[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kenya (mendia)

Koordenatuak: 0°06′S 37°12′E / 0.1°S 37.2°E / -0.1; 37.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenya
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBatian (en) Itzuli
Garaiera5.199 m
Prominentzia3.825 m
Motamendi eta II. maila: parke nazional
Geografia
Map
Koordenatuak0°06′S 37°12′E / 0.1°S 37.2°E / -0.1; 37.2
Honen parte daRift Haran Handia
Seven Second Summits (en) Itzuli
MendikateaKilimanjaro
Leku geografikoaEast African Rift (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1899ko irailaren 13an, H. Mackinder, C. Ollier eta J. Brocherelek.
Ohiko bideaIparraldeko eta hegoaldeko aldeak
Geologia
Material nagusiaSienita

Kenya[1] (ingelesez Mount Kenya; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga; embuz Kirenia; maaz Ol Donyo Keri; meruz Kirimara) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m), Nelion (5.188 m) eta Lenana (4.985 m) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.

Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea. Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.

Johann Ludwig Krapf misiolariak mendia ikusteko lehendabiziko europarra zen, 1849 urtean. Lehenengo igoera Halford John Mackinderrek, Cesar Ollierrek eta Josef Brocherelek 1899ko irailaren 13an egin zuten. Nelion gailurra Eric Shiptonek egin zuen 1929an. Kenya mendia igotzeko hilabeterik onenak urtarrila eta otsaila hegoaldeko aldean eta abuztua eta iraila iparraldekoan dira.

Kenya mendiaren eskualdean bizi diren herriak Gĩkũyũ, Meru, Embu eta Masai dira. Guztion kultura mendia oso inportantea da.

Kenya mendiaren mapa.
  • Batian (5.199 m)
  • Nelion (5.188 m)
  • Pt Lenana (4.985 m)
  • Coryndon gailurra (4.960 m)
  • Pt Pigott (4.957 m)
  • Pt Thompson (4.955 m)
  • Pt Dutton (4.885 m)
  • Pt John (4.883 m)
  • Pt Melhuish (4.880 m)
  • Pt John Minor (4.875 m)
  • Krapf Rognon (4.800 m)
  • Pt Peter (4.757 m)
  • Pt Slade (4.750 m)
  • Terere (4.714 m)
  • Sendeyo (4.704 m)
  • Midget gailurra (4.700 m)
  • The Hat (4.639 m)
  • Delamere gailurra
  • Macmillan gailurra
Krapf Rognon (4.800 m) eta Krapf glaziarea.

Kenya mendiaren glaziareen azalera poliki-poliki atzeraka doa, 1980ko hamarkadan 0.7 km² azalera 1890ko hamarkadan eginiko behaketena baino gutxiago da.

Hauexek dira mendiko glaziareak:

  • Northey
  • Krapf
  • Gregory
  • Lewis
  • Diamond
  • Darwin
  • Forel
  • Heim
  • Tyndall
  • Cesar
  • Josef

Kenya mendia Kenyako bi ibai luzeneen arroa da: Tana eta Ipar Ewaso Ng'iro ibaiak.

Mendiko korronte nagusiak hauek dira:

  • Sirimon
  • Liki
  • Nanyuki
  • Mutonga
  • Kithino
  • Nazita
  • Thingithu
  • Nitmi
  • Tnuchi
  • Kathita
  • Nyamindi
  • Sagana
  • Nairobi ibaia
  • Naro Moru
  • Burguret

Igoera bideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gailurra Altitudea Ibilbidearen izena Gradoa Igotzeko urtaroa* Lehenengo igoera
Batian 5.199 m North Face Standard Route IV+ Uda A.H. Firmin eta P. Hicks, 1944ko uztailaren 31[2]
South-West Ridge Route IV Negua A.H. Firmin eta J.W. Howard, 1946ko urtarrilaren 8[3]
Nelion 5.188 m Normal Route IV- Uda / Negua Eric Shipton eta Percy Wyn-Harris, 1929ko urtarrilaren 6[4]
Batian/Nelion Ice Window Route V- Uda P. Snyder, Y. Laulan eta B. LeDain, 1974ko abuztuaren 20[5]
Batian/Nelion Diamond Couloir VI Uda P. Snyder eta T. Mathenge, 1973ko urriaren 4-5
Pt Pigott 4.957 m South Ridge III+ Uda / Negua W.M. eta R.J.H. Chambers, 1959ko otsaila
Thomson's Flake Thomson's Flake VI L. Hernacarek, W. Welsch eta B. Cliff, 1962ko iraila
Pt Dutton 4.885 m North-East Face and Ridge IV S. Barusso eta R.D. Metcalf, 1966ko abuztuaren 4
Pt John 4.883 m South-East Gully III Uda E.E. Shipton eta R.E.G. Russel, 1929ko abenduaren 18
Pt Melhuish 4.880 m South-East Face IV+ R.M.Kamke eta W.M. Boyes 1960ko abendua
Pt Peter 4.757 m North-East Gully and Ridge III E.E. Shipton eta Bill Tilman, 1960ko uztaila
Window Ridge VI, A1 F.A. Wedgewood eta H.G. Nicol, 1963ko abuztuaren 8
Midget Peak 4.700 m South Gully IV E.E. Shipton eta H.W. Tilman August, 1930

* Igotzeko urtaroa Ipar Hemisferioaren udak eta neguak dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. Alpine Journal, 1945
  3. Mountain Club of Kenya Bulletin 3, 1947
  4. Alpine Journal Vol. 42
  5. Mountain Club of Kenya Bulletin 72, 1974

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]