[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Radia Perlman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Radia Perlman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRadia Joy Perlman
JaiotzaPortsmouth1951ko abenduaren 18a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusettseko Teknologia Institutua 1988) Doktoretza : Informatika
Massachusettseko Teknologia Institutua Zientzietako Masterra : matematika
Tesi zuzendariaDavid D. Clark (en) Itzuli
David D. Clark (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, ingeniaria telekomunikazioetana eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Massachusettseko Teknologia Institutua
Sun Microsystems
BBN Technologies (en) Itzuli
Dell EMC (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAssociation for Computing Machinery

Twitter: radiaperlman Edit the value on Wikidata
Aditua da gai hauetan: Sareak, Segurtasun protokoloak, eta Informatikako liburuak

Radia Joy Perlman (Portsmouth, Virginia, AEB, 1951) software-sortzailea eta (konputagailuen) sare-ingeniaria da, segurtasun informatikoan aditua. Interneten ama gisa ezagutzen dute batzuek, nahiz eta berak ezizen hori ez omen duen gustuko.[1]

Ospetsua da Spanning Tree Protocol (STP) izeneko protokoloa sortu zuelako. Protokolo hori funtsezkoa da sare lokaletan (LAN, Local Area Network) ibilbideen erredundantzia ahalbidetzeko.

Beste arlo batzuetan ere ekarpen asko egin ditu, hainbat protokolo sortu eta estandarizatu baititu. TRILL protokoloa (Transparent Interconnection of Lots of Links), esate baterako, berak asmatu zuen.

Ikasketak, doktoregoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusetts-eko MIT institutu ospetsuan ikasi zuen.

Karrera ikasi bitartean MITeko Adimen Artifizialeko Laborategian ibili zen lankidetzan. Bertan Seymour Papert irakaslearekin garatu zuen LOGO programazio-lengoaiaren bertsio txiki bat, TORTIS izenekoa. LOGO lengoaia konputagailuen programazioa ume txikiei irakasteko erabiltzen zen. Radia aitzindaria izan zen umeei programazioa irakasteko gaietan.[2]

Hasieran Matematikako gradua lortu zuen, ondoren masterra, eta gero konputazio-zientzietako doktore-titulua.[3] Doktore tesia sare-sistemetako bideratze-aplikazioen ingurukoa izan zen (routing), sareko hutsegite maltzurrak gertatzen direnean gertatzen dena aztertu zuen. Berak asmatutako aplikazioak arlo horretan egindako lanaren oinarria izan dira. [4]

Ikerketa, ekarpenak, lanbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina Perlman ospetsuagoa da Spanning Tree Protocol (STP) izeneko protokoloa sortzeagatik. Protokolo hori funtsezkoa da sare lokaletan (LAN, Local Area Network) ibilbideen erredundantzia ahalbidetzeko, begizta infinituak tratatu ditzake eta. Digital Equipment Corporation enpresan (DEC) lan egiten zuen Perlmanek 1985ean STP protokoloa asmatu zuenean.[5] Lan horri esker Ethernet protokoloak jausi kualitatibo bat egin zuen: adabegi gutxirekin eta distantzia oso mugatuan mugitzetik distantzia handian zeuden hainbat sare bildu ahal izatera pasatu zen.[6]

Gaur egun Intel Corporation enpresa handian lan egiten du, ordenagailu gehienek daramaten prozesadorea fabrikatzen dituena.

Erregistratu ditu 70 patente baino gehiago. Gehienek lotura dute segurtasun informatikoarekin.

Konputagailu-sareei buruz testuliburu bat idatzi zuen eta beste bat, Charlie Kaufman-ekin batera, [segurtasun informatiko|konputagailuen segurtasun]]ari buruz.

  • Radia Perlman. Interconnections: Bridges, Routers, Switches, and Internetworking Protocols. 1999. Addison-Wesley Professional Computing Series ISBN: 978-0-201-63448-8.
  • Radia Perlman; Charlie Kaufman; Mike Speciner. Network Security: Private Communication in a Public World. ISBN 978-0-13-061466-7.
  • SIGCOMM Saria (2010)[7]
  • USENIX Lifetime Achievement Award. (2006)
  • Anita Borg Institute Women of Vision Award (2005).[8]
  • Silicon Valley Intellectual Property Law Association Inventor of the year (2003)[9]
  • Honorary Doctorate, Royal Institute of Technology (2000)
  • Birritan izendatua TData Communications aldizkariaren 20 Garrantzitsuenak Sarirako (1992 eta 1997).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Don't call Radia Mother of the Internet. Tom Foremski. Silicon Valley Watcher. 2011-04-2
  2. (Ingelesez)Leonel Morgado et al. 2006. Radia Perlman – A pioneer of young children computer programming. Journal of Current Developments in Technology-Assisted Education. 1903–1908
  3. (Ingelesez)Radia Perlman-en datuak]. MITimstitutuan
  4. (Ingelesez)Network Layer Protocols with Byzantine Robustness Radia J. Perlman-en tesia.MIT. 1988
  5. Perlman, R. (1985) An Algorithm for Distributed Computation of a Spanning Tree in an Extended LAN. ACM SIGCOMM Computer Communication Review. Volume 15, 4,44–53, DOI 10.1145/318951.319004
  6. (Ingelesez)Don't call Radia Mother of the Internet. Tom Foremski. Silicon Valley Watcher. 2011-04-2.1
  7. (Ingelesez)2010 SIGCOM Lifetime Achievement Award given to Radia Perlman
  8. (Ingelesez)Perlman, Samuelson, Tsao, honored for innovations 18 October 2005
  9. (Ingelesez)"Inventors of The Year",

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]