Tabitha Babbitt
Tabitha Babbitt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hardwick, 1779ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Harvard, 1853ko azaroaren 18a (73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Shakers (en) |
Sarah "Tabitha" Babbitt (Hardwick, AEB, 1779ko abenduaren 9a – Harvard, AEB, 1853ko azaroaren 18a), Harvardeko komunitateko Shakers-eko kidea, Estatu Batuetako asmatzailea da. Zerra zirkularra, arrabol-burua eta hortz-protesia asmatu zituen, besteak beste. Hala ere, zalantzan jartzen da bera edo beste Shakers batzuk izatea zerra zirkularra asmatzen lehenak.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarah (Tabitha) Babbitt 1779ko abenduaren 9an jaio zen, Hardwicken (Massachusetts). 1793ko abuztuaren 12an, Massachusettseko Harvardeko komunitateko Shakers-eko kide bihurtu zen.
Ikusirik gizonak zailtasunetan trontza erabiltzerakoan, ohartu zen haien mugimenduen erdiak alperrekoak zirela. Xafla biribila eraginkorragoa zela ikusirik, Babbittek, 1810 inguruan, zerratoki batean erabilitako lehenengo zerra zirkularra asmatu zuen. Zerra zirkular hori urak eragindako makina batera zintzilikatzen da, armazoi-zura ebakitzean esfortzuak murrizteko. Lehen zerra zirkularra egin zuen Albanyn (New York). Ez zuen patenterik egin aurkikuntza horretarako, beste batzuek erabili ahal zezaten, baina asmakizun hori bi frantsesek patentatu zuten Estatu Batuetan, hiru urte geroago, Shakersen paperetan zerra horri buruzko argibideak aurkitu zituztenean.
Babbittek sektarekin bat egin zuen datak oinarri hartuta, Stephen Millerrek zioen ez zela zerra zirkularra asmatzen lehena. Zioenez, zerra zirkularra Mount Lebanoneko shaker herrian asmatu zen, edo Amos Bishop-ek edo Benjamin Brucek, 1793an, hau da, ez ei zuen inondik inora shaker batek asmatu.
Babbitek hortz-protesiak egiteko prozesua sortu zuela eta arrabol-burua hobetu zuela ere esaten da. Iltze moztuaren asmakizuna partekatu zuen Eli Whitneyrekin. Shaker gisa, Babbittek ez zituen inoiz bere asmakizunak patentatu.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Tabitha Babbitt» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lotutako artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |