Amerika
Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).
Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeak dira.
Etimologia
Nahiz eta bere biztanle ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Erdialdeko Amerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatlezko izena, «ur handien artean dagoen lurra» esan nahi duena). Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.
Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez. Beste kontinente bezala, izena latinizatu eta andreratu zuen.
Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bere kolonoei Americans zioen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrei kontuan hartu gabe.
Historia
Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleek Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta beste ibilbideak erabiltzen.
Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren:
- Caral hiri sakratua, Amerikako antzinena,
- Anasazi amerindiar,
- Pueblo tribua,
- Kinbaia tribua,
- Nazka kultura,
- Tximu inperioa,
- Parakas Kultura,
- Motxika kultura,
- Zapoteka kultura,
- Olmeka kultura,
- Txibtxa kultura,
- Maia inperioa,
- Azteka inperioa,
- Inka Inperioa, etabar.
Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguru koloniak sortu zituela esan arren, ez ziren luzaroko iraundu. Hori dela eta, Amerika ikusteko lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrera hondamen demografikoa esan nahi zuen bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperio finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea.
Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek bere independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, etabar.
Hiru mendez europar botereen pean izan ondoren, amerikarrek independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haiti, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindik badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses edota nederlandar kontrolpean.
Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiako protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtzearekin, Mexikoko Iraultzarekin (1910-1917), edo Kubako Iraultzarekin (1959).
XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismoaren doktrinari jarraituz, horrela sortu dituzte Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur eta Caricom (Karibeko komunitatea).
Geografia fisikoa
Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko %8,3a eta munduko biztanleriaren %14a du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E).
Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urte eman zituen bananduta, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta Erdialdeko Amerika sortu zen batzeko.
Mendia | Altuera | Herrialde |
---|---|---|
Aconcagua | 6.959 | Txantiloi:ARG |
Ojos del Salado | 6.893 | - Txantiloi:ARG |
Pissis mendia | 6.795 | Txantiloi:ARG |
Huascaran | 6.746 | Txantiloi:PER |
Llullaillaco | 6.739 | - Txantiloi:ARG |
Mercedario | 6.720 | Txantiloi:ARG |
Yerupaja | 6.617 | Txantiloi:PER |
Sajama | 6.542 | Txantiloi:BOL |
Antofalla | 6.440 | Txantiloi:ARG |
Illimani | 6.438 | Txantiloi:BOL |
- Ipar Amerika: Amerikako Aintzira Handiak (Superior, Michigan, Huron, Erie eta Ontario) eta Kanadako Hartzaren Aintzira Handia eta Esklaboen Aintzira Handia.
- Erdialdeko Amerika: Nikaragua lakua, Managua lakua eta Gatun lakua, azken hau Panamako kanalan.
- Hego Amerika: Maracaibo lakua, Titikaka, el Poopó lakua eta Buenos Aires/General Carrera lakua.
Ibaia | Km | Herrialde |
---|---|---|
Amazonas | 6.440 | Txantiloi:PER, Txantiloi:COL, (Korsikeraz) Brasil |
Misisipi-Missouri | 6.019 | Txantiloi:USA |
Madeira | 3.239 | Txantiloi:BOL, (Korsikeraz) Brasil |
Mackenzie | 4.240 | Txantiloi:CAN |
Parana-Rio de la Plata | 4.200 | Txantiloi:ARG, (Korsikeraz) Brasil, , |
São Francisco | 3.199 | (Korsikeraz) Brasil |
Yukon | 3.185 | Txantiloi:USA |
Bravo ibaia edo Grande ibaia | 3.033 | Txantiloi:MEX, Txantiloi:USA |
Saskatchewan | 2.575 | Txantiloi:CAN |
Colorado ibaia | 2.333 | Txantiloi:USA, Txantiloi:MEX |
Orinoko | 2.150 | Txantiloi:VEN,Txantiloi:COL |
Mamore | 2.000 | Txantiloi:BOL |
Columbia ibaia | 1.953 | Txantiloi:USA |
Magdalena ibaia | 1.543 | Txantiloi:COL |
San Laurendi ibaia | 1.223 | Txantiloi:CAN |
Klima
Bere azalera dela eta, Amerika munduko klima osoak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian.
Giza-geografia
Banaketa administratiboa
Amerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude.
Etnografia
Amerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke.
Hizkuntzak
Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:
- Gaztelania (360 milioi hiztun) Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan.
- Ingelesa (325 milioi hiztun) AEBen, Kanadan, Belicen, Guyanan, Malvinetan, etabar.
- Portugesa (185 milioi hiztun) Brasilen.
- Frantsesa Haitin, Guadalupen, Martinikan Quebecen eta Frantziar Guyana.
- Kitxua (12 milioi hiztun) Bolivian, Perun, Ekuadorren, Kolonbian, Txilen eta Argentinan.
- Aimara Bolivia eta Perun.
- Kreyola Haitin.
- Guaraniera (6 milioi hiztun) Paraguain.
- Nahuatla (1,5 milioi hiztun) Mexikon
- Kitxea (1,4 milioi hiztun) Guatemalan eta Mexikon
- Nederlandera Holandarren Antilletan, Aruban eta Surinamen.
- Groenlandian daniera eta groenlandiera.
- Mapudunguna (440 mila hiztun) Txilen.
Kultura
Ikus, gainera
Afrika-Eurasia |
Amerika |
Eurasia |
Ozeania | ||||||||||||||||||||||||
Afrika |
Antartika |
Asia |
Ozeania |
Ipar Amerika |
Hego Amerika | ||||||||||||||||||||||
Gondwana • Laurasia • Pangea • Pannotia • Rodinia • Columbia • Kenorland • Nena • Sclavia • Ur • Vaalbara | |||||||||||||||||||||||||||
Beste kontinente prehistorikoak Amazonia • Arktika • Asiamerika • Atlantika • Avalonia • Baltika • Cimmeria • Kongoko kratoia • Euramerika • Kalaharia • Kazakhstania • Laurentia • Ipar Txina • Siberia • Hego Txina • Ekialdeko Antartika • Pampia • Cuyania • Chilenia • | |||||||||||||||||||||||||||
Kontinente mitiko eta teorizatuak Atlantida • Kumari Kandam • Lemuria • Meropis • Mu • Hiperborea • Terra Australis • Zeelandia | |||||||||||||||||||||||||||
Hondoraturiko kontinenteak | |||||||||||||||||||||||||||
Etorkizuneko kontinente posibleak Neopangea • Amasia • Novopangaea • Aurica | |||||||||||||||||||||||||||
Azpikontinenteak Arabiar Penintsula • Madagaskar plaka • Indiako azpikontinentea |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerika |