[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Union List of Artist Names

Wikipedia, Entziklopedia askea
Union List of Artist Names
Jatorria
Sortzailea(k)Getty Research Institute (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daGetty Vocabularies (en) Itzuli
getty.edu…

Union List of Artist Names, ULAN siglekin ezaguna, indize eta glosategi egituratu bat da 293 000 artista izen inguru jasotzen dituena. Artitesten izenen aldaerak jasotzen ditu: ezizenak, idazteko modu desberdinak, transliterazioak, hizkuntzen araberako aldaerak, izen aldaketak (ezkontzagatik, erlijioagatik edo herrialde batera egokitzeagatk) eta abar. Erregistroan markatua dago izen erabiliena edo gogokoena.

ULANek identifikazio zenbaki bakar batekin bereizten ditu artistak. Edizioa Getty Research Institute erakundearen eskuetan dago.[1]

Zerrenda baten antzera zabaltzen den arren, tesaurus baten egitura du eta horiek egituratzeko ISO eta NISO arauak betetzen ditu.

ULAN baliabide garrantzitsua da artxibategientzat, museoentzat eta liburutegientzat ondaren kulturalen indexaziorako. Getty Research Institutek bere tesaurus honekin parte hartzen du ere Virtual International Authority File proiektuan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Getty Vocabularies. (Noiz kontsultatua: 2016-3-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]