[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aiako harria

Koordenatuak: 43°18′59″N 1°47′57″W / 43.31649°N 1.79909°W / 43.31649; -1.79909
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiako harria
Datu orokorrak
Mendirik altuenaErroilbide
Garaiera837 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′59″N 1°47′57″W / 43.31649°N 1.79909°W / 43.31649; -1.79909
Honen parte daBortzirietako mendigunea
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Babestutako-eremuaAiako Harriaren natura parkea
Geologia
Material nagusiaGranito

Aiako harria[1] Gipuzkoako mendigunerik zaharrenetarikoa dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa Garaia) artean dago. Mendi berezi-berezia da, ez delako sortu orogenia bidez, baizik eta granitozko intrusio batez.

Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera. Honekin batera, bere faunaz gozatzeko aukera ere ematen du.

Mendigune hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gorabeheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (Aiako Harria) (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m).

  1. Erroilbide, 832 m[2][3] 43°16′54″N 1°47′07″W / 43.2816724°N 1.7853886°W / 43.2816724; -1.7853886 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  2. Lizarretako gaina, 824 m 43°16′59″N 1°47′04″W / 43.2830495°N 1.7844861°W / 43.2830495; -1.7844861 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  3. Txurrumurru, 821 m 43°17′07″N 1°47′00″W / 43.2852716°N 1.7834435°W / 43.2852716; -1.7834435 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  4. Hirumugarrieta, 809 m 43°17′13″N 1°47′01″W / 43.2869198°N 1.7834846°W / 43.2869198; -1.7834846 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  5. Arrisoro, 762 m 43°16′47″N 1°47′13″W / 43.2797528°N 1.7869304°W / 43.2797528; -1.7869304 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  6. Muganix, 758 m 43°17′19″N 1°47′10″W / 43.2886405°N 1.7861005°W / 43.2886405; -1.7861005 (Gipuzkoa)
  7. Errekarte Harria, 652 m 43°17′13″N 1°47′15″W / 43.2868364°N 1.7875046°W / 43.2868364; -1.7875046 (Gipuzkoa)
  8. Irufagoeta, 534 m 43°17′41″N 1°46′33″W / 43.2947793°N 1.7757588°W / 43.2947793; -1.7757588 (Gipuzkoa)
  9. Erlaitz, 497 m 43°18′20″N 1°45′31″W / 43.3055633°N 1.7587369°W / 43.3055633; -1.7587369 (Gipuzkoa)
  10. Belitz, 484 m 43°18′01″N 1°48′11″W / 43.3003639°N 1.8031521°W / 43.3003639; -1.8031521 (Gipuzkoa)
  11. Pagogaña, 482 m 43°18′11″N 1°45′04″W / 43.3031665°N 1.7511415°W / 43.3031665; -1.7511415 (Gipuzkoa)
  12. Arburu, 476 m 43°18′20″N 1°47′00″W / 43.305629°N 1.7832842°W / 43.305629; -1.7832842 (Gipuzkoa)
  13. Atseginarri, 391 m 43°18′56″N 1°45′26″W / 43.3155317°N 1.7572615°W / 43.3155317; -1.7572615 (Gipuzkoa)
  14. Egieder 330 m 43°17′58″N 1°50′01″W / 43.2995488°N 1.8334841°W / 43.2995488; -1.8334841 (Gipuzkoa)
  15. Arkaleko Arkaitzak 250 m 43°18′50″N 1°50′46″W / 43.3139666°N 1.8460539°W / 43.3139666; -1.8460539 (Gipuzkoa)
  16. San Martzial, 249 m 43°19′41″N 1°45′41″W / 43.3281662°N 1.7613849°W / 43.3281662; -1.7613849 (Gipuzkoa)
  17. Urkabe 234 m 43°18′15″N 1°51′30″W / 43.3041675°N 1.8582652°W / 43.3041675; -1.8582652 (Gipuzkoa)
  18. Galbailurra 190 m 43°18′25″N 1°51′41″W / 43.3070336°N 1.8612579°W / 43.3070336; -1.8612579 (Gipuzkoa)
  19. Trapada 186 m 43°18′42″N 1°51′50″W / 43.3117088°N 1.8638866°W / 43.3117088; -1.8638866 (Gipuzkoa)

Natura parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aiako Harria natura parkea»

Aiako harriaren natura parkeak 6.913 hektareako zabalera du. Gipuzkoako Bidasoaldea, Oiartzualdea, eta Donostialdea eskualdeak hartzen ditu barne, Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerriek osatzen dutelarik. Ekialdean, Bortziriekin ( harria mendiguneaz beraz gain, beste tontor hauek osatzen dute parkea: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irufagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).

Arditurriko meatzegunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Arditurri»

Aiako harriaren natura parkeko sarreretako batean dago Arditurri meatzegunea. Erabateko meatze paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira zerura irekitako harrobiak, probetxuzko mearik ez zuten harri hondakinen zabortegiak, ustiapen garaiko eraikinak, eta garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bidegorri bilakatua).[4]

Interpretazio zentroa meategiko laborategia izan zen eraikinean dago, eta meazuloan barrena bisitaldi gidatua egiteko aukera ematen du.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    harria Aiako harria (Mendikat)
  3. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  4. a b Gipuzkoako museoak: Arditurriko Meatze Gunea, Gipuzkoakultura.net ataria.
  5. Arditurri: meazuloetan barrena, Arditurriko interpretazio zentroaren webgunea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa