Olatz Arbelaitz
Olatz Arbelaitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1970eko azaroaren 7a (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Clemente Rodríguez Lafuente |
Doktorego ikaslea(k) | Ander Garcia Iñigo Perona (en) Aizea Lojo Novo (en) Ibai Gurrutxaga Goikoetxea (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Udako Euskal Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea E-makumeak |
Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, Gipuzkoa, 1970eko azaroaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. ALDAPA ikerketa taldeko sortzaileetako bat izan zen. 2018tik Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kidea da EHUn eta 2015etik Ikergazte kongresuen koordinatzailea.[1][2][3] UEUko Informatikako sailburua ere izan da urteetan.[4]
Ikerlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoaren arloetan aritzen den ALDAPA taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 2002an defenditu zuen doktore-tesian VRPTW sistema arin eta sendo bat sortu zuen hainbat ibilgailuren ibilbideak optimizatzeko, denen artean helburu komun bat bete behar dutenean. Tesi horretan aplikazio praktiko bat ere sortu zuen Nafarroako enpresa batentzat; enpresa horretan egunero asmatu behar da zeintzuk diren ibilbide optimoak bere kamioientzat, kamioiek inguru geografiko zabal batean erregaia eskaeren arabera banatu ahal izateko.[5] Olatz Arbelaitzek hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6]
UPV-EHU unibertsitate osoko Ikerkuntza Batzordeko kidea da 2018tik, 'Ingeniaritza eta arkitektura' arloko hiru ordezkarietako bat da bera. Adimen artifizialeko ikasketak sortzeko eragilea izan da Informatika Fakultatean.[7][8]
2015, 2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Ingeniaritza/Arkitektura arloan. 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresu osoko kudeatzaile akademikoa ere izan zen.[9][10]
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUkidea da ikasle zenetik eta hainbat urtetan izan da Informatikako sailburua eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna.[11][12][13][8]
Emakumeak zientzian eta e-makumeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[14][15] Informatika Fakultatean XXI mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da.[16][17]
Emakumeak zientzian taldearekin ere hainbat ekarpen egin ditu Arbelaitzek.[18] 2022ko otsailean Emakumeak Zientzian programaren barruan, "Informatika: mezuak ezkutatu kriptografia erabiliz" tailerrerako prestatutako bideoa. DBHko ikasleentzat kriptografiarako sarrera bat.[19] 2021ekoan ipuin bat eta magia joko bat erabili zuten zenbaketa bitarraren kontzeptua azaltzeko.[20] Sistema bitarr horretan kontatzeko modua lore eurizaleen ipuinaren bidez ere azaldu zuten.[21] Lehen Hezkuntzako ikasleei algoritmoak azaltzeko grabatutako ipuinak plazaratu zituzten.[22][23]
Dantzaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenteriako Ereintza dantza-taldeko dantzaria izan da, eta hainbat ikastarotan ibili da irakasle, tartean Donostiako Informatika Fakultatean ere bai.[24]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz Vazquez Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. 2005 UEU[25]
- Olatz Arbelaitz Gallego, Txelo Ruiz Vazquez Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia 2001 UEU[26]
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea;[27] EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[28]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arruabarrena, Jone. (2023-04-25). ««Batzuetan euskaraz ikertzea militantzia bihurtzen da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
- ↑ «Ikerketa Batzordea - Ikerketaren arloko Errektoreordetza - UPV/EHU» Ikerketaren arloko Errektoreordetza (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
- ↑ «Aterki bat zAApAArrAAdAAri» Berria 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ Soluciones Basadas en Simulated Annealing para el VRPTW. [Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultatea], UPV-EHU, 2002eko maiatza
- ↑ Olatz Arbelaitz Google Scholar Citations webgunean
- ↑ «'Gizartean eskaria handia den heinean, ikasleengan ere interesa piztea espero dugu'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-04).
- ↑ a b Mori, Uxue; Arbelaitz, Olatz. UI50 IEB2022 Adimen artifiziala atzotik gaurdaino Justua ote?. Udako Euskal Unibertsitatea - Informatika Saila - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. (2021-06-08). ««Gakoa da hemengo instituzioek euskarazko ikerketa ere baloratzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
- ↑ Ikastolen elkartea. (2012). Euskara Teknologia berrietan. Informatika lantzen UEUn eta EHUnIñaki Alegria, Olatz Arbelaitz, Kepa Sarasola. Ibilaldia 2012. ] (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
- ↑ Petxarroman, Joserra. (1998-11-14). «Informatikari Euskaldunen II. Topaketak izango dira hurrengo ostiralean Donostian 'Euskara eta Internet' izenburupean, 100dik gora profesional bilduko dira Miramarren.» Euskaldunon Egunkaria.
- ↑ Lakasta, Juan Kruz. (1996-07-18). «Genghis eta R3 robotekin jolasean UDAKO EUSKAL UNIBEETSITATEAn Arbelaitz eta Lazkano robotika klasikotik landa bide berria aztertzen ari dira.» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2020-02-04).
- ↑ e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sobre ingenieras, inventoras, informáticas y tecnólogas | En la red» Mujeres con ciencia 2018-12-05 (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
- ↑ «Emakume eta Neska Zientzialariaren eguna» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ «Zientzian topikoak apurtuz» www.berria.eus 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ Tubia, Iker. «Egun bakarra ez da aski» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Kriptografia. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Informatika Ipuin eta magia bidez: zenbaketa bitarra. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Lore eurizaleak (bitarra azaltzeko ipuina). (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Banatzaile despistatuak (algoritmoak azaltzeko ipuina). (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Informatika ipuin eta magia bidez: algoritmoak. (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
- ↑ Egunkaria. (1999-07-16). «Ordenagailu artean ere bai. Bat, bi ,hiru... saaalto!» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2020-02-04).
- ↑ Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Etxeberria Uztarroz, Izaskun; Ibarra Lasa, Amaia. (2005). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ a b Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olatz Arbelaitz Gallego Inguma datu-basean
- ALDAPA ikerketa taldea.
- @OlatzArbe twitter kontua
- Olatz Arbelaitz Euskaldunon Egunkariko hemerotekan (17 albiste)