Zoonosi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zoonosi | |
---|---|
Txakur bat amorruarekin. | |
Deskribapena | |
Mota | animali-gaixotasuna, ostalari-patogeno interakzioa gaixotasun infekziosoa |
Espezialitatea | infektologia |
Patogenoaren transmisioa | espezie arteko transmisio |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 28555 |
MeSH | D015047 |
Zoonosi (grezieratik ζῷον, zoon, animalia, + νόσος, nosos, gaitza[1]) animalietatik (batez ere ornodunetatik) pertsonetara transmititzen diren gaixotasunei deitzen zaie. Hainbat gaixotasun, hala nola ebola, salmonelosia edo gripea, zoonosiak dira. Zoonosien eragileak bakterioak, birusak eta bizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Munduan ezagutzen diren 1415 giza patogenoetatik %61 zoonotikoak dira[2] eta %70 baino gehiagoren jatorria animalia basatietan du[3]. Horrela, lotura zuzena dute albaitaritzarekin[4][5].
Zentzu hertsian, malaria edo dengea bezalako gaixotasunak ez lirateke zoonosiak izango irizpide mugatua erabiltzen bada (animalia ornodunetik gizakiengana transmititzen den gaixotasuna), baina, oro har, zoonositzat jotzen dira, animalia ez-gizakiek transmititzen dituzten patologiak baitira.
Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez:
- Kontaktu zuzenaren bidez: horrela transmititzen dira bruzelosia, amorrua edo errabia, karbunkoa, toxoplasmosia eta leptospirosia bezalako gaixotasunak.
- Janarien bitartez: kutsatutako animaliak jaterakoan harrapatzen dira salmonelosia, listeriosia, trikinosia, anisakiasia eta behi eroen gaitza, besteak beste.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurreko ehiztari-biltzaile taldeak seguruenik oso txikiak ziren gehienetan. Horrelako taldeek seguraski oso gutxitan izaten zituzten harremanak beste taldeekin. Isolamendu horrek mugatu egiten zuen gaixotasun epidemikoen hedapena, izan ere, epidemien zabalkuntza eta hedapena beste pertsona batzuekin maiz egoteko harreman kopuruan datza, batez ere pertsona horiek erantzun immunologiko egokia oraindik garatu ez dutenean. Talde batean irauteko, patogenoak infekzio kronikoa izan behar zuen, kutsatutako ostalarian mantenduz eta kutsakor izanez luzaroan, edo bestela beste espezie batean mantendu giza-ostalariak kutsatu arte. Egia esan, gaixotasun askotan, gizakia hobeto ulertzen da halabeharrezko biktima gisa, ostalari finala baino. Horren adibide dira amorrua, antraxa, tularemia eta Niloko sukarra. Beraz, gaixotasun infekziosoekiko esposizioaren zati handi bat zoonotikoa izan da.
Gaixotasun moderno asko, gaixotasun epidemikoak barne, zoonosi bezala hasi ziren. Zaila da ziurtasunez zehaztea zer gaixotasun jauzi egin zuten animalietatik gizakietara, baina gero-eta froga gehiago daude DNA eta RNA sekuentziazioan adibidez elgorria, baztanga, gripea, GIB eta difteria horrela iritsi zirela. Hotzeri arrunta eta tuberkulosia ere animalia-jatorriko egokitzapenak dira.
Gizakien eta basabizitzaren arteko kontaktua areagotzea da[6] patogeno zoonotiko berriak agertzen laguntzen duen faktore garrantzitsu bat. Egoera hori giza jarduerak naturgune basatiak inbaditzean suertatzen da, edo animalia basatiak giza bizilekuetara lekualdatzean.
Zoonosi nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zoonosiak patogenoen arabera sailkatu daitezke:
- Prioiak[7]
- Birusak
- Eubakterioak
- Onddoak
- Bizkarroiak : akaroak, protozooak, helmintoak (zestodoak eta trematodoak).
Prionikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prioiek eraginak:
Birikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Birusek eraginak:
- HIESa
- COVID-19
- Japoniako entzefalitisa
- Sukar horia
- Niloko sukarra
- Lassako sukarra
- Hegazti gripea (SARS)
- Hantabirusak
- Argentinako sukar hemorragikoa
- Amorrua
- Ebola
- Zika
Bakterianoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakterioek eraginak:
- Borreliosia
- Bruzelosia
- Kanpilobakteriosia
- Lupu beltza
- Katu atzamarkada gaixotasuna
- Mediterraneoko sukar exantematikoa (edo Mediterraneoko botoi-sukarra[8])
- Mendi Harritsuetako sukarra
- Q sukarra
- Leptospirosia
- Mukia
- Izurri pneumonikoa
- Psitakosia
- Salmonelosia
- Sindrome hemolitiko-uremikoa
- Tuberkulosia
- Tularemia
Fungikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onddoek eraginak:
Parasitarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkarroiek eraginak:
Hainbat zoonosi eta haien transmisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondoko taulan zoonosi batzuk, haien eragileak, haien gordailu naturalak eta haien transmisio-bideak ikus daitezke [9]. [10]:
Gaixotasuna | Mikrobio patogenoa | Gordailua | Gaitzaren transmisioa gizakiei |
---|---|---|---|
Izurri bubonikoa | Yersinia pestis | Karraskariak | Arkakusoen ziztada |
Amorrua | Birusa | Otsoak, azeriak, zakurrak.... | Animalien haginkada |
Karbunkoa | Bacillus anthracis | Animalia belarjaleak | Inhalazioa |
Bruzelosia | Brucella | Behiak, ardiak, txerriak... | Animalien esnea |
Leptospirosia | Leptospira | Animalia ugaztunak | Animalien gernuaren bidez |
Tularemia | Francisella tularensis | Untxiak eta erbiak | Intsektuen ziztada |
Psitakosia | Chlamydia psittaci | Txori asko | Inhalazioa |
Lyme gaitza | Borrelia burgdorferi | Ugaztunak | Akainen ziztada |
Hidatidosia | Echinococcus granulosus (zestodoa) | Zakurrak | Zakurren gorozkien bidez |
Q sukarra | Coxiella burnetii | Animalia belarjaleak | Esnea hartzean |
Toxoplasmosia | Toxoplasma gondii (protozooa) | Katuak | Katuen gorozkien bidez |
Sukar horia | Birusa | Tximinoak | Etxoen ziztada |
Trikinosia | Trichinella spiralis | Txerriak | Txerrien haragia jatean |
Mendi Harritsuetako sukarra | Rickettsia rickettsii | Untxiak, saguak... | Akainen ziztada |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) MOE. Health topics: Zoonoses. (Noiz kontsultatua: 2014-12-18).
- ↑ Taylor LH, Latham SM, Woolhouse ME. (2001). «Risk factors for human disease emergence» Philos. Trans. R. Soc. Lond., B, Biol. Sci. (1411): 983–9. doi: . PMID 11516376. PMC 1088493..
- ↑ (Ingelesez) Public health threat of new, reemerging, and neglected zoonoses in the industrialized world. Emerg Infect Dis, 1-7 or. doi: . PMID 20031035. PMC 2874344. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Organización Panamericana de la Salud). Zoonosis y Enfermedades Desatendidas: Intervenciones e Investigacion. (Noiz kontsultatua: 2015-5-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Steinfeld, Cees; Gerber, Pierre; Wassenaar; Castel, Vincent; Rosales, Mauricio; de Haan. (2009). [http://www.fao.org/3/a0701s/a0701s.pdf La larga sombra del ganado. ] Erroma: FAO, 304 or. ISBN 978-92-5-305571-5..
- ↑ (Ingelesez) Daszak P, Cunningham AA, Hyatt AD. (2001). «Anthropogenic environmental change and the emergence of infectious diseases in wildlife» Acta Tropica (2): 103–116. doi: . PMID 11230820..
- ↑ (Ingelesez) Lee J, Kim SY, Hwang KJ, Ju YR, Woo HJ. «Prion diseases as transmissible zoonotic diseases» Osong Public Health Res Perspect: 57-66. doi: . PMID 24159531. PMC 3747681. (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
- ↑ Osasun saila. (2018ko urriak 3). Sukar exantematiko mediterraneoa zaintza protokoloa. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
- ↑ Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 354 orr. ISBN: 84-291-1871-3
- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:896-897 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.