Æthelstan
Æthelstan | |||
---|---|---|---|
927 - 939ko urriaren 27a ← Eduardo Zaharra - Edmundo I.a Ingalaterrakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wessex, 895 | ||
Herrialdea | Wessex Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Gloucester, 939ko urriaren 27a (43/44 urte) | ||
Hobiratze lekua | Malmesburyko abadia | ||
Familia | |||
Aita | Eduardo Zaharra | ||
Ama | Ecgwynn | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | House of Wessex (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Chalcedonian Christianity (en) |
Æthelstan edo Athelstan (antzinako ingelesez: Æþelstan, ˈæðeɫstɑn ahoskatua edo Æðelstān, ˈæðeɫstɑːn ahoskatua; antzinako eskandinavieraz: Aðalsteinn, "harri noble" esan nahi duena; c. 894 – 939ko urriaren 27a), "Loriatsua" deitua, anglosaxoien erregea izan zen 924tik 927ra, eta Ingalaterrako erregea 927tik 939ra. Bere erregealdia, sarri, historialari modernoek alde batera uzten dute, bere aitona Alfredo Handiarenean edo bere iloba Edgar Baketsuarenean arreta gehiago jarriz. Hala ere, bere erregealdia funtsezkoa izan zen X. mendeko garapen politikorako.
Eduardo Zaharraren, Wessexko erregearen eta Ecgwynnen seme nagusia izan zen. Bere gurasoak ezkondu ziren arren, bere aita 899an tronura igotzean legez kanpokotzat jo zuten. Bere amaren gizarte-klase baxuagatik aldendu zuten eta Eduadoren erregina eta bigarren emaztea Ælfflæd izan zen.
Bere aita, zailtasunak zailtasun, Alfredok sortutako anglosaxoien erresumako tronura igo zen. Æthelflæd bere izebak, Eduardoren arrebak, mendebaldeko Mercia gobernatu zuen Æthelred II.a Merciakoa bere senarra 918an hil ondoren. Æthelflæd hil ondoren, Eduardok berehala hartu zuen Merciaren kontrola, eta, hau hil ondoren, Æthelstanek Humber estuarioaren hegoaldeko erresuma anglosaxoiak jarauntsi zituen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |