[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Anne Tyng

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Tyng
Bizitza
JaiotzaJiangxi1920ko uztailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreenbrae (en) Itzuli2011ko abenduaren 27a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
University of Pennsylvania School of Design (en) Itzuli
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Irakaslea(k)Walter Gropius
Joseph Hudnut (en) Itzuli
Marcel Breuer
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Louis Kahn
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Anne Tyng, geometriaren estratega, Salk Institutua
Yale Center for British Art
Trenton Bath House

Anne Griswold Tyng (Lushan, Txina, 1920ko uztailaren 14a - Greenbraer, Estatu Batuak, 2011ko abenduaren 27a) arkitektoa eta irakaslea izan zen. Louis Kahn-en bazkide izan zen 19 urtez. Ameriketako Arkitektoen Institutuko kidea eta Estatu Batuetako Diseinu Akademia Nazionaleko akademikoa izan zen 1975etik.[1]

Tyng Lushanen jaio zen, Txinan. Haren gurasoak, Ethel and Walworth Tyng, apezpiku-misiolariak izan ziren. 5 anai-arrebetatik laugarrena zen. Txinan bizi izan zen 14 urte bete arte. St. Mary ‘s School, Peekskill, New Yorken graduatu zen. Txinara itzuli zen bere familia bisitatzera, eta Asiako hegoaldean eta Europan zehar bidaiatu zuen.[2]

Arte Ederretan graduatu zen 1942an Radcliffe Collegen, eta, ondoren, Walter Gropius, Marcel Breuer eta Catherine Bauer-ekin ikasi zuen Harvardeko Arkitektura Eskolan, eta erakunde horretan graduatutako lehen emakumeetako bat izan zen. 1944an, New Yorken egin zuen lan diseinu industrialeko hainbat enpresatan, hala nola, Van Doren, Nowland & Schladermundt edo Knoll Associates.[1]

1945ean hasi zen lanean Louis Kahn eta Oscar Stonoroven estudioetan.[3] 6 arkitektoen artean emakume bakarra zen, eta hiri- eta etxebizitza-proiektuak garatu zituen han. 1947an Kahn-en bulegoarekin bat egin zuen, Stonorovetik bereizia. Egin zituzten lehen proiektuak Weiss etxea (1947-50) eta Genel etxea (1948-51), Radbill eraikina eta Pincus Pabiloia dira, Filadelfiako Ospitale Psikiatrikorako (1948-54).[2]

Filadelfiako zentrorako proposamen bat lantzen hasi zen, eta forma geometriko konplexuei buruzko ezagutzekin lagundu zuen, hala nola City Tower-en bilbean (1953), egitura tetraedrikoa zuen etxe orratz batean. Maketa 1960an Arte Modernoaren Museoko erakusketa batean sartu zenean, Kahnek ez zuen bere izena eman hasieran, baina azkenean autoretza onartu zuen.[4]

1954an Alexandra Tyng alaba izan zuen. Une horretan, umearen aita ezkonduta zegoenez, Fullright beka atzera bota eta Erromara joan zen urtebetez eskandalu potentziala saihesteko. Tyng-ek egitura-ingeniaritza ikasi zuen Pier Luigi Nervi-rekin.[5]

1955ean itzuli zen Filadelfiara, Kahnen estudioko aholkulari elkartu gisa. Taldean egindako lanen artean daude Yaleko Unibertsitateko Arte Galeria (1951-53), Trenton Bath House (1955), Esherick-en estudioa (1956), Martin Marietta Baltimore Research Center (1956-57), Salk Institutua (1959-55), Erdman Hohall (1960-65).[6]

Shapiro Etxea (1958-62) eta Clever House (1957-62) diseinuan parte hartze handia izan zuen.

Kahn-en estudioan egindako lanarekin batera, haren azterketa geometrikoekin eta industria-diseinuarekin jarraitu zuen. 1947an, Tyng Toy-a garatu zuen. Zur kontratxapatuzko sei pieza zituen, eta haurrek erraz armatu eta desmunta zitzaketen altzariak edo jostailuak, Walker Art Center-en (Minneapolis) erakutsi zutenak.[1] Alemanian eta Austrian aurkeztu zen American Federation Arts-en lagin batean ere parte hartu zuen.[2]

Karrera akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzariaren arkitektura eta diseinua irakasten hasi zen Beaver Collegen (gaur egun Arcadia University), Glensiden, 1948an. Irakasle izan zen Penn Unibertsitatean, printzipio geometrikoetan oinarritutako morfologiaren gaia garatuz. 1970 eta 1980 urteen artean, besteak beste, hizlari gonbidatua izan zen Carnegie Mellon, Pratt, Parsons, Cooper Union, Rennselaer Polynic Institute, Drexel, University of Minnesota, University of Texas at Austin eskoletan .[2]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Buckminster Fuller-en ustez, "Louis Kahn-en estratega geometrikoa" da.[1]

1953an, Walworth Tyng House gurasoentzat egin zuen etxeak egitura-sistema burutsuagatik, Filadelfiako AIA Ohorezko Aipamena jaso zuen eta The Charettek (Pennsylvania Society of Architects) argitaratu zuen.

1963an, Brunner Grant AIA saria eman zioten, hiru dimentsioko formei buruzko azterketa bat egiteko.[2]

1965ean, Graham Fundazioaren diru-laguntza jaso zuen lehen emakumea izan zen, eta eredu geometrikoen gaia aztertzeko erabili zuten: Anatomy of Form: The Divine Proportion in the Platonic Solids. Pensilvaniako Unibertsitatean doktoretza 1975ean lortu zuen, Aldiberousness, Randomness and Order izeneko lanarekin. Bere ikerketen jarraipen gisa Four-Poster House diseinatu zuen 1971 eta 1974 artean. Bere lanaren atzera begirako bat aurkeztu zuten Inhabiting Geometry erakusketan, Pensilvaniako Unibertsitateko Arte Garaikideko Institutuak eta Graham Fundazioak 2011n antolatua.

1989an, Tyng-ek From Muse to Heroine, Toward a Visible Creative Identity saiakera argitaratu zuen, Carlos Gustav Jung-en ideiekin lotutako arkitekturan emakumeen sorkuntza-funtzioen garapenaren azterketa.[1]

Haren paperak Architectural Archives-en (Pennsylvaniako Unibertsitatea) daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Moisset, Inés. (28 de mayo de 2015). «ANNE TYNG 1920-2011» Un día | una arquitecta.
  2. a b c d e «ANNE TYNG: INHABITING GEOMETRY» Graham Foundation.
  3. Juárez Chicote, Antonio; Moreno Sánchez-Cañete, Francisco José. «Tyng Toy, 1949. Resonancias desde los inicios de una pionera desconocida» rita_ Revista Indexada de Textos Académicos (7): 154-159.  doi:10.24192/2386-7027(2017)(v7)(13)..
  4. (Ingelesez) Butler, Cornelia H; Schwartz, Alexandra. (2010). Modern women: women artists at the Museum of Modern Art. Museum of Modern Art : Distributed in the United States and Canada by D.A.P./Distributed Art Publishers ISBN 978-0-87070-771-1. PMC 501397424. (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  5. Louis Kahn to Anne Tyng: The Rome Letters 1953-1954.Egilea, Anne Griswold Tyng.. .
  6. Whitaker, William. (2012). «Anne Griswold Tyng: 1920–2011» Domus.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anne Griswold Tyng