°W / 42.838929; -0.857465
Zazpigaina 1768 Zuberoa 42°59′49″N 1°01′01″W / 42.99694444°N 1.01694444°W / 42.99694444; -1.01694444
Binbaleta 1757 Nafarroa Garaia
Zuberoa
42°57′18″N 0°52′32″W / 42.9550242°N 0.8755692°W / 42.9550242; -0.8755692

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mendi sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian.
  2. Everest mendia, 8000ers.com webgunean- (2008)
  3. (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico. «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  4. Mendi sarrera Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean.
  5. a b c Mendi sarrera Orotariko Euskal Hiztegian. Noiz kontsultatua: 2020-10-09
  6. Survey turns hill into a mountain, news.bbc.co.uk
  7. Orogenia sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian
  8. Chambers 21st Century Dictionary. Allied Publishers 1999, 972 or. ISBN 978-0550106254..
  9. a b (Frantsesez) Le sommet du volcan Chimborazo est toujours le point le plus éloigné du centre de la Terre. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  10. Npr.org 2007-4-7 (Noiz kontsultatua: 2012-7-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]