Zeharkako Sumendi-ardatza
Itxura
Zeharkako Sumendi-ardatza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Citlaltépetl |
Garaiera | 5.675 m |
Mota | volcanic belt (en) eta mendikate |
Luzera | 900 km |
Azalera | 160.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°01′N 97°16′W / 19.02°N 97.27°W |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka magmatiko bolkaniko |
Zeharkako Sumendi-ardatza[1] Mexikoko sumendi-lerroa da, 900 kilometroko luzera eta 130 kilometroko zabalera duena, eta ipar latitudeko 19° paralelotik hurbil Ozeano Baretik Mexikoko golkoraino luzatzen dena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Barean kokatutako Revillagigedo uharteetan hasirik, Nayarit, Jalisco, Colima, Michoacán, Guanajuato, Querétaro, Mexiko, Hidalgo, Barruti Federala, Morelos, Tlaxcala, Puebla eta Veracruz estatuak zeharkatzen ditu. Ardatz honetan daude Mexikoko gailurrik handienak, hala nola Citlaltépetl edo Pico de Orizaba (5.610 metro), Popocatépetl (5.500 metro), Iztaccíhuatl (5.220 metro), Malintzin (4.503 metro), Nevado de Toluca (4.690 metro), Cofre de Perote (4.282 metro) eta Nevado de Colima (4.260 metro).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .