[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Viktoria Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Viktoria Erresuma Batukoa (argipen) buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Viktoria Erresuma Batukoa (argipena)».
Viktoria Erresuma Batukoa


Indiako enperadorea

1876ko maiatzaren 1a - 1901eko urtarrilaren 22a
← baliorik ez - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa

Kanadako monarka

1867ko uztailaren 1a - 1901eko urtarrilaren 22a
← baliorik ez - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa

Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuako monarch of the United Kingdom of Great Britain and Ireland (en) Itzuli

1837ko ekainaren 20a - 1901eko urtarrilaren 22a
Gilen IV.a Erresuma Batukoa - Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrincess Alexandrina Victoria of Kent
JaiotzaKensington jauregia1819ko maiatzaren 24a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaKensington jauregia
Buckingham jauregia
Osborne jauregia
Windsorreko gaztelua
HeriotzaOsborne jauregia1901eko urtarrilaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaThe Royal Mausoleum (en) Itzuli
Royal Burial Ground (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaEduardo Kentekoa
AmaViktoria Saxonia-Coburg-Saalfeldekoa
Ezkontidea(k)Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa  (1840ko otsailaren 10a -  1861eko abenduaren 14a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Hanover (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWindlesham House School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
italiera
latina
urdua
Irakaslea(k)Luigi Lablache
Jarduerak
Jarduerakmonarka, margolaria, idazlea, eguneroko-idazlea, autobiografialaria eta aristokrata
Altuera142,24 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0703075 Musicbrainz: 7db5c493-38e5-41c7-9518-f3b8332a5ff7 Find a Grave: 1442 Edit the value on Wikidata

Viktoria[1] (1819ko maiatzaren 241901eko urtarrilaren 22a), Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuko erregina izan zen 1837tik 1901era arte, eta Indiako lehen enperatriza, 1876tik eta 1901era arte. Haren erreginaldiak 64 urte iraun zuen; hots, Erresuma Batuko bigarren erreginaldirik luzeena. Haren erreginaldiari maiz Viktoriar Aroa deritzo.

Viktoriaren aita Eduardo Kent and Strathearn-ekoa zen, Jurgi III.a Erresuma Batukoaren laugarren semea. 1802an, Eduardo hil ostean, Viktoria bere ama Viktoria Saxonia-Cobourg-Saafeld-ekoaren zaintza hertsiaren pean geratu zen. 18 urterekin erregina izendatu zuten, bere osaba guztiak seme-alaba bizirik gabe hil ziren eta. Garai horretan Erresuma Batua monarkia konstituzional bat zen, eta errege edo erreginak zuzeneko botere politiko txikia zuen. Maila pribatuan, gobernuaren eta ministroen erabakiak baldintzatzen saiatu zen. Maila publikoan, moralitatearen estandar zorrotzen ikono nazional gisa hartzen da.

Viktoria bere lehengusu Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoarekin ezkondu zen 1840an. Euren bederatzi seme alabek kontinente osoko errege familia eta nobleekin egin zituzten ezkontzak. Horregatik, "Europaren amona" ezizena eman izan zaio. Albertoren heriotzaren ostean, 1861ean, Viktoria dolu egoera batean sartu zen eta agerpen publikoei uko egin zien. Haren itxialdia zela eta, errepublikanismoa indartu zen. Hala ere, haren agintaldiaren bukaeran popularitatea irabazten joan zen. Haren Urrezko Jubileoa eta Diamantezkoa ospakizun publikorako garaiak izan ziren.

Haren erreginaldiak 63 urte iraun zuen, garai horretararte egondako erregealdirik nahiz erreginaldirik luzeena. Horrek Erresuma Batuko historian aro bat izendatzea ekarri zuen: Viktoriar Aroa. Haren agintaldian Industri Iraultzaren garapen nagusia suertatu zen, zeinak herrialdea ekonomikoki, teknologikoki eta sozialki eraldatu baitzuen. Urte horietan, halaber, Britainiar Inperioa izugarri hedatu zen eta bere gailurrera iritsi. Hori guztia zela eta, garaiko botere handiena bilakatu zen Erresuma Batua. Hannover Etxeko azken britainiar monarka izan zen, haren seme Eduardo VII.a Erresuma Batukoak Saxonia-Coburg eta Gotha etxeko lerroa eraman baitzuen, aitak bezala.

Viktoria erregina Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889ko martxoaren 7tik apirilaren 27ra arte, Viktoria erreginak egonaldia egin zuen Biarritzen, Villa La Rochefoucauld etxean.

Biarritzen zegoelarik, martxoaren 27an egunbeteko bisita egin zuen Donostiara, eta bertan Maria Kristina Austriakoak egin zion harrera[2]. Aiete jauregian bazkaldu zuten eta, gero, Donostiako udaletxera joan ziren bi erreginak, eta bertatik Konstituzio plazan eskaini zieten aurreskua ikusi zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]