[go: up one dir, main page]

Piotr Alexeievitx Kropotkinerrusieraz: Пётр Алексе́евич Кропо́ткин— (Mosku, Errusiar Inperioa, 1842ko abenduaren 9agreg./azaroaren 27ajul. - Dmitrov, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1921eko otsailaren 8a) geografoa eta politika arloko pentsalaria izan zen. Mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartu da.

Piotr Kropotkin

Bizitza
JaiotzaMosku1842ko azaroaren 27a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaDmitrov (en) Itzuli1921eko otsailaren 8a (78 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaAleksey Kropotkin
AmaEkaterina Nikolaevna Kropotkina (nee Sulima)
Ezkontidea(k)Sophie Kropotkin (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKropotkin family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Physics and Mathematics of the Saint Petersburg University (en) Itzuli baliorik ez
Page Corps (en) Itzuli
First Moscow gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
errusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakgeografoa, idazlea, esploratzailea, filosofoa, autobiografialaria, kazetaria, ekonomialaria, anarkista, zoologoa eta politikaria
Lan nabarmenak
InfluentziakMikhail Bakunin, Pierre-Joseph Proudhon eta Ukrainako eta Errusiako populismo
KidetzaLehen Internazionala
Mugimenduaanarkismoa

iTunes: 449022117 Musicbrainz: 0b586bc5-bd60-4f9a-a6d4-133d6e978d02 Discogs: 5303658 Find a Grave: 6153859 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Kropotkin Moskun jaio zen, 1842ko abenduaren 21ean. San Petersburgon ikasi zuen, eta Errusiar Armadako kide izan zen 1862tik 1867raino. 1864 eta 1866 bitartean, zenbait espedizio zuzendu zituen Mantxurian zehar, eta horiei esker zientzia ezagupen baliotsuak lortu ziren, geografian eta beste arlo batzuetan.

San Petersburgora itzuli zen 1867an, eta Errusiako Geografia Elkartearen barruan Geografia Fisikoaren ataleko idazkari izendatu zuten. 1871tik 1873ra Finlandia eta Suediako glaziarrak aztertu zituen, elkarte horren izenean. Ikerketa horiek egiten ari zela, politikari buruz idazten zuten teoriko nagusien idazkiak irakurri zituen, eta azkenean sozialismo iraultzailearen ikuspuntuak bereganatu zituen. Orduan ezagutu zuen marxismoa. Aurrerago, aldiz, anarkismoaren doktrina erradikalaren jarraitzaile sutsua izango zen.

1872. urtean Lehen Internazionalean parte hartu zuen: lehenik marxistatzat, eta gero Mikhail Bakunin ideologo anarkistaren jarraitzailetzat. Horrek bere jarrera anarkokomunista agertzen du.

Errusiara itzuli zenean, bere etapa sozialistaren ondoren, pentsamolde anarkistak zabaltzen hasi zen, eta horregatik atxilotu eta kartzelatu zuten 1874. urtean. Ihes egitea lortu zuen bi urte geroago, eta elkarte anarkista internazional batean sartu zen: Jurako Federazioan. Ondoren, Frantzian bizi izan zen. 1883an berriz ere atxilotu zuten, eta bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, jarduera anarkistak egiteagatik. Hiru urtez kartzelan egon ondoren aske utzi zuten, eta Ingalaterrara joan zen bizi izatera eta lan egitera; han 30 urtez izan zen.

Lehenengo Mundu Gerran errusiar inperialismoaren aldekoa izan zen; horregatik internazionalistek gogor kritikatu zuten. Otsaileko iraultzen ostean errepublika gaztea defendatu zuen. 1917ko iraultza boltxebikearen ondoren, bere herrira itzuli zen. Moskutik gertu bizi izan zen, eta kargu ofizialik ez izan arren sobietar politikan parte hartu zuen. 1921eko otsailaren 8an zendu zen, Moskutik gertu dagoen Dimitrov herrixkan. Handik idatzi zizkion Lenini bere gutun famatuak.

Kropotkinen lanen gai nagusia izan zen edozein motatako gobernu formak amaiaraztea, elkarlaguntzaren eta kooperazioaren bidez zuzenduko zen gizarte bat lortzeko: estatu erakunderik gabeko gizartea. Gizarte ideal hori (gizarte anarkokomunista edo komunismo anarkistaren gizartea) prozesu iraultzaile baten emaitza izango zen, aldez aurretik kolektibizazio prozesu bat gertatzea beharko lukeena. Pentsamolde anarkistaren inguruan idatzi zuen liburu garrantzitsuenetakotzat hartzen dira Ogiaren konkista eta Soroak, fabrikak eta lantegiak.

Bere alde naturalistan, kooperazioaren garrantzia planteatu zuen eboluzioan. Arlo horretako bere lanik famatuena da Elkarri laguntzea: eboluzioaren faktore bat. Siberian bizi izan zituen esperientzietatik abiatuz idatzi zuen. Thomas Henry Huxley eta Herbert Spencer (gizarte-darwinismoaren aita) kritikatu zituen, hautaketa naturala izakien arteko borrokan oinarritzen baitzuten.

Ingelesez nahiz frantsesez idatzi zituen bere obrak.

Liburuak:

  • Matxino baten hitzak (1885).
  • Errusiako eta Frantziako espetxeetan (1887).
  • Ogiaren konkista (1892).
  • Soroak, fabrikak eta lantegiak (1899).
  • Iraultzaile baten memoriak (1899).
  • Elkarri laguntzea: eboluzioaren faktore bat (1902)
  • Zientzia modernoa eta anarkismoa
  • Errusiar literatura: idealak eta errealitateak (1905).
  • Izua Errusian (1909).
  • Frantziako Iraultza Handia, 1789-1793 (1909).
  • Etika: jatorria eta bilakaera (1924).

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Azurmendi, Joxe 2016: "Kropotkin: moral kooperatiboaz" in Gizabere kooperatiboaz, Donostia: Jakin ISBN 978-84-95234-96-4
  • “Egoísmo, Cooperación y Altruismo” Manuel de la Herrán Gascó, Bilbao, 2002.
  • "El gen egoista", Richard Dawkins, traducción de Juana Robles, Salvat, 2000