Ana Britainia Handikoa
Ana Britainia Handikoa[1] (Londres, Ingalaterra, 1665eko otsailaren 6a – ib., 1714ko abuztuaren 1a) Jakue II.a Ingalaterrakoaren alaba, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina izan zen, eta Estuardo etxeko azkenekoa.
Ana Karlos I.a Ingalaterrakoaren biloba zen. 1683ko uztailaren 28an Danimarkako Jurgi printzearekin ezkondu zen, protestantea berau. Hemeretzi seme-alaba izan zituen baina bat bera ez zen heldu izatera iritsi. Honek ondorengotza arazoak ekarri zizkion erreinuari.
Gilen III.a Ingalaterrakoa hil zenean, Erresuma jarauntsi zuen. Erreinuaren ondorengotzarekin izandako arazoen ondorioz, eta Eskoziarekin izandako tirabira guztien amaiera gisa, 1707ko Batasunaren Legea ezarri ondoren, Britainia Handia gobernatu zuen lehendabiziko monarka bilakatu zen. 1707an Eskozia eta Ingalaterrako parlamentuak batu zituen.
Bi partidutako sistema nagusitu zen bere erregetzan parlamentuan. Erregina tory partiduaren aldekotzat har daiteke, eta, hortaz, whig partidua aurka izan zuen. Hala ere, erreginaren lagun mina izan zen Sarah Jennings, eta aholkulari gertukoena. Honek whig partiduaren aldeko erabakiak hartu zituen. Sarah Jenningsen senarra zen John Chruchill, Marlborougheko I. Dukea. Azken honek gidatu zituen Espainiako Erregetzarako Gerran Britaniako gudarosteak; garaipena lortu zuen Blenheimen (1704), Ramilliesen (1706), Oudernaden (1708) eta Malplaqueten (1709).
1708an Sarah Jenningsekin izandako adiskidetasuna hoztu zen. Abigail Hill pasa zen izatera adiskide minena eta gertuko aholkularia.
Espainiako Erregetzarako Gerraren amaiera gisa Utrechteko Ituna sinatu zuen.
Seme-alabarik gabe hil zenez, Jurgi I.a Britainia Handikoa bere bigarren lehengusuak ordezkatua izan zen. Hau Hannover etxeko lehen erregea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa |
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea 1702ko martxoaren 8a–1714ko abuztuaren 1a |
Ondorengoa Jurgi I.a Britainia Handikoa |