[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Orogenia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Orogenia (antzinako grezierazko ὄρος, óros, “mendi” + γένεσις, génesis, “sorrera/jatorria”[1]) mendien sorrera aztertzen duen Geografiaren adarra da[2]. Mendien sorrera edo osatzea bera ere adierazten du[2], litosfera erraten zaion munduko zati kontinentalaren eremu zabal edo txikiagoren deformazio konpresiboak sortutakoa. Engrosazio kortikal bat sortzen da, eta materialek hainbat deformazio tektoniko konpresibo jasaten dituzte, tolestura, failazioa eta mantu luzperiak barne.

Egungo interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plaka tektonikoen mapa

Orogenesiaren interpretazioa Geologiaren arazo teoriko handiena izan da hasieratik. Lurrean dauden erliebeak, erosio prozesuaren jarraitasuna arren, azaltzean datza. Plaken tektonikaren teoriaren onarpen eta garapena, 1960ko hamarkadatik aurrera, arazo honen ulermenerako marku teoriko bat eman ahal izan zuen. Artean egondako teoriak "geosinklinal/orogenoen teoriak izeneko multzoan kokatzen dira. Izen honek mendikate handiak geosinklinalak izeneko kontinenteekiko marginalak diren kuenka handietan pilatutako material sedimentarion gainean altzatzen direla dioen eta ezeztatuta ez dagoen ideaiari egiten dio erreferentzia. Mendi altuenetako arroka erapenen izaera sedimentario baina deformatuan ikusten da, batez ere. Teoria tektoniko horietan falta zena geosinklinal bat orogeno bihurtzeko behar diren konpresio indar izugarrien jatorriarentzako azalpen on bat zen.

Plaken tektonikaren teoriak altzamendia azaltzen du plaka litosferikoen konbergentziatik deribatzen den efektu baten modura. Konbergentzia litosfera ozeanikoa apurtze denean hasten da, normalean margen kontinentalaren alboan, geosinklinal baten kanpoko aldean. Litosfera ozeanikoa mantu ozeanikoaren azpian duen subdukzioan datza, eta normalean konbergentzia bukatzean bi fragmentu kontinentalen kolisioa suposatzen duen fase batekin amaitzen da. Subdukzioa gertatzen den bitartean, orogenesiak fenomeno bolkanikoetan aberatsak diren mendikateak sortzen ditu; Andeen kasua da hori. Ailegatzen denean, ailegatzen bada, kolisio fasera, sortzen diren orogenoak oso zabalak eta malkartsuak dira, aktibitate bolkaniko gutxirekin; mota horren adibide dira Himalaia eta Alpeak.

Oraindik ere orogenoen egungo estruktura determinatzeko parte hartzen duen prozesu natural bakoitzaren (indar tektonikoak, litosferaren deformazioa, sedimentuen erosio eta garraioa, klima, magmatismoa, eta abar) pisuaren inguruko eztabaida badago. 90. hamarkadaren amaieratik, adibidez, orogenoaren hazketa eta bere deformazioa erosioaren banaketa superfizialari sensiblea delaren ideia garatu egin da, baina oraindik ez da inor efektu honen garrantziaren inguruan ados jarri.

Orogenesi eta orogeno motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Orogeno»

Orogenesia beti plaken ertz konbergenteetan sortzen da, hau da, desplazamendu konbergenteak dituzten plaka litosferikoen limiteen ondoen dauden zonaldeetan.

Orogenesi termikoa edo ortotektonikoa. Plaka bat beste baten azpitik subduzitzen duenean gertatzen da. Orogenesi termikoa deitzen da, Benioff planoan plakek duten frikzioaren ondorio bezala martxan jartzen diren fenomeno magmatikoen, bolkanikoak barne, garrantziarengatik- "Ortotektonikoa" izenondoak desplazamendu bertikalen gailentzeari egiten dio erreferentzia, eta horizontalak horien subsidiarioak dira. Subduzitzen den litosfera beti ozeaniko motakoa da, eta garraiotu eta deformatzen ditu geosinlinak batean akumulatutako materialak, litosfera ozeanikoarekin batera neurri batean subduzitzen dutenak, eta gainera izaera fluidoa mantentzera laguntzen duten ura, karbonatoak eta beste materialak mantuan inyektatzen dituzte. Plaken arteko limitean normaleak fosa ozeaniko bat aurkitzen da. Beste plakan litosfera hasieran ozeanikoa izan daiteke, edo zuzenean kontinentala, eta horren arabera aldatzen dira orogeno termikoen ezagutu behar ditugun bi orogenoak:

Antillak, arku irlen adibidea
  1. Arku irlak. Alde ganbiletik plaken arteko limitea markatzen duen fosa batez inguratuta dauden arku bat eratzen duten artxipelagoak dira. Irla bolkanikoez eratuak daude. Adibide argiak Antillak, Aleutiarrak edo Insulindia arkua dira. Arkuaren atzetik, alde ahurretik, subdukzio bera litosfera ozeanikoa eratzen diten prozesuen sortzaile izan daiteke, arro kontinentala handituz. "Arku ondorengo luzapen" hau ikusten da, adibidez Japongo itsasoan.
  2. Mendikate marginalak. Subdukzioa konpresioak kontinente baten ondoan litosfera ozeanikoa apurtzen duenean gerta daiteke, konbergentzia bat eta kontinente ondoan mendikate bat altzatzen duen subdukzio bat martxan jarriz. Kasu tipikoena gaur egun Andeak dira. Hego Amerikako kostak inguratuta agertzen dira, Nazcako plakaren ondoan dauden tokian, fosa ozeaniko zabal batengatik, Peru-Txileko fosa.

Orogenesi mekanikoa edo paratektonikoa. Bi plaka tektonikoen mugimendu konbergenteak zati kontinental bat beste baten kontra bultzatzen duenean gertatzen da. Indar eta mugimendu nagusiak horizontalak dira (paratektonikoak) eta jatorri tektoniko (mekaniko) batekin, prozesu espezifikoki bolkanikoen, edo orokorrago, magmatikoen, parte hartze oso txiki batekin. Mekanismo horrekin sortzen direnei kolisio orogenoak deitzen zaie. Kolisioa gerta ahal izateko subdukzioak bi plaka kontinentalen arteko kuenka xurgatzea beharrezkoa da: horren ondorioz, orogenesi termiko fase bat beti egoten da kolisio kontinentala gertatu aurretik. Mota mekanikoko orogenesiak planetako erliebe garrantzitsuena sortu du, hau da, Himalaia eta Tibeteko goi-ordokia, orain India osatzen duen plakaren eurasiar kontinentearekin izan zuen talkaren ondorioz altxatu direnak, Ekialdeko Afrikatik banandu ondoren. Prozesuan Tetis itsasoa desagertu zen, eta bere arrastoak Mediterraneoa eta Itsaso Beltza itsasoak eta Kaspiar itsasoa, Aral itsasoa eta Lop Nor lakuak dira.

Eboluzio geologikoaren fase honetan orogenesia bi lerro handietan, edo gerriko orogenikoetan, konzentratzen da. Hauek Karibea eta Hego-ekialdeko Asia lotzen dituzte.

Gerriko orogenetiko peripazifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Barearen inguruan zabaltzen da eta orogeno termikoez egina dago, irla arkuen azpiko edo margen kontinentalaren azpiko litosfera ozeanikoaren subdukzioari lotuta. Ameriketatik zehar doa Aleutianetako arkutik, eta bere muga kontinentaleko erliebe gazteak azaltzen ditu, hau da Mendi Harritsuak eta Andeak. Kontinental aldean bare arro zeharkatzen du Zelanda Berritik iparraldera, Mikronesiako uharteetatik, Ginea Berria, Filipinak eta Japoniako iparralderantz, Kuril irlak eta Kamtxatka penintsula, nondik Komandantearen irletatik zehar (arku berdinaren parte direnak) Aleutiarrekin lotzen duten. Ekialdeko Ozeano Barearen pare bat puntuentan arkua destolestatzen da, Fiji eta Tonga ondoan eta Marianen inguruan.

Bere izaera adierazten duen orogenesi motarekin erlazioan, gerriko peripazifikoak bi ezaugarri karakteristiko ditu. Lehenik eta behin, aktibitate bolkanikoan aberatsa da, sumendi garrantzitsuenetariko asko inguruan izanda. Honekin batera azal daiteke Ozeano Bareko Suzko Eraztuna espresioa.

Ondoren, bere mugak fosa ozeanikoekin zabalki adierazita agertzen dira, garrantzitsuenak, Marianak, Japoniakoak edo Perukoak bezala, hemen lokalizatuak egonda. Gerrikoak Ozeano Bareak sufritzen ari duen zabalera erredukzio sistematikoa islatzen du, zeinen fondoa subdukzio prozesuen bidez bere muga guztietan, antartikoan ezik, irentsia izaten ari den.

Gerriko orogenetiko mesogeikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alpeak

Kontinente meridional eta septentrionalen artean zabaltzen da, zeinen konbergentziak subdukzio fenomenoak eragiten dituena, Mediterraneoan edo Indonesia baxuan ikusten den bezala, eta kolisio kontinentalekoa. Erliebeak horren parte kontsideratu dezakegu, arku irlen formarekin, Antillena, Panamako istmoa bezala, Hego Amerika eta Ipar Amerika arteko konbergentziak eraginda. Atlantikoko ekialdean gerrikoa Atlasekin hasten da, Betikar mendikateekin jarraitzen du, Alpeetan, Karpatoetan, eta Mediterraneoko irla bolkanikoetan (Sizilia, Kreta edo Egeoko irlak) marra paralelo eta konplexuekin agertzen da. Ekialderagorantz, Kaukasoa, irandar mendi eta lautadak, eta oraindik ekialderagorantz, Asiako erdialdeko mendiak (Hindu Kush bezala). Gondwanaren (penintsula indostanikoaren), Eurasiako nukleoarekin izan zuen txoke batetik Hindu Kush, Tian Shan (Tarim depresioaren iparraldean) eta Lurreko erliebe garrantzitsuena (Himalaiak eta Tibeteko goi-ordokiak osatua) datoz. Karibean, Mediterraneoan edo Insulindian orogenesi termika edo marginalaren ezaugarri diren fenomenoak agertzen dira, adibidez Puerto Ricoko eta Sondako sumendi eta fosak; baina gerriko honetan nabariena kolisio kontinentalaren ondorioz dauden altxamenduak dira, ia sumendirik gabeko mendikateekin (konparazio batera, Atlas, Alpeak, Kaukasoa eta Himalaia). Hemen, hala ere, lurrikara bortitzenak gauzatzen dira.

Orogenesia Lurraren historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orogenesiaren intentsitatea ez da denboran zehar homogeneoa mantendu. Gainera, prozesu orogenetikoez afektatutako lurrazal kontinentalaren zatiak ezberdinak izan dira Lurraren historiaren momentu bakoitzean.

Lehenik eta behin tektonika globalaren prozesu karakteristikoak eboluzio planetarioaren momentu konkretu batean hasi zirela suposatu behar da, eta ez direla intentsitatean guztiz uniforme mantendu (eta puntu batera arte, bere mekanika) Era berean badakigu planetak barne energia galtzen duen einean (espezioan duen bero moduko disipazioaren ondorioz), orogenesia egiteko behar diren indarrak ahultzen doazela. Prozesu bolkanikoek barnearen desgasifikazioa sortzen dute, ura eta beste gas batzuk galtzen dituena, eta ondorioz bere propietate mekanikoek eboluzionatzen dute gogortasun handiago batera arte; epe luzean prozesu geotektoniko handiak, hedakuntza ozeanikoa eta orogenesia bezala, gelditu beharko dira.

Orogeniak edo periodo orogenetikoak erliebearen konstrukzioaren garaietara deitzen zaie. Tradizionalki ezagutuak duela gutxikoak dira, Fanerozoikoan sortuak:

  • Orogenia herziniar edo bariskoa: Lurraren puntu askotan gertatu zen duela 300 milioi urte eta plegamentu kaledonianoa baino garrantzitsuagoa izan zen. Plegamentu hau Europa zentro-okzidentalaren zati handi batera afektatu zuen, Uraletara, Apalatxetara Ipar Amerikan, Andeetara, Tasmania, eta abar.
  • Orogenia alpetarra: periodo tertziarioaren plegamentu organikoa, oraindik gelditu ez dena. Duela 62 milioi urte hasi zen, eta beste batzuen artean Himalaiako sistema alpinoa sortu zuen, Kantauriar mendikatetik, Pirineoetatik eta Alpeetatik ekialderantz, Kaukasotik pasatzen, momentu honetako nukleo orogenikoarekin elkartu arte, Himalaia. Badaukate ere jatorria orogenesi honetan mendikate mediterranear meridionalak, Betiar mendikateak eta Atlas bezala, edo Mendi Harritsuak eta Andeak Amerikan.

Ingurumenaren gaineko efektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren historia klimatikoa eta geologiko berriak orogenesiarengatik influentziatuak izan dira, masa kontinentalen berrantolaketa bezala. Erliebe handien altzaketak zirkulazio atmosferikoa aldatzen du, haizeen erregimena eta hezetasunaren banaketa. Gainera altxamendua azkartzen den faseetan meteorizazio eta higadura bortitzagoak gertatzen dira, atmosferako CO2a murriztuz. Karbonatazioaren gehikuntzagatik gertatzen da, silikatoko higidurak kanpoaldera bultzatzen duen airearen osagai horregatik; emaitza CO2aren bahiketa bat da, bere atmosferako kontzentrazioa murrizten duena eta klima globalaren hozketa dakarrena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chambers 21st Century Dictionary. Allied Publishers 1999, 972 or. ISBN 978-0550106254..
  2. a b Orogenia sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]