Margarita Eskoziakoa
Margarita Eskoziakoa | |||
---|---|---|---|
1286ko azaroaren 25a - 1290eko irailaren 26a ← Alexandro III.a Eskoziakoa - Joanes Eskoziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tønsberg, 1283ko apirilaren 9a | ||
Herrialdea | Norvegia | ||
Heriotza | Orkadak, 1290eko irailaren 26a (7 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bergen Cathedral (en) | ||
Familia | |||
Aita | Eric II of Norway | ||
Ama | Margaret of Scotland | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Dunkeld etxea Yngling (en) House of Sverre (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Margarita Eskoziakoa edo Margarita, Norvegiako dontzeila (Eskoziako gaeleraz: Mairead à Nirribhidh) (Tønsberg, Norvegia, 1283ko apirilaren 9a - St Margaret's Hope, Orkadak, 1290eko irailaren 26a) Eskoziako Erresumako erregina izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandro III.aren semeak bera baino lehenago hil ziren. Aurrez Margarita alaba Erik II.a Norvegiakoarekin ezkondu zuen eta hauek Margarita alaba izan zuten 1283an, eta erditzerakoan hil zen ama. Ondorioz Alexandro hil zenean biloba Margarita bihurtu zen oinordeko, hiru urte baino ez zituela. Dunkeld etxea amaitua zen eta Erik II.aren Fairhair etxekoa zen Margarita.
Egoera honetan Eskoziako nobleak bi alderditan banatu ziren, Bruce etxea Norvegiarren alde eta Balliol etxea Ingalaterraren alde. Eduardo I.a Ingalaterrakoak aukera baliatu nahi izan zuen bere seme Eduardo Margaritarekin ezkontzeko eta beraz Eskozia bereganatzeko. Erik II.ak proposamena onartu zuen eta Margarita Eskoziara bidali zuen. 1290an iritsi zen Orkadetara, St Margaret's Hope (Santa Margaritaren Esperantza) izeneko herrira, baina itsasontzian gaixotu eta irailaren 26an hil zen ezkondu gabe. Koroatua ere ez zen izan, horregatik bere erregetza zalantzan jartzen da.
Hurrengo bi urtetan ez zen erregerik izan eta Eskoziako zaindariak izan ziren Eskozia gobernatzearen ardura hartu zutenak.
Aurrekoa Alexandro III.a Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregina 1286–1290 |
Ondorengoa Joanes Eskoziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Eskoziakoa |