Predikarien Ordena
Predikarien Ordena (latinez: Ordo Praedicatorum, OP laburtua), eskuarki domingotarrak deituak, eskeko ordena katolikoa da, Domingo de Guzmánek XIII. mendean sortua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Predikarien Ordenak heretikoak kristau bihurtzea izan zuen helburu nagusia. Irakaskuntza bizitza erlijiosoari lotu zion lehendabiziko ordena izan zen. Berehala hedatu zen Europa osoan zehar eta eragin handia izan zuen Erdi Aroko kulturan, Tomas Akinokoa eta Alberto Handia domingotarren filosofiako eskolaren bitartez, batez ere, eta baita Elizaren erreforman ere. Aipaturikoez gainera, lau Aita Santu eta Ramon Penyafortekoa santua, Vizente Ferrer santua, Girolamo Savonarola, Bartolomé de las Casas, Francisco Vitoria, Melchor Cano eta Fra Angelico, besteak beste, domingotarrak izan ziren.
Inkisizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1216. urtean, Domingo de Guzmánek lehen fede autoa egin zuen Tolosa Okzitanian, Inozentzio III.aren aginduz; gero, domingotarrak izan ziren inkisidore nagusiak; Tomás de Torquemada domingotarrak 2.000 lagun hil omen zituen. Inozentzio IV.ak domingotarren esku utzi zuen Inkisizioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.