[go: up one dir, main page]

Vajiravudh

poeta thailandiarra

Phra Bat Somdet Phra Poramentharamaha Vajiravudh Phra Mongkut Klao Chao Yu Hua (thailandieraz: พระบาทสมเด็จพระปรเมนทรมหาวชิราวุธฯ พระมงกุฎเกล้าเจ้าอยู่หัว), Phra Bat Somdet Phra Ramathibodi Si Sintharamaha Vajiravudh Phra Mongkut Klao Chao Yu Hua (thailandieraz: พระบาทสมเด็จพระรามาธิบดีศรีสินทรมหาวชิราวุธฯ พระมงกุฎเกล้าเจ้าอยู่หัว) edo Rama VI.a (Bangkok, Siam, 1880ko urtarrilaren 1a - ibidem, 1925eko azaroaren 25a) Siamgo erregea izan zen 1910etik 1925era bitartean.

Vajiravudh

Thailandiako erregea

1910eko urriaren 23a - 1925eko azaroaren 25a
Chulalongkorn - Prajadhipok
Crown Prince of Thailand (en) Itzuli

1894ko urtarrilaren 4a - 1910eko urriaren 23a
Vajirunhis (en) Itzuli - Maha Vajiralongkorn
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakมหาวชิราวุธ, Maha Vajiravudh
JaiotzaGrand Palace (en) Itzuli1881eko urtarrilaren 1a
HerrialdeaSiam
BizilekuaGrand Palace (en) Itzuli
Dusit Palace (en) Itzuli
Phaya Thai Palace (en) Itzuli
Sanam Chandra Palace (en) Itzuli
Mrigadayavan Palace (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaThailandiera
HeriotzaChakraphat Phiman Residential Hall (en) Itzuli1925eko azaroaren 25a (44 urte)
Hobiratze lekuaWat Bowonniwet Vihara (en) Itzuli
Phra Pathommachedi (en) Itzuli
Chakri Maha Prasat Throne Hall (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gastrointestinal system disease (en) Itzuli
Familia
AitaChulalongkorn
AmaSaovabha Phongsri
Ezkontidea(k)Laksamilawan (en) Itzuli  (1921eko irailaren 8a -  1925eko azaroaren 25a)
Sucharit Suda (en) Itzuli  (1921eko urriaren 27a -  1925eko azaroaren 25a)
Indrasakdi Sachi (en) Itzuli  (1922ko urtarrilaren 12a -  1925eko azaroaren 25a)
Suvadhana (en) Itzuli  (1924ko abuztuaren 10a -  1925eko azaroaren 25a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaChakri dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military College, Sandhurst (en) Itzuli
(1898 - 1899)
Christ Church (en) Itzuli
(1899 - 1901)
HizkuntzakThailandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, monarka, aktorea, ofizierra, politikaria, idazlea, scout (en) Itzuli eta margolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Thai Armed Forces (en) Itzuli
Graduafield marshal (en) Itzuli
Admiral of the fleet (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Theravada

Bizitza

aldatu

Rama V.aren semea eta ondorengoa izan zen, Chakkri dinastiako seigarren erregea. Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta ikasketa militarrak egin zituen Britainia Handiko armadan. 1903an Siama itzuli zen, eta 1910ean hartu zuen aitaren lekua. Aitaren maila izan ez zuen arren, erreforma garrantzitsuak egin zituen: monogamiaren legearen araberako ezkontza bakarra, gregoriotar egutegia, baztangaren aurkako txertoa ezarri zituen, Thailandiako Gurutze Gorria sortu zuen, eta biztanle guztiak abizena erabiltzera behartu zituen. 1917an Bangkoken Txulalongkor Unibertsitatea sortu zuen, Siamgo lehena, eta lehen mailako nahitaezko hezkuntza ezarri zuen.

Beste neurri batzuek (joko- eta opio-etxeak debekatzea, adibidez) herriaren haserre bizia piztu zuten, ordea. Britainiarren modu eta ohiturei zien gehiegizko atxikimenduak gero eta urrunago ezarri zuen Siamgo herriarengandik. Bere herriaz fidatzen ez zela, bere babeserako guardia sortu zuen, eta absolutismoaren aldera jo zuen. Kanpo-politikan, aliatuen alde jardun zuen Lehen Mundu Gerran, eta haien esanetara mugitu zen alde guztietan.

Idazle eta itzultzaile oparoa izan zen, bestalde. Dramak ondu zituen, batez ere; berrogeita hamar obratik gora idatzi zuen, eta ingeles eta frantsesez idatziriko ehun obra pasa (Shakespeareren obra batzuk, besteren artean) itzuli zituen thaierara.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vajiravudh Aldatu lotura Wikidatan