Guyanak
Itxura
- Artikulu hau Hego Amerikako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guyanak (argipena)».
Guyanak | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°19′12″N 56°04′36″W / 4.320096°N 56.076716°W |
Leku geografikoa | Hego Amerika Guyanetako ezkutua |
Guyana edo Guyanak, ingelesez: The Guianas, nederlanderaz: Guyana's, frantsesez: Guyanes eta portugesez: As Guianas, Hego Amerikako iparraldeko eskualde geografiko bat da, Guyanetako ezkutua eta inguruko lurraldeak barne hartzen dituena. Politikoki Guyana, Surinam eta Guyana Frantsesa barne hartzen ditu, zenbait sailkapenean arabera, baita Venezuelako Guyana ere, antzina Guyana Espainiarra izenez ezaguna, gaur egungo Venezuelako Amazonas, Bolívar eta Delta Amacuro estatuak eta Brasilgo Amapá, antzinako Guyana Portugaldarra, Roraima eta Pará estatuak, eta Kolonbiako Guainía eta Vichada estatuaren zati bat ere.