[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Tularemia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tularemia
Tularemiak eskuan eragindako traumatismo bat
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, Zoonosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Francisella tularensis
Sintoma(k)sukarra, pozoitzea, buruko mina, anorexia, Negela, enantema, linfadenitisa, esplenomegalia, hepatomegalia, Ondoeza, goragalea, oka, Sudurreko odoljarioa, ultzera, bubo (en) Itzuli, pneumonia, Pleuresia, trakeitisa, bronkitisa, beherakoa, tripako mina, eztarriko mina
linfagitisa
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura, vector-borne transmission (en) Itzuli, ukitzeen bidezko kutsapen
fecal–oral route (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, kultibo mikrobiologiko, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa, Tularin (en) Itzuli
agglutination test (en) Itzuli
Honen izena daramaTulare konderria
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakEstreptomizina, Ziprofloxazino, doxiziklina eta Tetraziklina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA21
GNS-9-MK021
GNS-10A21
GNS-9021
DiseasesDB13454
MedlinePlus000856
eMedicinemed/2326 emerg/591 ped/2327
MeSHD014406D014406
Disease Ontology IDDOID:2123

Tularemia gaixotasun infekziosoa da, zoonosia dena, Francisella tularensis bakterioak eragindakoa. Bere etiologia eta sintomatologia izurri bubonikoarenarekin alderatua izan da, nahiz eta bere pronostikoa azken hau bezain larria ez izan.

Gaitzak animalia marraskariak, untxiak eta erbiak jotzen ditu, batik bat. Animalia horiek gizakia kutsatzen dute, hainbat kasutan akaroak eta intsektuak (kaparrak, euliak...) gaitzaren bektoreak izanik.

Ipar Amerikan, Asian eta Europan endemikoa da, eta animaliekin harremanetan daudenak (ehiztariak, baserritarrak, sukaldariak...) dira arrisku-taldeak gaixotasuna harrapatzeko.

Aitortu beharreko gaixotasuna da. 2016an kasu bakarra jakinarazi zen EAEn [1]

Francisella tularensis bakterioa kokobazilo Gram negatiboa eta aerobio hertsia da. Birulentzia handiko mikrobioa da, dosi txikietan infektatzen duena. Arratoiak, saguak, katagorriak, untxiak eta erbiak infektatu ohi ditu, hilkortasun handia eraginez.

Tularemia modu askotan transmititu daiteke animaliengandik gizakiarengana:

  • kontaktu zuzenaren bidez: ehiztari, baserritar edo harakin batek infektatutako animaliak manipulatzen dituenean. Azaleko zauriak izan ohi dira bakterio patogenoaren sarbideak.
  • bektore baten bidez: hainbat artropodok (euliak, kaparrak...) gaitzaren bektoreak dira. Ziztada egiterakoan garraiatzen dituzte bakterio patogenoak infektaturiko animaliengandik gizakiarengana
  • inhalazioaren bidez
  • kutsatutako animaliak jaterakoan (haragia ez bada aski kozinatzen janari-infekzioa gerta daiteke)

Tularemia ez da pertsonen artean kutsatzen

Sintomatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren inkubazio epea 1-14 egunetakoa da (nahiz eta kasu gehienetan 3-5 egunetakoa izan)

Tularemiaren sintomak oso lotuak daude mikrobio patogenoaren sarbidearekin (azalekoa, digestiboa, begietakoa, arnas bidekoa...)

Zauri baten bidez sartzen denean, mikrobioak tularemia ultzeroglandularra eragiten du: sarbidearen tokian ultzera bat agertu eta inguruko nodulu linfatikoak handitzen dira. Sukarra, buruko mina eta ahulezia gaitzaren beste sintoma batzuk dira.

Bakterio patogenoa inhalazioaren bidez sartzen denean pneumonia bat ager daiteke.

Sintomatologiak ez du asko laguntzen tularemiaren diagnostikoan, zantzu fisikoak (sukarra, buruko mina, ahulezia...) oso orokorrak direlako. Hemokultiboak (bakterio eragilea identifikatzeko) eta froga serologikoak (bakterioaren aurkako antigorputzak antzemateko) dira diagnostikorako gehien erabiltzen diren tresnak

Estreptomizina da aukerako antibiotikoa tularemia tratatzeko. Tetraziklina eta kloranfenikola ere erabili ohi dira.

Ikerketa ugari garatu arren, ez da oraindik txerto eraginkorrik aurkitu gaitza prebenitzeko

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gaixotasun kutsakorren zainketa euskadi.eus, Osasun-saila

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]