Maria Kristina Austriakoa
- Artikulu hau Donostiako historiara lotutako Espainiako erreginaordeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maria Kristina (argipena)».
Maria Kristina Austriakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1885 - 1902
1879 - 1885
1875 - 1879 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Christina Désirée Henriette Felicitas Rainiera von Habsburg-Lothringen | ||||||
Jaiotza | Židlochovice Castle (en) eta Židlochovice, 1858ko uztailaren 21a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Bizilekua | Madrilgo Errege Jauregia | ||||||
Heriotza | Madril, 1929ko otsailaren 6a (70 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Archduke Karl Ferdinand of Austria | ||||||
Ama | Archduchess Elisabeth Franziska of Austria | ||||||
Ezkontidea(k) | Alfontso XII.a Borboikoa (1879ko azaroaren 29a - ezezaguna) | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | House of Habsburg-Lorraine (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Irakaslea(k) | Franz Xaver Malcher (en) | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Maria Kristina Austriakoa,[1] baita ere Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa, alemanez Maria Christina Désirée Henriette Felicitas Rainiera von Habsburg-Lothringen, ezizenez Doña Virtudes, (Gross-Seelowitz, Moravia, 1858ko uztailaren 21a – Madril, Espainia, 1929ko otsailaren 6a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen, Alfontso XII.a Espainiakoaren emaztea. Jaiotzez, Austriako artxidukesa eta Hungaria, Bohemia, Eslavonia, Kroazia eta Dalmaziako printzesa zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Kristina Gross-Seelowitzen jaio zen, Moravian, 1858ko uztailaren 21ean. Gurasoak Karlos Fernando artxidukea eta Isabel Frantziska Austriakoa artxidukeak izan ziren.
1879ko azaroaren 29an, Maria Kristina Alfontso XII.a Espainiakoarekin ezkondu zen Madrilen, Atochako basilikan. Ezkontideak tartetikoak ziren, Karlos III.a Espainiakoa Maria Kristinaren birraitona baitzen eta, Leopoldo II.a Austriakoa ere bai.
Alfontso alargun geratu zen Maria de las Mercedes Orleanskoa 1878ko ekainean hil zitzaionean (Urte bereko urtarrilean ezkonduta zeuden) eta Maria Kristina izan zen erregearen bigarren emaztea. Alfontso irekia eta zalapartatsua agertzen bazen, Maria Kristina lasaia eta lotsatia zen eta zuten harreman esturik lortu. Lehen emaztea hil zitzaionetik, Alfontso neskatan zebilen buru-belarri; emazte gazteak ez zuen egoera samurra izan lehen unean, baina badirudi gerora nolabaiteko gertutasuna lortu zutela biek.
Erregeordetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dena den, Maria Kristinari senarra goiz hilko zitzaion, 1885eko azaroan, bera oinordekoaz haurdun zegoenean, eta Espainiako tronuaren erreginaorde bihurtu zen. Alfontso XIII.a jaio eta adinez nagusi izan arte (1885-1902), bera izan beharko zuen erreginaorde Errestaurazioko Espainian. Garai hori izango zen Espainia potentzia kolonial izateari utziko ziona. Errestaurazioa sendotzeko asmoz, Canovasek eta Sagastak Pardoko ituna sinatuko zuten txandakako sistema ezarriz. Alfontso XIII.a izango zen etorkizunerako itxaropena eta politikan esperientziarik gabeko erreginak bihotzeko lagun izango zuen Sagastaren aholkuei jarraituko zien zuzen-zuzen.
Erreginaorde izan zen urteetan, Marokoko auzia larritzen joan zen eta gizarte gatazkak ere bai. Nazionalismo periferikoaren gorakada izan zen eta, 1898an, Ameriketako azken koloniak galdu ziren. Canovas eta Sagasta hil zirenean, Txandakako sistema behera etorri zen eta krisi larriak izan ziren, bai ekonomian eta baita politika edo gizartean.
Semea errege egiteko desioa 1902an bete zitzaion, Alfontso XIII.a adinez nagusi egin zenean eta Espainiako errege egin zutenean. Hortik aurrera, Maria Kristinak gozo-gozo jarraitu zuen erretiroan eta, 1906an, semea Victoria Eugenia Battenbergekoarekin ezkondu zenean, Ama Erregina titulua erabili zuen.
Hondartza zale, 1887an, Donostiako Kasinoa inauguratu zuen, eta 1888an Miramar jauregia eraikitzeko agindua eman zuen. Bere ohorez daramate izena Maria Cristina hotelak edo Maria Kristina zubiak Donostian eta, 1926an, ohorezko alkate izendatu zuten Donostian.
1929ko otsailaren 6an, Madrilgo Errege Jauregian hil zen eta El Escorial monasterioan lurperatu zuten.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]