[go: up one dir, main page]

Maine Ameriketako Estatu Batuetako estatu mugakide bat da. Estatu Batuetako ipar-mendebaldean dago, Kanadako mugan. Bere hiriburua Augusta da baina hiri garrantzitsuena Portland.

Maine
State of Maine
Ereserkia: State of Maine Song (en) Itzuli
Goiburua: Dirigo (Gidatzen dut)

Maineko bandera

Map of USA ME.svg
Geografia
HiriburuaAugusta
44°18′38″N 69°46′46″W
Hiririk handienaPortland
Azalera86.542
Ura %12,82
Punturik altuenaKatahdin (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakNew Hampshire, Quebec eta Brunswick Berria
Administrazioa
GobernadoreaJohn Baldacci
Maineko GobernadoreaJanet T. Mills (en) Itzuli
LegebiltzarraMaineko Parlamentua
Epai autoritateaMaineko Epaitegi Judizial Gorena
Demografia
Biztanleria1.362.359
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Derrigorrezko eskolaratzea-17
Ekonomia
BPG nominala66.196.000.000 $ (2020)
67.717.100.000 $ (2019)
Historia
Sorrera data: 1820ko martxoaren 15a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
maine.gov
Artikulu hau AEBetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maine (argipena)».

86.542 km2-ko azalera dauka eta 2000.urtean 1.274.923 biztanle zituen (15.95 biz./km2). %98 inguru arraza zurikoak dira. 1990ean biztanle guztien artean (milioi bat inguru) 336.000 inguru frantses jatorrizkoa zen, eta 80.000 inguruk egiten zuen frantsesez modu ohikoan.

New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Connecticut, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont bost estatuekin batera.

Geografia

Datu orokorrak

Mount Katahdin (1.606 m) Maineko mendirik altuena da, Apalatxeetan, "The Greatest Mountain" izenez ere ezagutua. Apalatxeetako bidezidorraren amaiera edo hasiera da. Baxter State Park-en barruan kokatuta dago. Acadia National Park natura-parke bakarra da izendapen honekin. Baso azalerarik handiena dauka bestela herrialde osoan, estatu osoko lurraldearen %80a delarik.

Saint John, Penobscot eta Kennebec ibai nagusien artean daude. Laku ugari daude estatu honetan zehar, Moosehead Lake izanik zabalena da. Machias Seal Island eta North Rock uharteak AEB eta Kanadaren artean daude geografikoki.

Mugakideak

Mugakideak hauexek ditu: Ozeano Atlantikoa hego-ekialdean, Kanadako Brunswick Berriko probintzia ipar-ekialdean, Quebec ipar-mendebaldean eta New Hampshire hego-mendebaldean.

Historia

Konderriak

 
Maineko mapa.
Maineko konderriak
Konderria Hiriburua Biztanleak (2017)
Androscoggin Auburn 107.651
Aroostook Houlton 67.653
Cumberland Portland 292.500
Franklin Farmington 29.988
Hancock Ellsworth 54.497
Kennebec Augusta 121.821
Knox Rockland 39.790
Lincoln Wiscasset 34.204
Oxford Paris 57.439
Penobscot Bangor 151.957
Piscataquis Dover-Foxcroft 16.773
Sagadahoc Bath 35.392
Somerset Skowhegan 50.626
Waldo Belfast 39.832
Washington Machias 31.593
York Alfred 204.191

Hiri nagusiak

  1. Portland (66.882 biztanle 2017an)
  2. Lewiston (36.221)
  3. Bangor (31.903)
  4. South Portland (25.483)
  5. Auburn (23.033)
  6. Biddeford (21.488)
  7. Sanford (21.028)
  8. Brunswick (20.278)
  9. Saco (19.485)
  10. Scarborough (18.919)
  11. Augusta (hiriburua, 18.594)

Zineman

Mainen girotutako pelikulen artean hauek ditugu:

Pertsona ezagunak

 
John Ford zinemagilea.

Irudi galeria

Kanpo estekak