[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Superior

Koordenatuak: 47°31′44″N 87°45′36″W / 47.5288°N 87.76°W / 47.5288; -87.76
Wikipedia, Entziklopedia askea
Superior
Lake Superior (en), Lac Supérieur (fr)
Datu orokorrak
Garaiera183 m
Motaglaziar-aintzira, rift-laku eta aintzira
Luzera563 km
Zabalera257 km
Azalera82.350 km²
Sakonera406 m
Bolumena12.100.000 hm³
12.100 km³
Geografia
Map
Koordenatuak47°31′44″N 87°45′36″W / 47.5288°N 87.76°W / 47.5288; -87.76
Honen parte daAintzira Handiak
Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Michigan
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSt. Marys ibaia
Erresidentzia denbora191 a
Arroaren azalera207.200 km²
Arro hidrografikoaLake Superior drainage basin (en) Itzuli

Superior[1] (ingelesez: Lake Superior, frantsesez: Lac Supérieur) Amerikako Aintzira Handietatik handiena da. Iparraldean, Kanadako Ontario eta Estatu Batuetako Minnesota estatuak ditu, hegoaldean, berriz, Estatu Batuetako Wisconsin eta Michigan.

Hedaduraz, munduko ur gezako aintzirarik handiena da (82.100 km²); hala ere, Siberiako Baikalek bolumen eta sakonera handiagoak ditu.

Anishinaabez Gichigami («ur handia») izena du. Zenbait kantutan Gitche Gumee izena ere ematen zaio. Supérieur izena XVII. mendeko frantziar esploratzaileek jarri zioten, Huron aintziraren gainean dagoelako.

Superior Aintzira Handien sartaldean dago; denetan goienean dagoena da, itsas mailatik 183 metrora, eta hortik datorkio izena. 25.700 km²-ko eremua du, hots, Txekiar Errepublika baino handiagoa da. 563 kilometroko luzera, 257 kilometroko zabalera eta, batez beste, 149 metroko sakonera ditu[2]. Ekialdean, Michipicoten uhartearen inguruan du sakontasun handiena (406 m). Bestalde, 12.232km3-ko ur bolumena dauka.

Superiorren 210 ibai baino gehiago isurtzen dira, luzeenak Nipigon eta Saint Louis. Hustubidea St. Marys ibaia da, Huronera isurtzen dena. Uharte nagusia Royale da. Estatu Batuen eta Kanadaren arteko muga lerroa Royale uhartetik iparraldera luzatzen da St. Marys ibairaino.

Aintziraren ertzean herri askorik ez da, baina izotzak urtuta egoten diren 6-7 hilabeteetan itsasontzi asko ibili ohi da.

80 arrain espezietik gora deskribatu dira Superior aintziran. Bertako arrainak lutxo arrunta, eguzki-arraina, Fundulus diaphanus, Coregonus hoyi, Salvelinus fontinalis, Lota lota, Coregonus artedi, Acipenser fulvescens, Salvelinus namaycush... eta kanpotik ekarritakoak izokin arrunta, amuarrain arrunta, karpa, ortzadar-amuarraina...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]