[go: up one dir, main page]

Nikolai Nikolaievitx Krestinski (errusieraz: Никола́й Никола́евич Крести́нский; Mogilev, Errusiako Inperioa (egun, Bielorrusiako Errepublika), 1883ko urriaren 25agreg./urriaren 13ajul. - Mosku, SESB, 1938ko martxoaren 15a) Bielorrusian jaiotako militante, abokatu eta diplomazialari boltxebikea (jatorri errusiar eta ukrainarrekoa) izan zen, Sobietar Estatu-Banketxearen burua eta Sobietar Gobernuaren Finantzetarako Herri-Komisarioa. Alderdi Komunistaren Politburoko kide ere izan zen.

Nikolai Krestinski

enbaxadore

1922ko ekainaren 20a - 1930eko irailaren 26a
Q97314829 Itzuli

1919ko azaroaren 29a - 1921eko martxoaren 16a
Elena Stasova - Viatxeslav Molotov
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1919ko martxoaren 25a - 1921eko martxoaren 16a
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaMahiliou1883ko urriaren 13a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1938ko martxoaren 15a (54 urte)
Hobiratze lekuaKommunarka fusilamendu-eremua
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, abokatua, politikaria, iraultzailea eta legelaria
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
KidetzaAll-Union Society of Old Bolsheviks (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Iraultzaren aurretik

aldatu

1903tik aurrera Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide, alderdi honetan bi sektoreak agertu zirenean, 1905ean boltxebikeekin lerratu zen. 1906an boltxebikeen zuzendaritzaren parte izan zen Ipar-Mendebaldeko eskualdeko (egun Lituania eta Bielorrusia zatekeena) ordezkari gisa. Vilniusen, Vitsiebsken, Kaunasen zein San Petersburgon alderdiarentzat lan egin zuen. 1907an Moskuko Unibertsitatean Zuzenbide karrera bukatu zuen. Bere abokatu lana zela eta, 1908 eta 1914 artean, sindikatuei aholkularitza legala eman zien. Alderdiaren Pravda, Zvezda (“Izarra”) eta Prosvestxenie (“Ilustrazioa”) argitalpenetan, zein Priboi argitaletxean lagundu zuen. Garai horietan bederatzi aldiz atxilotua eta horietako hirutan deportatua izan zen[1].

1917arekin batera, bere eragina handituz joan zen. Otsaileko Iraultzaren ostean, Jekaterinburg hiriko Komite Boltxebikearen lehendakari eta Uraletako Eskualdeko Komite Boltxebikearen buru aukeratu zuten. Bertan Uralskaia Pravda (“Uraletako Egia”) egunkaria ateratzen zuen. Hasiera batean, Krestinski Leninen alde eta Kameneven “eskuin” ildoaren kontra agertu zen. 1917ko abuztuan, boltxebikeen VI Biltzar Nagusiaren ostean, Komite Zentral Boltxebikeko kide aukeratua izan zen[1].

Iraultzaren ostean

aldatu

Urriko Iraultzaren egunetan Jekaterinburgeko Komite Militar Iraultzailearen burua izan zen. Baina bere lana ekonomiara bideratua izan zen. Azaroan Asanblada Konstituziogilerako aukeratua izan zen. 1917ko abenduan, Estatu-Banketxearen zuzendariorde aukeratu zuten, eta 1918ko martxoan Estatu Banketxearen zuzendari (Finantzetarako Herri-Komisariotzaren zuzendaritzan ere sartu zen). Garai horietan “ezkerreko komunista” bezala ikusia zegoen, bai kanpo-politikan (Brest-Litovskeko Itunaren kontra), zein barne-politikan (neurri sozializatzaile azkar eta hertsien aldeko moduan). 1918ko uztailean, Finantzetarako Herri-Komisario izendatua izan zen, eta bere eragina hortik aurrera asko hazi zen. 1919an Alderdiaren Komite Zentralak Politburo organo berria sortu zuenean, Krestinski bertako kide izan zen (Lenin, Stalin, Trotski eta Kamenevekin batera) eta Antolaketarako Bulegoko kide aukeratu zuten. Komite Zentralean gainera idazkari lanak betetzen zituen, lan horretan Jelena Stasova ordeztuz. 1921ean Grigori Sokolnikov Herri-Komisariotza horretan sartu zenean, praktikoki hau bilakatu zen Herri-Komisariotzaren benetako arduradun, Krestinskik 1922ko abendua arte ofizialki Herri-Komisario titulua izan bazuen ere. Izan ere, Nikolai Krestinski Politika Ekonomiko Berria ezartzearen aurka azaldu zen, eta sindikatuen militarizazioaren alde (Trotskirekin bat), posizioa hori garaitua izan zelarik, beraz bere kontrako posizioak nagusitu zirenez, ekonomi postuetatik lekutu zuten. 1921an bertan Alemanian enbaxadore izendatu zuten (Krestinskiren garaian sinatu zen Rapalloko Ituna, eta horrez gain, Locarnoko Itun antisobietarraren ostean Alemaniarekin 1925ean beste merkatal-itun bat sinatu behar izan zuen). Sokolnikov eta Krestinskiren ikuspegiak oso ezberdinak ziren, eta Sokolnikoven izendapenak, praktikan Krestinskiren politikarekiko biraketa bat suposatu zuen. 1921an, ildo galtzailearen kide zelarik, Krestinskik Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko, zein Politburoko, zein Antolakuntza Departamenduko kide izateari utzi zion. Nikolai Krestinskik, 1927 arte, Trotskiren fakzioaren alde egin zuen[1].

Alemanian enbaxadore izan zela, Krestinskik Alemaniako Errepublikarekiko hurbiltasun politikan laguntzeko eskumena izan zuen. Alemanian enbaxadore izan zen 1922tik 1930ra, eta 1930an SESBko Kanpo Arazoetarako Herri-Komisarioorde izan zen. 1937 arte postu horretan egon zen, eta urte horretan Justiziako Herri-Komisarioorde izendatu zuten; hala ere, hortik gutxira, Estatu Sobietarraren aurkako konspirazioagatik atxilotua izan zen. Purga Handiaren barneko prozesuetan 1938an exekutatua izan zen[1].

Erreferentziak

aldatu